Ikasenpresa azokeak Lanbide Heziketako 40 ikastetxe eta 700 ikasle batuko ditu Eibarren

Bizkaie! 2014-02-12 10:35

Ikasenpresa azokea egingo da Eibarren gaur, zezeilak 12, Lanbide Heziketako (LH) 40 ikastetxe eta 700dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Gainera, 130 enpresa txikik LHko ikasleen ekintzaile izaerea azaleratuko dabe ekitaldian.

Ikasenpresa azokea egingo da Eibarren gaur, zezeilak 12, Lanbide Heziketako (LH) 40 ikastetxe eta 700dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Gainera, 130 enpresa txikik LHko ikasleen ekintzaile izaerea azaleratuko dabe ekitaldian. Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak zabalduko dau Ikasenpresa azokea, Eibarko Untzaga Plazan, 10:30ean.

Hirugarren urtez jarraian egingo da azokea, eta, enpresa danen egiteko funtsezkoa produktu edo zerbitzuak saltzea danez, 130 ikasenpresak jarduera hori erakusteko aukerea izango dabe arratsaldeko 14:00ak arte, Eibarko Udalaren laguntzinoagaz antolatutako azokan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Tknika Lanbide Heziketarako Barrikuntza Zentroaren bitartez koordinau dau Ikasenpresa azokako programea, erdi nahiz goi mailako prestakuntza zikloetan dabilzan ikasleei zuzenduta. Heziketa programa honi esker, ikasleek enpresa bat sortzeko esperientzian parte hartu leikie, horretarako beharrezkoak diran izapide edo jarduera guztiak eginez.

Azoka honetan, produktu sorta zabalaz gan, hainbat muetako zerbitzuak be eskainiko dira, besteak beste, elikadurea, artisautzea, informatikea, argazkilaritzea, farmazia produktuak, ekitaldien antolakuntzea, ipuinak, automozinoa, mekanizazinoa edo arotzeria alorretakoak.

Ikasleen ekintzaile gaitasuna garatzea da helburua (sormena, barrikuntzea, taldeko lana, erabagiteko gaitasuna, ekintzaile izaerea, lidergoa eta konpromisoa).

2013-2014 ikasturtean, Euskadiko LHko 40 ikastetxetako 1.500 ikasle dabilz Ikasenpresa programan parte hartzen eta 228 enpresa sortu ditue. Ikasturtean zehar, ikasle horreek enpresa arloko jardunaldi eta biltzarretan be hartzen dabe parte, eta ekintzaile izateko aukerak ezagutzen ditue, etorkizunerako lan urtenbide legez, beren negozio ereduak landu eta euren enpresak ganerakoei erakusteko.

Twitter sare sozialean #feriaikasenpresa traola sortu da, Ikasenpresa azokeagaz zerikusiria dauen guztiaren jarraipena egin ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu