EAEk bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau asteon Bartzelonako SITC azokan
2011-04-06 13:10Euskal Autonomi Erkidegoak Bartzelonako SITC azokan bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau asteon. Kataluniako Nazinoarteko Turismo Azokearen 20. edizinoa da aurtengoa eta apirilaren 7tik 10era bitartean egingo da.
Xpressionk Zirkuitua aurkeztu dabe Bilbon
2011-04-06 11:32 kulturbizKulturearen sustapena da Xpressionk ekimenaren jarduera nagusia, gizartean dagoan eta ezagutzen ez dan kultura aktiboa sustatu eta kaleratzea. Horretarako edozein esparruko artista ez profesionalei (Musika, arte eszenikoak, plastikoak, etab.) lekuak bilatu eta eskaintzen saiatzea da ekintza nagusia, holan bertan euren lan artistikoak kaleratu deiezan.
'Inside job' dokumental arrakastatsua estreinauko dabe barikuan Bilboko Alondigan
2011-04-06 10:52 BarriakBarikuan, hilaren 8an, Inside job film dokumentala estreinauko dabe Bilbon. Charles Fergusonek zuzendutako lanak Oscar saria irabazi eban bere alorrean, eta Cannes, Toronto, New York eta Valladolideko jaialdietan be emoitza onak lortu zituan. Bilboko Alondigan eskainiko dabe dokumentala.
GOAZ Museum, Sabino Arana Fundazioaren egoitza barria Bilbon
2011-04-05 18:12 kulturbizSabino Arana Fundazioak egoitza barria aurkeztu dau; aurrerantzean, Bilboko Moraza plazan (Artxandako Funikularraren plazaren goiko aldean) batuko dira Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Agiritegi Historikoa, Hermes aldizkaria eta Gogoeta eta Elkarrizketarako mintzagunea eta Fundazioa bera.
Leioako Umore Azokeak alkarlan hitzarmenak sinatu ditu
2011-04-05 18:02 KultureaLeioako Umore Azokeak alkarlan hitzarmenak sinatu ditu Aragoi eta Illes Ballearseko gobernuakaz, Extremadurako Juntagaz, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeagaz eta Galizako Asociación de Nuevo Circo Pistacinkogaz.
Bilbao Ars Sacrum jaialdiak eleiz musikarik onena eskainiko dau apirilaren 9tik aurrera
2011-04-05 14:25 MusikeaMunduko hainbat herrialde eta kulturetako eleiz musikea batuko dau Bilbao Ars Sacrum jaialdiak apirilaren 9tik 20ra bitartean, Bilbao 700 Fundazioak antolatuta. Bilboko Gizakundearen Andra Mari eleizan egingo ditue kontzertu guztiak.
Bilbok 2014ko Diseinuaren Munduko Uriburua izan gura dau
2011-04-05 13:43 kulturbizDiseinuaren Munduko Uriburua izateko hautagaitzea aurkeztu barri dau Bilbok. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dabe ekimena. Hainbat alkarte eta erakundek be bat egin dabe Bilbo Diseinuaren Uriburu izan daiten 2014an.
Lau euskal film saritu ditue Nanteseko Espainiar Zinemaren Jaialdian
2011-04-05 10:56 Barriak 80 egunean, Debekatuta dago oroitzea, No controles eta Balada triste de trompeta dira film sarituak.Bost sari jaso ditu Alberto Gorritibereak zuzendutako 'Arriya' filmak
2011-04-05 10:30 BarriakEuskeraz filmautako pelikula honek antzeztaldeko emakumezkoen aktore onenaren (Begoña Maestreri), jantzi-diseinu onenaren (Saioa Larari), argazkilaritza onenaren (Gaizka Bourgevadi), soinu banda onenaren (Bingen Mendizabali) eta estreineko lan onenaren sariak eskuratu ditu.
Mondragon Unibertsitateak bi mila eurogaz sarituko dau ikasturte amaierako euskerazko proiekturik onena
2011-04-04 17:50 Euskerea berbagaiSariaren helburua unibersidadeko ikasleen artean eta korporazinoko enpresetan euskeraz egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da, pausu bat gehiago eginez euskerearen normalizazinoan, unibertsitate-enpresa hartu-emonetan.
'Gida-baimena euskaraz' kanpaineak 150 euroko txeke bana eskainiko deutse azterketea euskeraz egiten dabenei
2011-04-04 15:15 Euskerea berbagaiGida-baimenaren prestaketea eta azterketea euskeraz egitea bultzatzea helburu dauen kanpainearen bigarren edizinoak gazteakana zuzenduko ditu baliabideak, igaz auto-eskolei laguntzinoak eta materialak emon ondoren.
Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau Bilboko BreakOnStage jaialdian
2011-04-04 15:00 MusikeaBreakOnStage jaialdiaren hamargarren edizinoa Bilboko Kasilla kirolgunean egingo da asteburuan, apirilaren 9an. Munduko breakdance arloko azken lehiaketako irabazle Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau bertan egunean.
Jare eta Basaki talde bizkaitarrek disko barri bana atarako dabe udabarrian
2011-04-04 13:37 MusikeaOihuka diskoetxeak udabarrirako nobedadeak prest daukaz. Disko barri bigaz dator diskoetxe gipuzkoarra: Jare talde barriaren Itxaropenaren ertzean eta Basakiren Egunero hasten da.
Nazinoarteko Zinema eta Gastronomia Jardunaldiak Gasteizen apirilaren 4tik 7ra
2011-04-04 12:37 BarriakMundu bat begirada anitz lemapean, apirilaren 4tik 7ra, arabiar herrietako, Alemaniako, Kataluniako, Frantziako, Galiziako, Greziako, Italiako, Japoniako, Poloniako eta Errusiako zinemagaz eta gastronomiagaz gozetako aukerea izango da. Ekitaldietarako sarrera libre eta dobakoa da, edukiera bete arte.
Manex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela
2011-04-04 11:02 BertsolaritzeaManex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela. Zapatuan, Gasteizeko Printzipal aretoan 800 lagunetik gora batu ziran bertsoaren inguruan. Iñaki Murua Bertsozale alkarteko lehendakariak eta Blanca Gomez de Segura artisauaren eskutik eskuratu eban txapela eta oroigarria Agirrek.
Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini barri ditue Interneten
2011-04-01 16:30Altzuzako Oteiza museoak Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini ditu Interneten. Besteak beste, artistearen artxibo personaleko 9.000 idatzi batu ditue www.museooteiza.org webgunean.
Bizkaiko 150 ikaslek parte hartu dabe gaur VIII. Coca-Cola Idazlan Lehiaketan
2011-04-01 15:23 sariak-autortzakBizkaiko hogeita hamairu ikastetxetako 150 ikaslek hitzordu berezia euki dabe gaur goizean Sarrikoko Fakultatean; izan be, Norbega enpresearen (Espainia iparraldeko Coca-Cola freskagarriaren botilaratze lantegia) Coca-Cola Idazlan Lehiaketearen zortzigarren edizinoa martxan dago.
k bueno xabal!!!!
jhahajah
Erantzuna | Chillida Leku Museoak sarreren prezioa merkatuko dau 2010eko astelehenetan