UPV/EHUk app bat sortu dau ikasleei notak jakinarazoteko eta informazino akademikoa emoteko

Bizkaie! 2014-01-27 17:03

Euskal Herriko Unibersidadeak gailu mobikorretarako aplikazino bat sortu dau bere ikasleentzat. G.A.U.R. izeneko app horren bidez abisu bat bialtzen jako ikasleari matrikulau dan irakasgai batean notea jarten dan bakotxean. Era berean, matrikulea, espedientea eta tutoretza orduak konsultau daitekez, besteak beste.

Euskal Herriko Unibersidadeak gailu mobikorretarako aplikazino bat sortu dau bere ikasleentzat. G.A.U.R. izeneko app horren bidez abisu bat bialtzen jako ikasleari matrikulau dan irakasgai batean notea jarten dan bakotxean. Era berean, matrikulea, espedientea eta tutoretza orduak konsultau daitekez, besteak beste.

G.A.U.R. dobako app deskargau daiteke ikasleen gailu mobikorrei jagoken aplikazino dendatik:
• iOS sistema eragilearen kasuan (iPhone/iPad/iPod):

• Android sistema eragileagaz.

Aplikazinoa instalau eta zabaldutakoan, unibersidadeak bere plataforma informatikoetara sartzeko ikasle guztiei emoten deutsezan identifikazino datuak sartu behar dira. Appean informazino hau ikusi ahal izango dogu:

• Jakinarazpenak: Irakasgai batean notea jarten deutsien bakotxean, abisu bat jasoko dau izan dauen noteagaz. Horretarako, ikasleak jakinarazpenak jasoteko aukerea hautatu behar dau aplikazinoa bere gailuan instalaukeran. Lehentasunetatik be aukera hori aldatu ahal da.

• Matrikulearen eta noten konsultea: Ikasleak espedientea, matrikulak eta behin-betiko notak konsultatu ahal izango ditu.

• Behin-behineko noten konsultea: Behin-behineko notak konsultatu ahal izango ditu eta irakasgai horreen erreklamazinorako eguna eta lekua.

• Espedientearen konsultea: Ikasleak bere espedientea konsultatu ahal izango dau. Ondokoak ikusi ahal izango ditu:

- Espedientearen ikasgaiak.
- Kredituen koadroa.
- Curriculum lerroak.
- Lorpenak.
- Batez besteko notak.

• Tutoretzak: Matrikulautako irakasgai guztien tutoretzen egunak, orduak eta lekuak konsultau ahal izango ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu