Ahotsa.info komunikabide barria sortu dabe Nafarroan

Bizkaie! 2014-01-28 17:23

Ezagutzera emon barri dabe Nafarroako herri mobimentuaren ahotsa sarera eroango dauen komunikabidearen izena: Ahotsa.info. Proiektua gauzatzeko 20.000 euro behar dituela jakinarazo dabe arduradunek.

Ezagutzera emon barri dabe Nafarroako herri mobimentuaren ahotsa sarera eroango dauen komunikabidearen izena: Ahotsa.info. Proiektua gauzatzeko 20.000 euro behar dituela jakinarazo dabe arduradunek.

Ahotsa.info-ren helburu nagusia Nafarroan eraldaketa sozial eta politikoa bultzatzen daben mobimentu sozialen burruka dinamikei ohiartzuna emotea izango da. Holan, aldaketa politiko eta soziala sarean bultzatzeko asmoa daukie.

Lantaldea berezia osotu gura dabe, alde batetik erredakzinoko taldea eratuko da, herri komunikabide eta herri mobimentuetatik etorritako jenteagaz, eta beste alde batetik, Nafarroa osoan zehar, kolaboratzaile sarea antolatuko dabe, txoko guztietatik informazinoa jasoteko.

Gaurkotasunari garrantzi handia emongo deiutsiela nabarmendu dabe Ahotsa.info-ko arduradunek. Multimedia komunikabidea izanda, ikus-entzunezko formatuari arreta berezia emongo jako, gure informazinoak ahalik eta erakargarrienak eginez, dinoe.

Urteko aurrekontua 35.000 eurokoa izango dala aurreikusi dabe. Proiektuaren hasiera bideragarria izateko, crowdfunding sistemea ipini dabe martxan. 20.000 euro batu gura ditue, baina momentuz, 4.100 euro ditue. Kontu korronte bat edegi dabe, gura dauenak bere karpena egin daian.

Crowdfunding helbidea: www.goteo.org/ahotsa-behar-dugu
Kontu korrontea (Euskadiko Kutxa) 3035 0229 39 2290033933

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu