Europako pop musika talderik onenak Miarritzeko Big Festivalen batuko dira

Bizkaie! 2011-07-20 14:00   Musikea

Lau egunez Europako pop musika talderik onenetakoak Miarritzeko Big Festivalen izango dira, garagarrilaren 20tik 23ra bitartean. Hirugarren aldiz, Miarritzeko hainbat aretok egitarau betea eskainiko dabe. Aurten, danetara, berrogei bat talde batuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Bilbo Bilbo' eta 'Rincones de Bilbao' abestiek irabazi dabe XXII. Bilbainada Lehiaketea

Bizkaie! 2011-07-20 12:45   Musikea

Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Rincones de Bilbao abestiak irabazi dau XXII. Bilbainada Lehiaketea, epaimahaiak jakinarazo dauenez. Lehenengo aldia da lehiaketea irabazten dabena. Euskerazko bilbainada onena, barriz, Karmelo Sarrionandiak eta Xabier Zamudiok idatzitako Bilbo Bilbo izan da. Sarituek 1.000 euro eta garaikurra jasoko ditue.

Berri Txarrak Independent Music Awards-en saritua

Bizkaie! 2011-07-20 12:41   Musikea

Bien bitartean, Berri Txarrak taldea disko barria preparetan dago eta zuzenekoak eskaintzen. Hurrengoak ondokoak izango dira: abuztuaren 4an, Getxon, Erromon, txosnetan; abuztuaren 6an, Arzuan, Galizian; abuztuaren 14an, Donostian, Saguesen; abuztuaren 15ean, Tafallan; eta abuztuaren 16an, Gernikan.

Badator Omako Baso Margotura bisita gidatuak egiteko kanpainea

Bizkaie! 2011-07-20 11:30

Aurten be, Omako Baso Margotua (Kortezubi) ikusteko bisita gidatuen kanpainea antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Bisitak garagarrilaren 22tik irailaren 4ra arte eskainiko dira: zapatu eta domekatan, goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 17:00etan; domekatan, barriz, 11:30ean.

Julian Beloki: 'Komunikazinoa zenbat eta eraginkorragoa izan, gizartearen eregitea egokiagoa da'

Bizkaie! 2011-07-19 15:55   jardunaldiak

Julian Beloki eta Yolanda Mendiola Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra ikastaroaren arduradunak izan dira UEUk Iruñean antolatutako udako ikastaroetan. Oinarrian danok persona komunikatiboak garala erakutsi nahi izan dabe, danok daukagula harreman bide bat gure hurreko ingurunegaz, eta batzutan jentaurrerako konpromisoa be bai.

Josep Domingo del Calvario 'Nadar' da AlhóndigaBilbaoko komikiaren beka ezagunaren laugarren edizinoaren irabazlea

Bizkaie! 2011-07-19 15:50   sariak-autortzak

Beka honen bitartez, AlhóndigaBilbaok sorkuntzea bultzatu eta komikiaren munduan talentu profesional barrien agerpena ahalbidetu nahi dau. Horretarako, ekimen honen bitartez, balio artistikoak eta izaera barritzailea kontuan hartuta aukeratutako proiektu bat finantzauko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Denok berdin, denok ezberdin', Bilboko Aste Nagusia 2011

Bizkaie! 2011-07-19 15:35

Pasa dan urteko aurrekontua, 2'5 miloe euro, erabili da aurten be eta dirutza hori, besteak beste, gure artean izango diran The Chieftains, Simple Plan, Sergio Dalma, Medina Azahara, Ken Zazpi, Kepa Junkera, Menton de Fogarthy, Alpheus, Albatros Ensemble, Gatibu, Kaotiko, Dani Martin, Melendi, Los 5 Bilbainos, Drindots, Egan, Naroa Intxausti + Bilboko Txistularien Banda, antzerki eta jantza talde, bertsolari eta enparauei pagetako erabiliko da.

Afrikak eta Euskal Herriak bat egingo dabe Errobiko Festibalean

Bizkaie! 2011-07-19 14:59   Musikea

Errobiko Festibalaren hamaseigarren edizinoa garagarrilaren 21ean hasi eta 24an amaituko da, Itsasun. Aurtengo ohorezko konbidaua Afrika izango da. Afrika-Euskal Herria - Iturrien bideetan lemapean, kontzertuak, tailerrak eta erakusketak antolatu ditu Ezkandrai alkarteak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko erretorea Unibersidadeen G-9 taldearen buru

Bizkaie! 2011-07-19 14:22

1997an sortu zan Unibersidadeen G-9 taldea, eta diru-irabazi asmorik bako alkartea da; kideak unibersidade publiko bakarrak dira jagokezan autonomia erkidegoetan: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, EAE, Nafarroa (publikoa) eta Zaragoza. Ikasle kopuruari (200.000 baino gehiago) eta proiektu bateratuen kopuruari jagokenez, Espainiako unibersidade-arteko talde handiena da.

Telesforo Monzonen omenezko pastorala aurkeztuko dau Larraineko herriak abuztuaren 13an

Bizkaie! 2011-07-19 14:10   Kulturea

Aurtengo pastoralak Telesforo Monzon politikari eta kultur gizon ezaguna izango dau protagonista. Jean Bordaxar kantari zuberotarrak idatzi dau Monzon pastorala, eta Larrainen eszenaratuko dau, abuztuaren 7an eta 13an. Hirugarren emanaldia Monzonen jaioterrian bertan egingo dabe, Bergaran, irailaren 17an.

XIX. Euskal Encounter lanpostuak sortzeko eta negozio ekimenak bultzatzeko plataforma bilakatuko da

Bizkaie! 2011-07-19 12:57

Hainbat erakunde eta enpresek euren lantaldeak osotzeko behar dituen profil profesionalak topetako lehiaketak antolatu ditue eta Basquegame Euskadiko bideojokoen sektoreko enpresen alkarteak be aukerea aprobetxauko dau alkarrizketak egin eta bere lan-poltsarako langileak hautatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mondragon Unibersidadea eta Australiako Gold Coasteko unibersidade bat surfaren industria sustatzeko alkartu dira

Bizkaie! 2011-07-19 11:29

Hitzarmenaren arabera, bi unibersidadeek ikasleak trukatuko ditue eta irristatze-kirolen sektorean nazinoarteko lankidetza-sare unibersitarioa sortuko dabe.

New York City Ballet konpainiaren 'Stars of Ballet', Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2011-07-19 11:28   Kulturea

Works & Process at the Guggenheim izeneko egitarauaren barruan, New York City Ballet konpainiako izarrik garrantzitsuenak Guggemnheim Museoan izango dira, abuztuaren 2an, 19:00etan. Stars of Ballet ikuskizuna eskainiko dau, hain zuzen be, New Yorkeko taldeak.

Euskeraz egiteko motibazinoa aztergai, UEUren Iruñeako udako ikastaroetan

Bizkaie! 2011-07-18 16:54   jardunaldiak

Virginia Belategi Arrisku Psikosozialen Prebentzinorako teknikaria, Hizkuntza Normalizaziorako Aholkularia eta Trebatzailea da. Iruñean, UEUren udako ikastaroen barruan, Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak izeneko ikastaroa eskainiko dau garagarrilaren 19an.

AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian BBKren laguntzinoagaz

Bizkaie! 2011-07-18 15:47   jardunaldiak

Ikuskizunen eskaintza BBK Banden Jaialdiagaz osotzen da, izan be, abuztuaren 24an Lekeitioko Musika Bandeak joko dau; 25ean, Laudioko Musika Bandearen txandea izango da eta hurrengo egunean, Eibarko Musika Bandearena. Emonaldi guztiak BBK Aretoan (Kale Nagusia 19) izango dira, 19.00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da, lekuak bete arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Blas de Otero - Bilbo Hiria Nazinoarteko IV. Poesia Sariak igazko parte-hartzea hirukoiztu egin dau

Bizkaie! 2011-07-18 14:33   Kulturea

Lanak jasoteko epea amaitu ondoren, gaztelaniazko 241 poema bilduma eta euskerazko 13 jaso dira. Igaz, barriz, gaztelaniazko 71 lan eta euskerazko 5 jaso ziran.

Garagarrilaren 18tik 20ra UEUko Udako Ikastaroak Iruñean

Bizkaie! 2011-07-18 12:08   jardunaldiak

UEUk hogeita hemeretzigarrenez antolatzen dituan udako ikastaldiak Iruñeko Jaso ikastolan azken astea emongo dau, hilaren 18tik 20ra bitartean. Astean zehar aukera zabala eskainiko dau.

Elena Garcia: 'Ikastaro arrakastatsua da Euskal Herrian itzultzaile ugari eta hizkuntzakazko sentsibilizazino handia dagoalako'

Bizkaie! 2011-07-15 16:39   Barriketan

ELEKA enpresako teknikaria

Badator Portugaleteko Nazinoarteko XXVII. Folklore Jaialdia

Bizkaie! 2011-07-15 15:45   Kulturea

Garagarrilaren 17tik 31ra, Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkarteak konbidauta, 280 jantzari eta musikari baino gehiago ikusiko doguz jantzan Portugaleten ez eze baita Euskal Herrian zehar be. Aurten, Kolonbia, Egipto, Indonesia, Martinica, Serbia, Togo eta Udmurtiako taldeak izango dira gurean Elai Alai taldegaz batera eta Portugaleten eta Euskal Herriko 28 udalerritan ikusi ahal izango dira jantza saioak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mobimentua, sakontasuna eta ahotsa atzemoten dituan Kinect software iraultzailea aurkeztuko dau Windows-ek Euskal Encounter-en

Bizkaie! 2011-07-15 13:35

Informatikearen euskal party-a, erreferentziazko topagunea nazinoartean, garagarrilaren 22 eta 25 bitartean egingo da Barakaldoko BECen; plazak agortuta dagoz Aste Santutik eta 1.000 personatik gorako itxaron zerrendea osotu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)