Argentinako euskal etxeetako euskerazko eskolak finantzetako hitzarmena sinatu dabe HABEk eta FEVAk

Bizkaie! 2014-02-07 10:43   Euskaldunak munduan

2013/14 ikasturterako 30 hitzarmen sinatu ditu HABEk mundu zabaleko euskal etxeakaz. Hitzarmen horreen bitartez, 80 euskal etxetan 2.100 ikasle heldu ibiliko dira euskerea ikasten, Vancouverren (Kanada) hasi eta Sydneyraino (Australia). Gainera, ikasturte honetan, lehenengo aldiz, Bruselan eta Kolonbiako Antioquian be izango ditue eskolak.

Helduen Alfabetatze eta Berrreuskalduntze Erakundeak (HABE) eta Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA gaztelaniaz) Argentinako euskal etxeetan emongo diran euskerazko eskolak finantzetako hitzarmena sinatu dabe, San Nicolasen (Argentina).

Hitzarmenak hiru lerro nagusi jasoten ditu. Alde batetik, Argentinako euskal etxeetan irakasle lanetan ibiliko diranen trebakuntzea bere gain hartuko dau HABEk Euskara Munduan programearen barruan.

Beste alde batetik, jarduerea ahalik eta modurik egokienean bideratzeko, HABEk ikasmaterialez horniduko ditu euskal etxeak eta, hirugarrenik, bertako eskolak diruz lagunduko ditu, urtero argitaratzen dauen deialdiaren bidez. Holan, HABEk 200.000 euroko diru-laguntzinoa emon deutse Argentinako euskal etxeei, 2013-2014 ikasturtean euskera klaseak antolatzeko.

Gaur egun, 35 irakasle dabilz Argentinako euskal etxeetan euskerea irakasten eta 650 ikasle ditue danetara. Irakasleen prestakuntzaz arduratzeaz gan, HABEk beharrezko dituen ikasmaterialak helarazoten deutsez, bai aurrez aurre erabiltekoak bai sarean erabiltekoak.

Orain dala 24 urte Argentinan Euskaraz izeneko programea martxan jarri eben FEVAk eta Eusko Jaurlaritzeak eta, ordutik, zabaltzen joan da urtez urte. 1990ean 175 ikasle ebilzan eskolak hartzen eta, gaur egun, 650 inguru.

Gaur egun, 32 irakasle barri trebatzen dabil HABE, oraindino irakaslerik ez daben euskal etxeen eskariari erantzun guran: argentinarrak (19), txiletarrak (4), uruguaiarrak (5), brasildarrak (3) eta kolonbiarrak (1). Irakaslegai horreek oraintxe amaitu dabe barnetegi bat, Argentinako San Nicolas de los Arroyos herrian. Urte osoan on line ikasten dabe, bakotxak bere uritik eta, urtero, bi barnetegi izaten ditue, HABEko teknikariek emonak.

Modu honetan, 2013/14 ikasturterako 30 hitzarmen sinatu ditu HABEk mundu zabaleko euskal etxeakaz. Hitzarmen horreen bitartez, 80 euskal etxetan 2.100 ikasle heldu ibiliko dira euskerea ikasten, Vancouverren (Kanada) hasi eta Sydneyraino (Australia). Gainera, ikasturte honetan, lehenengo aldiz, Bruselan eta Kolonbiako Antioquian be izango ditue eskolak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu