'Istorio BIziak', ahozko narrazinoaren inguruko kultur programa barria Bilbon

Bizkaie! 2014-02-05 14:17   jardunaldiak

Istorio BIziak aisiarako jarduerea baino zeozer gehiago da, edade talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimena, hain zuzen be, euskeraz eta gaztelaniaz egingo diran jarduerakaz. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horreetako batzuk nazinoarte mailakoak.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, barruti bakotxean erreferentziazko programa bat aurrera eroateko helburuagaz jarraituz, Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS egitaraua jarri dau martxan Bilboko 2. barrutian. Ahozko narrazinoaren inguruko ekimena da, baina bere bokazinoa beste formatu batzuk lantzea be bada, idatzizko narrazinoa, komikiaren eta ikus-entzunezkoaren mundua, bertsolaritzea…

Danetara, 24 jarduera izango dira zezeilaren 10etik 23ra Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan eta Barrutiko beste leku batzuetan.

Istorio BIziak jarraipena izateko bokazinoz sortu da, eta urtero gai edo ardatz nagusi bat izango dau. Holan, aurten, 2. barrutia kontu kontari goiburua dauen egitaraua, auzo horreetako istorioetan edo oroitzapenetan oinarrituko da.

Lehenengo edizino honetan —eta hurrengoetan— Kultura eta Hezkuntza Sailak udaleko beste sail edo ekipamendu batzuen laguntzinoa izango dau; horreen artean dagoz Kideguneak, Gaztegunea, Liburutegia, Funikularra; eta Barrutiko Jubilatuen eta Dendarien alkarteak.


Egitaraua

Istorio BIziak aisiarako jarduerea baino zeozer gehiago da, edade talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimena, hain zuzen be, euskeraz eta gaztelaniaz egingo diran jarduerakaz. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horreetako batzuk nazinoarte mailakoak, Bartzelonan bizi dan eta bere kontakizunak gaztelaniaz, japonieraz eta euskeraz eskaintzen dituan Yoshi Hioki japoniarra, eta José Campanari antzezle, antzerki zuzendari, egile eta istorio kontatzaile argentinarra, nazino zein nazinoarte mailako erreferentea ahozko narratzaile lez zein narratzaileen prestataile lez. Horrezaz gan, bertsolari ezagunak be egongo dira.

Aurreikusitako jardueretako bat Ipuin poteoa da, jai giroan egingo dan proposamen barritzailea. Holan, ipuinen eta bertsoen bitartez, oso ohikoak ez diran lekuetara eta ikus-entzuleakana hurreratuko da ahozkotasuna, oraingo honetan Iturriondo plazara eta Funikularraren plazara. Funikularrean bertan saioak egongo dira zezeilaren 16an eta 23an, domekaz, eta saio horreetan, oso ondo ezagutu daitekezan arren oso gitxi ezagutzen diran lekuek ezkutatzen dabena ikusteko aukerea izango da. Horreen artean dagoz aitatutako ondare elementu berezi hori eta bere ingurunea.

Era berean, egitarauak, familia osoari eta neska-mutilei zuzendutako ipuin kontalariak eta helduentzako ipuin erotikoak eta berbaldiak, hezitzaileentzako tailerrak, helduei eta ganerako guztiei zuzendutako ahozko narrazino ikuskizunak eta ingelesez eskainiko diran umeentzako ipuin saioak be jasoten ditu.

Informazino gehiago eta egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.


Aurretiko jarduerak

Programearen aurretik hainbat jarduera izan dira barrutian. Alde batetik, urtarrilaren 24an, 25ean eta 31n eta zezeilaren1ean, 7an eta 8an, 2. Barrutiko Kideguneeetan eta Moraza plazako Gaztegunean parte hartu daben neska-mutilek, Sor ditzagun Istorio BIziak ekimenean hartu dabe parte. Tailer barritzaile horretan gazteek istorioak sortu ditue talde lanean, personaiei bizia emonez eta auzoan kokatuz. Horrezaz gan, Uribarriko Gaztegunearen kasuan, bertako gazteek komiki formatua daben istorioa dabilz garatzen, eurak egina eta diseinautaa. Sorkuntza gune horren emoitza lez, istorio horreek eta bere irudiak eta komikia jasoko dituan liburua argitaratuko da. Argitalpen horren bersino digitala eta papelezkoa Istorio BIziak ekimenaren amaiera ekitaldian aurkeztuko dira, zezeilaren 22an, zapatuan, Castañoseko Udaltegian.

Beste alde batetik, urtarrilaren 28an, 29an eta 30ean Zurbaranbarriko Udaltegian eta zezeilaren 4an, 5ean eta 6an Castañosekoan egin zan Gogoratzen dut… ekimenaren helburua, auzoagaz zerikusia daben gomutak berreskuratzea izan da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu