'Galiza' eta 'Tradition 2.1' diskoak, Munduko Musikearen Europako Zerrendan
2014-02-11 11:31 MusikeaKepa Junkeraren Galiza eta Korrontziren Tradition 2.1 diskoak, 2014ko zezeileko European World Music Charts dalakoan sartu ditue, bosgarren eta seigarren lekuan, hurranez hurran. Munduko Musikearen Europako Zerrendea 50 musika adituk osotzen dabe.
Kepa Junkeraren Galiza eta Korrontziren Tradition 2.1 diskoak, 2014ko zezeileko European World Music Charts dalakoan sartu ditue, bosgarren eta seigarren lekuan, hurranez hurran. Munduko Musikearen Europako Zerrendea 50 musika adituk osotzen dabe.
Trikitixearen doinuak beste kultura batzuetako musikeagaz nahastean dagoz Korrontziren diskoan, flamenkoa fandangoagaz, Portugalgo fadoa porrusaldeagaz, arin-arina eta Italia, biribilketea eta Galizia, Sizilia eta kalejirea eta abar.
Korrontzi taldea seigarren geratzea European World Music Charts zerrendan oso garrantzitsua da, zerrenda horrek izugarrizko ospea dauelako Europan, dinoe taldeko kideek. Taldeak tradizioa eta gaurkotasuna lotu ditu, eta horren emoitzea 16 kanta eta extra track bat daukazan CD-a, eta bideoklip biko DVDa izan dira. Tradition 2.1 igazko zemendian argitaratu eben Baga Biga etxeagaz.
Irrati entzutetsuenetan oso gustura hartu dabe diskoa, azaldu dabe diskoetxeko arduradunek. Makina bat kontzertu emon ditue Europan zehar, besteak beste, Cambridgeko Folk Jaialdian (Britainia Handia), Nesleko Nuits Celtiques-en (Frantzia), Piranen (Eslovenia), Erroman (Italia), Elkasen (Portugal) eta Rovinjuen (Kroazian).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!