Ray Davies, Bobby McFerrin, Chick Corea, Stanley Clarke eta John Scofield, Donostiako 49. Heineken Jazzaldian

Bizkaie! 2014-02-05 13:14   Musikea

Heineken Jazzaldia garagarrilaren 23tik 27ra izango da, eta antolakuntzea ohiko asmoei jarraituz dabil programazinoa osotzen, hau da, jazzaren musikari handiak, herri kontzertuak dobako agertokietan eta euskal jazzaren sustapena.

Ray Davies, Bobby McFerrin, Chick Corea, Stanley Clarke, John Scofield eta Dave Holland dira Donostiako 49. Heineken Jazzaldian izango diran lehen artista handiak, antolakuntzeak jakinarazo dauenez.

Jazzeko beste izen ospetsu batzuk be –Muhal Richard Abrams, Enrico Rava, Wadada Leo Smith eta René Marie abeslaria– programan sartuta dagoz, baita Danimarkako Ibrahim Electric banda esperimentala eta Quebeceko Gizon-orkestren Orkestra bitxia be.

Heineken Jazzaldia garagarrilaren 23tik 27ra izango da, eta antolakuntzea ohiko asmoei jarraituz dabil programazinoa osotzen, hau da, jazzaren musikari handiak, herri kontzertuak dobako agertokietan eta euskal jazzaren sustapena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu