Artatza-Romo BHI-ko ikasle batek irabazi dau Euskadiko Matematikako Olinpiadea

Bizkaie! 2014-02-07 11:56

Javier de la Bodega Domingo-Aldamak, Artatza-Romo BHI-ko ikasleak, irabazi dau urtarrilaren 17an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean jokatutako Matematikako Olinpiadea; danetara, batxilergoko 42 ikaslek parte hartu eben. Bigarren saria, barriz, Eskolapios Ikastetxeko Martin Ortiz Ramirezek eroan eban, eta hirugarrena, Portugaleteko Andra Mari Ikastetxeko Iñigo Martinez Gomezek.

Javier de la Bodega Domingo-Aldamak, Artatza-Romo BHI-ko ikasleak, irabazi dau urtarrilaren 17an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean jokatutako Matematikako Olinpiadea; danetara, batxilergoko 42 ikaslek parte hartu eben. Bigarren saria, barriz, Eskolapios Ikastetxeko Martin Ortiz Ramirezek eroan eban, eta hirugarrena, Portugaleteko Andra Mari Ikastetxeko Iñigo Martinez Gomezek. Kontuak kontu, Bizkaiko hiru lagunek osotu dabe Euskadiko matematikako Olinpiadearen podiuma.

Espainiako Matematika Alkarteak hiru ikasle horreek sarituko ditu, diploma bategaz eta bazkide-ikaslearen urteko kuotearen ordainketeagaz. Kuota honi esker, besteak beste, RSMEren La Gaceta aldizkaria urtebetez jasoko dabe.

Fase hau saio bitan banatuta egon zan. Saio bakotxean hiru problema ebatzi behar izan zituen eta, gehienez, hiru ordu eta erdi izan zituen hiru ariketa horreek amaitzeko. Froga honeetan idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin izan zituen erabili, hau da, kalkulagailuak, aparatu elektronikoak, eskuko telefonoak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak galarazota egon ziran.

Hiru irabazleak bigarren fasera, estadu mailakora, igaroko dira, edizino honetan Requenan (Valentzia) iznago dana, martiaren 27tik 30era bitartean. Bigarren fase horretako lehenengo sei sailkatuek nazinoarteko talde olinpikoa osotuko dabe Nazinoarteko 55. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, garagarrilean, Lurmutur Urian (Hegoafrikako Errepublika). Era berean, sei horreek, irailean Hondurasen egingo dan Matematikako 29. Olinpiada Iberoamerikarrean be parte hartzeko hautagaiak izango dira.

Bestalde, ikasturte honetan be, ohikoa dan legez, UPV/EHUk matematikei buruzko tailerrak martxan ditu (eguaztenero, 17:00etatik 18:30etara bitartean, UPV/EHUko Bizkaiko Esperientzia Geletan, http://www.ehu.es/olimpiadamat). Matematiketan interesa daben ikasle guztiek parte hartu leikie tailerrotan eta, era berean, olinpiadetarako prestatzeko be balio dabe. Honako hau, urterik urtera sendotzen doan ekimena da, matematikei buruzko zaletasuna konpartiduten daben ikasleen topagunea baita.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu