Badator 'Musika dibertigarria da' umeei eta helduei zuzendutako kontzertu didaktikoen proposamen barritzailea
2011-05-03 18:44 MusikeaEkimen berezi horren helburua gure uriko biztanleen artean musikarako zaletasuna piztea da, batez be musika klasikoaren eta hain ezagunak ez diran estiloen aurreko zaletasuna.
Timelapse ikastaroa emongo dau Luis Caldevillak Bilbon
2011-05-03 18:26 kulturbizLuis Caldevilla argazkilariak sei orduko Timelapse tailerra emongo dau maiatzaren 5ean eta 6an Bilboko BBKren Kultur Aretoan. BBK Timelapse lehiaketea be antolatu dabe.
Arrigorriagako XVI. Nazinoarteko Clown eta Pailazo Jaialdia aurkeztu dabe
2011-05-03 15:54 KultureaMaiatzaren 4an Ivan Pradok berbaldia eskainiko dau. Prado Payasos en Rebeldía taldeko kidea eta Festiclown jaialdiko zuzendaria da. Igaz Ramallah inguruan antzeko jaialdi bat atontzeko asmoz izan zan, baina Israelek kanporatu egin eban. Arrigorriagan orduan izandako bizipenen barri emongo dau.
UNED-Bergarak Udako Ikastaroen 10. edizinoa aurkeztu dau
2011-05-03 15:48UNED-Bergarak Udako Ikastaroen X. edizinoa aurkeztu barri dau. Danetara 31 ikastaro antolatu ditue bagileko lehenengo hamabostaldirako, lau arlo nagusitan banatuta: Gizarte Zientziak eta Humanidadeak, Linguistikea eta Literaturea, Hezkuntza eta Psikologia eta Zientzia eta Teknologia.
Euskal gastronomia tradizionala bultzatuko dau Ja(ki)tea alkarteak
2011-05-03 15:01 Jan edanaksukaldaritza tradizionala egiten daben sukaldarien alkargune bihurtu nahi da www.jakitea.com webgunea.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak KlasikAT kontzertuen zikloa antolatu dau bagilaren 4tik 8ra
2011-05-03 12:38 MusikeaEgitasmo honegaz EOSek bere musika-eskaintza publiko anitzari zabaltzea dau helburu, musika klasikoaz urrun geratzen diran eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan arrotzak diran errepertorioak landuz.
'Komunikazio eta Hezkuntza Balioak' Unesco Katedrak komunikabideen eragina gazteen gizarteratzean ikertuko dau
2011-05-03 11:10Unesco Katedrak ikerketea eta hausnarketea bultzatu nahi dau komunikabideek balioen garapenagaz eta gazte eta nerabeen nortasunaren eregite prozesuan dituen hartu-emonei buruz.
XXIII. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea maiatzaren 1etik 31ra izango da
2011-05-02 12:36 MusikeaAurreko edizinoan 818 talde aurkeztu, 17 kontzertu egin eta danetara 4.000 ikusle baino gehiago batu ziran. Lehiaketearen oinarriak ikusteko eta izena emoteko www.bilbao.net/bilborock webgunera jo behar da, maiatzaren 1etik 31ra bitartean.
Bilboko II. Barreterapia Jardunaldiak antolatu ditue asteon
2011-05-02 11:20Barreterapia eta Antzeko Diziplinen II. Jardunaldiak antolatu ditue Bilbon maiatzaren 2tik 8ra bitartean Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Manantial de la Risa izeneko alkarteak. Jarduera guztiak Abandoko geltokiko erakusketa aretoan egingo dira, 10:00etatik 22:00etara.
Itziarko III. Erromeria Eguna maiatzaren 7an ospatuko da
2011-05-02 10:56 MusikeaItziarko Erromeria Egunaren helburua Itziar eta inguruan hain ohikoak izan ziran erromeriak gogoratzea eta omentzea da, Andutz Kultur Taldearen esanetan, izan be, erromeriak ziran aurreko belaunaldien sozializazinorako topagunerik garrantzitsuenetakoak.
Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak film laburrak munduan zabaltzeko akordioa sinatu dabe
2011-04-29 15:46 BarriakAizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak erakunde bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe Donostian. Akorduak Kimuak programea kudeatzeko Etxeparek Filmategiari egingo deutson 127.281 euroko ekarpena be jaso dau.
XXVII. Udabarriko Bertso Saioak ekimenak puntako bertsolariak eta umeei zuzendutako ikuskizuna batuko ditu
2011-04-29 15:31 BertsolaritzeaBizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetako hainbat finalista eta txapeldun izango dira saioetan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapelduna eta Arkaitz Estiballes, Santutxuko eskolan ikasitako Bizkaiko txapelduna.
XVII. Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaia aurkeztu dabe
2011-04-29 13:00 BarriakXVII. Fant, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko epaimahaikideak aurkeztu ditue gaur prentsaurrean. Murnauren Fausto pelikuleagaz abiatuko da gaur maiatzak 2 jaialdia. Proiekzinoa Alondigako Golem zinema-aretoetan egingo da, 20:00etan, eta The Silent Band orkestreak zuzenean joko dau.
Bilboko kaleak eszenatoki bihurtuko dira maiatzetik aurrera
2011-04-28 15:42 KultureaBilboko auzoetan maiatzean eta bagilean atondutako kaleko arte eszenikoen eskaintzea aurkeztu dabe. Programazinoaren barruan, clownak, Magia Topaketak, zirkua, kaleko antzerkia eta musikea egongo dira. Ekitaldiak maiatzaren 7an hasiko dira.
Bide Ertzean taldearen 'Don Inorrez' kanteak Espainiako Musika Saria irabazi dau
2011-04-28 14:41 MusikeaBide Ertzean hirukotearen Don Inorrez kanteak irabazi barri dau Espainiako Musika saria, euskerazko kanta onenaren atalean. Igaz kaleratu eben izen bera daukan diskoa, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Kepa Junkeraren Herria lanak, barriz, musika tradizionaleko album onenaren saria jaso dau.
Hiztegirik ez dauen hizkuntzea
2011-04-28 14:05 Euskerea berbagaiZer komunikazino dago berba erdirik esan barik horma bat alkarregaz margotzen dagozan bi lagunen artean? Zelan lortzen dogu berba bakar bat bialduta mezu oso bat ulerrarazotea? Zelan leiteke bi lagunek eretxi kontrajarria izatea platanoaren zaporeaz, eta bietako inor oker ez egotea? Ironia negatiboa al da beti?
Bilboko Historiari buruzko XV. Sinposioak uriaren zabalkundea eta mugak aztertuko ditu
2011-04-28 12:58 jardunaldiakEusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko Historiari buruzko XV. Sinposioa antolatu dabe maiatzaren 3an eta 4an. Bilbo: hirigunea, zabalkundeak eta mugak izenburupean, uriaren muga geografikoen eta gizarte-eremuen bilakaerea aztertuko ditue Bidebarrietan.
Johnny Melville clown ezagunak ikastaro berezia eskainiko dau bihartik aurrera Arrigorriagan
2011-04-28 11:47 KultureaArrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiaren barruan, Johnny Melville artista eskoziarrak ikastaro berezia eskainiko dau apirilaren 29tik maiatzaren 1era arte. Mimoa, akrobaziak eta inprobisazinoa landuko ditu clown ezagunak, Performance dinamics izenburupean. Oraindino badago izena emoteko aukerea.
Hik Hasi Pedagogia Topaketek 34 ikastaro eskainiko ditue garagarrilean
2011-04-27 18:55 jardunaldiakHik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoek 12. ekitaldia egingo dabe aurten. Hik Hasi aldizkariak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailak antolatu dabe ekimena, garagarrilaren 4tik 6ra. Danetara, 34 ikastaro eskainiko dira, eta hainbat saio edegi.
Alfredo Baeschlin arkitekto suitzarra omenduko dabe Abadiñon
2011-04-27 18:21 sariak-autortzakAlfredo Baeschlin arkitekto suitzarra jaio zala 128 urte beteko dira eguenean, hilak 28. Abadiñon bizi izan zan eta 1929an Euskal Herriko baserrien arkitektureari buruzko liburua argitaratu eban. Baeschlin-en omenez, eguenean, Gerediaga Elkarteak 1984an Abadiñoko Astola auzoko beseleizan ipinitako plakea barritu egingo dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...