BAD-ek, jantza garaikideko Seydou Boro konpainia afrikarraren 'Le tango du cheval' lanaren estadu mailako estreinaldia jasoko dau

Bizkaie! 2011-10-28 16:35   Kulturea

Seydou Boro, jantza garaikideko nazinoarteko zirkuituan ospe gehien dauen koreografoetakoak, emonaldi bakarra eskainiko dau, zemendiaren 1ean (19:30ean), Campos Antzokian, Espainian egingo dauen bireagaz jarraitu aurretik.

Danetariko antzerki eta jantza garaikidea eskainiko dau XIII. BAD jaialdiak zemendiaren 6ra bitartean

Bizkaie! 2011-10-28 10:13   Kulturea

Urriaren 28tik zemendiaren 6ra bitartean, Bizkaiko uriburuak arte eszenikoen abangoardia hartuko dau barriro be, BAD-en, Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide Jaialdiaren XIII. edizinoa. Aitatzeko modukoa da Angels Margarit (Espainiako Jantza Sari Nazionala) jantzari eta koreografo katalanak zapatuan eta domekan zuzenduko dauan Miro 83. Solo para habitación lan berezia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko historian zeresana euki daben emakumeak, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ardatz nagusia

Bizkaie! 2011-10-27 18:56   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren (ENE) seigarren edizinoa aurkeztu dabe Donostian. Aurten, Euskal Herriko historia, modu batean edo bestean, markau daben emakume guztiei omenaldia egingo jake. Zemendiaren 25ean amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Euskararen Nazioarteko Egunean, 2011eko abenduaren 3an, jakinarazoko da epaimahaiaren erabagia.

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen 22. Astea barikuan abiatuko da

Bizkaie! 2011-10-27 17:06   Barriak

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen XXII. Astea zapatuan hasiko da, urriaren 29an, eta zemendiaren 4an amaituko da. Aurreko edizinoen lez, urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai. Alexander Bustillok eta Julien Mauryk zuzendutako Livide lanagaz hasiko da aurtengo edizinoa.

Atzerrian jaio eta euskal arbasoak dituen 30 gaztek Euskadi ezagutuko dabe lehen aldiz Gaztemundu 2011 programeari esker

Bizkaie! 2011-10-27 15:00   Euskaldunak munduan

Aurten sei herrialdetako zazpi mutil eta 23 neska aukeratu ditue programan parte hartzeko. Euskal Etxe gehiago izanik, Argentinatik 23 lagun etorriko dira, eta kopuru horretatik urrun, Uruguaik eta Txilek bina ordezkari izango ditue. Azkenik, Venezuelatik, Kolonbiatik eta Brasiletik ordezkari bana etorriko dira. Programeak bi aste inguru iraungo dau eta gazteek euskal geografiaren zati handi bat ezagutzeko aukerea izango dabe.

Alberdaniak eta Ereinek Stephane Hessel, Kai Meyer, Daniel Glattauer eta Sofi Oksanen liburu bana kaleratu ditue

Bizkaie! 2011-10-27 11:33   Kulturea

Lau liburu argitaratu barri ditue Erein eta Alberdania argitaletxeek alkarlanean, Batera izeneko bilduman, hain zuzen be, Sofi Oksanen Garbiketa, Stephane Hesselen Konprometitu zaitezte!, Kai Meyerren Arkadia iratzarria eta Daniel Glattauerren Ipar haizearen kontra. Joseba Ossa, Mia Rissan, Josu Zabaleta, Pello Zabaleta eta Irati Elorrieta izan dira itzultzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Urriak 27, Ikusentzunezko Ondasunaren Munduko Eguna

Bizkaie! 2011-10-27 11:09   jardunaldiak

Ondasun kulturalaren berreskurapenerako eta balioan jarteko Txoke! Europear Alkarteak (EE) UNESCOren Ikusentzunezko Ondasunaren Munduko Eguna antolatu dau urriaren 27rako. Goizeko 10:00etan izango da inaugurazinoa Foru Aldundiaren Kultura Ondasun Zerbitzuaren hitzaldi aretoan (Maria Diaz Harokoa, 11, Bilbo). Sarrerea dobanekoa izango da baina lekua mugatua.

Zientzia.net webguneak itxurea barriztu dau

Bizkaie! 2011-10-26 18:36

Elhuyar Fundazinoak publiko orokorrarentzat produziduten dituan edukiak batuko dituan plataformea izango da Zientzia.net –Teknopolisen, Norteko Ferrokarrillaren eta Elhuyar aldizkariaren edukiak batuko ditu besteak beste–. Gainera, edukiak baloretako, eretxia emoteko eta iruzkinak egiteko aukerea izango dabe erabiltzaileek.

Euskaltzaindiak hilaren 28an edegiko dau Euskerearen Ikergunea Donostian

Bizkaie! 2011-10-26 18:35   Euskerea berbagai

Barikuan, urriaren 28an, Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurauko dau Donostian. Igaz, martian, Donostiako Udalak Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku ixtea erabagi eban, eta Akademiak bertan batuko ditu Gipuzkoan dituan zerbitzu guztiak. Ekitaldia 11:30ean izango da.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak grabau ditue Bonberenea txarangeagaz

Bizkaie! 2011-10-26 17:37   Musikea

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak Bonberenea erara atondu ditue Tolosako Bonberenea txarangeagaz batera. Diskoa urriaren 29an aurkeztuko dabe prentsaurrean, Bonberenean bertan, eta ostean, 11.00etan kalejirea egingo dabe.

Aiora Jakak eta Itziar Diez de Ultzurrunek irabazi ditue 2011ko Vitoria-Gasteiz Sariak

Bizkaie! 2011-10-26 17:22   sariak-autortzak

Haur eta gazte literaturearen arloan euskerara egindako itzulpen lanik onenak saritzeko sortu zituan Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak.

Zinebi 53K Ohorezko Mikeldiak banatuko deutseez Xabier Elorriaga eta Liliana Cavani zinemagile italiarrari

Bizkaie! 2011-10-26 15:49   Barriak

Zinebi 53, zemendiaren 11tik 18ra Bilbon

Urtean zehar, Zinebik, 82 herrialdetik etorritako 3.021 film jaso ditu, eta horreetatik, 33 herrialdetako 73 aukeratu ditu, Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko, gehienak estreinaldiak Estadu Espainiarrean.

Euskadiko Soinuak Womex eta Monkey Week nazinoarteko azokatan izango da

Bizkaie! 2011-10-26 15:41   Musikea

Euskadiko Soinuak ekimenak Womex nazinoarteko azokan eta Monkey Week indie topaketan parte hartuko dau egunotan. Triz3ps, Cápsula, Elkano Browning Cream, Korrontzi eta Makala taldeak izango dira euskal ordezkariak Kopenhagen eta Cadizen. Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programea da, eta EAEn egindako musikea zabaltzea eta indartzea dau helburu.

Bilbok Angela Figuera poetearen jaiotzearen urteurrena ospatuko dau eguenean

Bizkaie! 2011-10-26 12:50   jardunaldiak

Angela Figueraren lehenengo lana, Mujer de barro, poema liburu intimistea da. Zentsureagaz hainbat arazo izan zituan, sensualidade eta erotismo ikutuak ditualako, baina, halan da be, poeta bilbotarrak garai haretako poeta handien artean sartzea lortu eban lan horregaz.

'Errautsak' antzezlanak estreinauko dau Pabilioi 6 aretoko programazinoa

Bizkaie! 2011-10-26 12:41   Kulturea

Bilboko Pabilioi 6 arte eszenikoen aretoak emonaldien programazinoari ekingo deutso asteon, Errautsak eta Sogno Rosso-Studio per figure tragiche ikuskizunekaz, biak Bilboko BAD XIII. Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Pabilioi 6 Zorrotzaurren dago, eta sorkuntzea bultzatzea dau helburu; emonaldiez gan, tailerrak, eta jardunaldiak antolatzen ditue.

Hiru bilbotarrek eta valentziar batek irabazi ditue 'Bidaiari Dubi Dubi' bideo lehiaketearen sariak

Bizkaie! 2011-10-26 11:43   Barriak

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketako hiru sariak honako bideoei emon jakez: lehenengo saria Begoña Arenal bilbotarraren Luces de Verano bideoarentzat, bigarrena Francisco de Casa valentziarraren Saltando por Noruega lanarentzat eta hirugarrena Izaskun Jurgo bilbotarraren Transmongoliano bideoarentzat.

Alemania, Ukraina eta Erresuma Batuko taldeak izango dira Getxoko XXXI. Aste Koralean

Bizkaie! 2011-10-26 11:23   Musikea

Getxoko XXXI. Aste Korala hasiko da eguaztenean, urriaren 26an, eta Alemaniako, Ukrainako eta Erresuma Batuko taldeak izango dira urriaren 28ra arte Algortako Erredentore eleizan. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrerak dobakoak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

BFAk IV. Bizkaidatz sariaren deialdia egin dau

Bizkaie! 2011-10-24 13:14   kulturbiz

Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, eta horren harian, Kulturako foru diputadu Miren Josune Ariztondok BizkaIdatz Sariaren beste edizino bat aurkeztu dau. Aurtengoa Foru Liburutegiak laugarren urtez jarraian antolatzen dauena da. Aurten, Álex Oviedo bilbotarra eta Katixa Agirre gasteiztarra arduratuko dira kontaketa literario bana idazten hasteaz, eta parte-hartzaileek amaitu beharko dabe. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 20an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jexux Mari Irazuk eta Beñat Gaztelumendik finalaurrekoetarako txartela irabazi dabe

Bizkaie! 2011-10-24 12:17   Bertsolaritzea

Oñatin eta Villabonan jokatutako Gpuntuaren final-laurenetako saioetan Jexux Mari Irazuk eta Beñat Gaztelumendik irabazi dabe finalaurrekoetarako txartela.

'Birdboy' film laburrak Animazinozko Lan Onenaren Silver Hugo saria jaso dau Chicagoko Zinema Jaialdian

Bizkaie! 2011-10-24 11:30   Barriak

Birdboy film laburrak Amerikako Estadu Batuetako (AEB) jaialdietan jaso dauen laugarren saria da Chicagon lorturikoa, eta azken urtean 20 sari inguru jaso ditu honezkero; horreen artean dagoz Zinebi 2010 jaialdiko Euskal Zinemaren Sari Nagusia edo Irlandako Foyle Film Festival jaialdiko Animazinozko Film Labur Onenaren saria. Azken honi esker gainera, Birdboy filma Hollywoodeko Akademiak kontuan hartzea lortu dau.