Selma Huxleyk Lagun Onari goraipamena jaso dau

Bizkaie! 2014-03-12 14:03   sariak-autortzak

Eusko Jaurlaritzeak Lagun Onari goraipamena emon deutso Selma Huxley jatorri kanadarreko eta britainiarreko ikertzaileari. Izan be, 1517. eta 1713. urteen artean Ternua eta Labradorren izan ziran euskal arrantzantzaleen ganean ikertzen emon dau bizitza osoa.

Eusko Jaurlaritzeak Lagun Onari goraipamena emon deutso Selma Huxley jatorri kanadarreko eta britainiarreko ikertzaileari. Izan be, 1517. eta 1713. urteen artean Ternua eta Labradorren izan ziran euskal arrantzantzaleen ganean ikertzen emon dau bizitza osoa.

Argitaratu barik egoan urte horreetako dokumentazinoa ikertuz, zenbait baleagune topau zituan, eta ordura arte ezagutzen ez zan Kanadako eta Euskal Herriko historiaren zati bat ezagutarazo eban.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ikertzailea saritzeko ekitaldian izan dira. Selma Huxleygaz batera, haren seme-alaba Michael eta Serena Barkham-Huxley eta zenbait lagun eta senide izan dira, horreen artean Soco Romano eta José María Unsain, Untzi Museoko zuzendarikideak.

Selma Huxley Untzi Museoaren aspaldiko laguna da eta urteetan alkarlanean ibili dira. Hona hemen Huuxley and.aren argitalpen batzuk:

- Selma Huxley [Barkham], Michael M. Barkham: A Note on Five Documented 16th-Century Basque Shipwrecks in Harbours of Southern Labrador, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 5, 2006, 771-776. or.

- Selma Huxley: Reflexiones acerca de la transformación de los métodos de investigación sobre la historia marítima vasca de los siglos XVI y XVII, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 1, 1996, 49-57. or.

- Selma Huxley, Michael M. Barkham: Los Arriola de Urazandi: iniciativa empresarial marítima en Vizcaya y Guipúzcoa (c.1540-c.1630), Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 1, 1996, 349-388. or.

- Selma Huxley Barkham, Ondare historikoa, ZZ.EE.: Oria ibaiko untziak, Untzi Museoa, Donostia, 1994, 7. or.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu