Marlango, Gari, Audience eta Esne Beltza, Gernikako Lekuek jaialdiko azkenengo asteburuan

Bizkaie! 2014-03-14 11:49   Musikea

Astegoiena musikaz ganezka dakar Gernikako Lekuek jaialdiak. Aurreko astean hasi zan egitaraua, eta domekan amaituko da. Egunotan, besteak beste, Gari, Marlango, Audience, Mursego eta Napoka Iria taldeek joko dabe.

Astegoiena musikaz ganezka dakar Gernikako Lekuek jaialdiak. Aurreko astean hasi zan egitaraua, eta domekan amaituko da. Egunotan, besteak beste, Gari, Marlango, Audience, Mursego eta Napoka Iria taldeek joko dabe.

Musikea entzuteaz aparte, musikea eta kulturearen ganean berba egiteko aukerea izateko barriketaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditue. Barikuko egitaraua Mobydickek abiatuko dau, 16:00etan Arima tabernan. Sarrerea debalde da.

Ostean, goizaldeko ordu txikiak arte makinatxu bat zuzeneko izango dira aukeran Gernikan: 20:30ean, Marlango Lizeo antzokian; 21:30ean, Sarkor, Estricalla eta Porco Bravo, Iparragirren; 22:00etan, Gari, Astran; 23:30ean, Audience, Trinkete Antitxokoan; eta, 00:00etatik aurrera, Selektah Step!, Zeppe tabernan. Eta, arrastian, 17:00etan, Musika bizi: esperimentau eta gozatu tailerra egingo dabe Astran.

Zapatuan, hilak 15, goizetik ibiliko dira martxan Gernikan. 11:30ean, Zelakoa izango litzateke jaialdi feminista bat? tailerra prestau dabe Astran, eta gero pintxo-potea Juan Kaltzada kalean. Arrastian musikea izango da nagusi egitarauan: 17:00etan, Mursego eta Napoka Iria, Astran; 17:40an, Pies de Plomo, Merkurion; 20:00an, Pottors eta Klito, Astran; 20:30ean, Ruper Ordorika, Lizeo antzokian; 22:00etan, Esne beltza Astran; 23:00etan, Atom Rhumba, Trinkete Antitxokoan; 2:00etan, Iñaqui Marin, Revolutionen.

Aupa Maurizia! ikuskizunak edegiko dau domekako egitaraua, 12:00etan. Oreka TX eta Kukubiltxo taldeek alkarlanean sortutako Gure musikari handiak ekimenaren lehenengo emoitzea da. Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian estreinauko dabe, garagarrolean.

Egun osoan, binilo azokea ipiniko dabe Arima tabernan. 18:00etan, 27 urte ez dira ezer! Zintzilik Irratia, herri baten historia dokumentala proiektauko dabe. Eta 20:00etan Lekuek jaialdiko azkenengo kontzertua emongo dau Naicak, Lizeo antzokian.

Lekuek jaialdiko egitarau oso-osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu