Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe Bilbon, garagarrilean

Bizkaie! 2012-02-21 13:53   Kulturea

Bilboko Unibersidade Antzerki eta Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe aurten, garagarrilaren 10etik 15era, Campos Eliseos Antzokian. Anima Eskoleak eta Egile Fundazinoak antolatuko ditue topaketak. Izena emoten daben taldeen artean, epaimahaiak sei aukeratuko ditu, zuzenean parte hartzeko.

Black Sabbathen ordez, Ozzy & Friends taldeak joko dau Azkena Rock jaialdian

Bizkaie! 2012-02-21 12:51   Musikea

Black Sabbath taldea ez da 2012ko Azkena Rocken izango, jaialdiaren antolatzaile Last Tour Internationaleko iturriek jakinarazo dabenez. Tommy Iommi gitarristearen gaixotasunak atzeratu egingo dau talde mitikoaren itzulerea. Dana dala, Black Sabbathen ordez, Ozzy & Friend proiektu barria izango dogu taula ganean Gasteizeko Mendizabalak. Aurtengo Azkena Rock bagilaren 14tik 16ra bitartean izango da.

Benito Lertxundik erabiltzaile batek eitb.com webgunera bialdutako argazki bat aukeratu dau disko barriko azalerako

Bizkaie! 2012-02-21 11:15   Musikea

Jaizubiako Paduretan hartu eban argazkia Hondarribian bizi dan Mireia Berenguer 29 urteko kataluniarrak. Argazkia egunsentian ataratakoa da, behelaino zarratua zala eta isiltasun eta bakardade inguru magikoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepare Euskal Institutuak eta AIE-k lankidetza hitzarmena sinatu dabe euskal musikea Estadu mailan ezagutarazoteko asmoz

Bizkaie! 2012-02-20 17:51   Musikea

Hitzarmen honen helburu nagusia euskal musika produkzinoak Estadu mailan ezagutarazotea da; horregaz batera, balio artistiko barriei adierazpide esparru barriak eskaintzea, negu-parteko zirkuitu sendo eta egonkor bat sortzea eta Autonomia Erkidegoen arteko artisten trukea sustatzea be sinatutako itunaren helburuen artean dagoz.

Bermeoko VIII. Bertsopaper Lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2012-02-20 16:43   Bertsolaritzea

Bermeoko Udaleko Euskera sailak VIII. Bertsopaper Lehiaketea ipini dau martxan. Parte-hartzaileek 11 eta 18 urte bitartean euki behar ditue. Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketearen helburua gaztetxuen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Bertsopaperak jasoteko epea martiaren 16ra arte egongo da zabalik.

'Indalecio Prieto eta Euskadi' izeneko jardunaldiak egingo ditue Bilbon zezeilaren 22an eta 23an

Bizkaie! 2012-02-20 14:42   jardunaldiak

Indalecio Prieto XX. mendeko euskal politikari garrantzitsuena izan da, José Antonio Aguirre lehendakariagaz batera, politikari sozialista ezagunari buruzko hausnarketa hori egin dau oraintsu José Luis de la Granja, UPV/EHUko Historia Garaikidean katedradun eta Eusko Ikaskuntzako kideak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XI. Bilboko Zirkuitua zezeilaren 23tik apirilaren 27ra

Bizkaie! 2012-02-20 14:01   jardunaldiak

Programazinoa zezeilaren 23an inaugurauko da, Otxarkoagako Udaltegian, Miren De Miguelen So in love musika lanagaz. Antzezle eta sopranoak, eta Kepa de la Fuente jantzariak, zuzenean joko daben musikariakaz batera, musikea eta berbea, bizitza erreala eta amesak buztartuz, antzerkia ulertzeko modua batzen dauen planteamendu eszenikoa proposatzen dabe.

Leitzaundi, Erauntsi, Beteranoak, Bilixkorriko, Bertze Maldikoak eta Rimak Exkaxko Nafarroako taldekako txapelketako bigarren fasera

Bizkaie! 2012-02-20 11:13   Bertsolaritzea

Bost saio izan ditu Nafarroako taldekako txapelketako hirugarren astegoienak eta behin horreek jokatuta amaitu da lehenengo fasea. Sei taldek lortu dabe bigarren faserako sailkatzea: aurreko astetik sailkatuta egoan Leitzako Leitzaundi taldeagaz batera, Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Barañaingo Beteranoak, Etxarriko Bilixkorriko, Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoak eta Lesakako Rimak Exkaxko.

Hamalau izendapenetatik sei irabazita, Urbizuren 'No habrá paz para los malvados' nagusi Goya sarietan

Bizkaie! 2012-02-20 10:33   Barriak

Ezustekorik barik joan da Goya sarien XVI. edizinoa. Gorka Urbizu zinemagile bilbotarraren No habrá paz para los malvados filmak sei Goya irabazi ditu, horreetako hiru sari garrantzitsuenetakoak: film onena, zuzendari onena eta gizonezko aktore onena (Jose Coronado). Ganerakoan, jatorrizko gidoi onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena be jaso ditu.

'Cesare deve morine' Taviani anaien lanak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza

Bizkaie! 2012-02-20 10:07   Barriak

Paolo eta Vittorio Taviani anaiek zuzendutako Cesare deve morire filmak irabazi dau 62. Berlinale jaialdiko sari nagusia. Drama gogorra kontau dabe zinemagile italiarrek, Erromako kartzela bateko presoen bizimodua; aktoreak, ganera, benetako presoak dira. iItorio gogor eta gordinak izan dira nagusi, kritika soziala eta politikoa osogai garrantzitsua izan da.

'Yes Future' programea, zientzia eta teknologia hurretik, Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2012-02-17 14:54   jardunaldiak

Martiaren 1ean abiatuko da aurtengo Yes Future programea, Bilboko Alondigan. Hilabete osoan zientzia eta teknologia izango dira protagonista, hainbat berbaldiren bitartez. Lehenengo hitzorduan, martiaren 1ean, 19:30ean, Emilio Méndezek Teknologiak klima-aldaketa geldiarazi dezake? berbaldia egingo dau. Expert zikloko lehenengo hitzaldia izango da.

'El último magnate' dokumentalaren estreinaldi komertziala

Bizkaie! 2012-02-17 13:37   Barriak

El último magnate. Armas y negocios en la Europa de entreguerras filman Extra Vista Film & TVk (Rostock, Alemania) eta Neon Mediak (Rotterdam, Herbehereak) be hartu dabe parte. 80 minutuko dokumentalak ia-ia ezezaguna dan Horacio Echevarrieta bilbotarraren abentura historikoa dakar.

Kultur Campusen programazio barriak kalidadearen aldeko apustuari eutsi deutso

Bizkaie! 2012-02-17 12:13   jardunaldiak

Zezeilaren 22an, No Band For Lluvia bandaren rockak hasierea emongo deutso Arabako Campusak musikeagaz, zineagaz eta antzerkiagaz Kultur Campus ekimenaren barruan preparau dituan hitzordu erakargarrien katalogoari.

Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an abiatuko dira

Bizkaie! 2012-02-16 16:21   Kulturea

Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an hasi, eta martiaren 31era bitartean egingo ditue. Urtero lez, giza-irudien erakustaldiak hasiko dau egitaraua Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hasierako ekitaldia, ostera, hilaren 22an egingo dabe, Coliseo antzokian, Juan Carlos Rubio antzerkigilearen berbaldiagaz.

Bilboko Alondigeak Nicholas Ray zinemagilea omenduko dau zezeilaren 20an

Bizkaie! 2012-02-16 13:31   Barriak

Nicholas Ray zinemagilea omenduko dau Bilboko Alondigeak zezeilaren 20an, haren azkenengo lana izan zan We can´t go home again-en proiekzinoagaz. Susan Ray alargunak aurkeztuko dau pelikulea, izan be berak osotu eta berreskuratu dau filma. Emonaldia 18:00etan izango da, Golem zinema-aretoan.

Jon Gerediaga idazle bilbotarrak 'Zentauro-hankak' poema liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-02-16 12:41   Kulturea

Jon Gerediaga idazle bilbotarrak Zentauro-hankak poema liburua argitaratu barri dau Pamiela etxeagaz. Maitasunaz idatzi dau Gerediagak; maitasun zehatza abiapuntu hartuta, amodio orokorrago batera ailegau arte. Emazteari deutson maitasuna mitifikau gura izan dau poeteak. Egilearen hirugarren poesia lana da.

Irene Gomez, Ivan Poyato del Rio eta Ana Maria de Miguel, Sopelako 'Maite-maitea' lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2012-02-16 10:56   sariak-autortzak

Irene Gomez, Ivan Poyato del Rio eta Ana Maria de Miguel dira Maite-maitea maitasun gutunen lehiaketako irabazleak. Sopelako Kurtzio kultur etxean egindako galan jakinarazo zituen saridunen izenak. Aurtengoa lehiaketearen zortzigarren edizinoa izan da.

UPV/EHUk Ateak Zabaltzeko Egunak antolatu ditu

Bizkaie! 2012-02-16 10:56

Martiaren 12tik 15ra Euskal Herriko Unibersidadeak hiru campusetan Ateak Zabaltzeko Egunak egingo ditu. Jardunaldi honetan, EHUk ateak edegiko deutsez EAEko unibersidade aurreko ikasle guztiei, bere irakaskuntza eta azpiegiturak bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko.

Kursaalen amaituko da Bide Ertzean taldearen Don Inorrez birea

Bizkaie! 2012-02-15 17:54   Musikea

2010eko irailean Don Inorrez diskoa plazaratu eta zemendiaren 29an Gasteizen hasitako birea 2012ko martiaren 1ean amaituko dau Bide Ertzean taldeak Donostian, tartean kontzertu gogoangarriak eskaini ondoren.

Patziku Perurena idazleak irabazi dau Larramendi Ikerketa Saria

Bizkaie! 2012-02-15 16:33   sariak-autortzak

Patziku Perurena idazle eta euskaltzain urgazleak Manuel Larramendi Ikerketa Sariaren lehenengo edizinoa irabazi dau, Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810) izenburuko lanari esker. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatu dau sariketea.