Bilblogari euskerazko blogen lehiaketeak 45 blog jaso ditu

Bizkaie! 2011-11-23 11:40

Internet esparruan euskerearen erabilerea sustatzeko helburua dauen lehiaketan 45 blog sartu dira aurten, igazko markea erraz gaindituz.

44.000 'Kultura Bonu' ipiniko ditue salgai aurten

Bizkaie! 2011-11-23 11:22   kulturbiz

Aurten, Eusko Jaurlaritzeak 660.000 euro bideratuko ditu Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko. Danetara, 44.000 bonu salduko dira Gabonetako kanpainan, Kultura Saileko iturriek jainarazo dabenez. Abenduaren 12tik aurrera izango dira salgai bonuak, urtarrilaren 5era arte. Bonuak urtarrilaren 20ra arte erabili daitekez.

Euskaltzaindiak 30 libururen dohaintza egin deutso Ziraukiko Udal Liburutegiari

Bizkaie! 2011-11-22 17:38   kulturbiz

Gaur egun, Lizarraldeko herri honetan ume asko dago eta horreetatik bi herenak euskeraz ikasten dau, eta, beraz, bibliotekeak umeentzako euskerazko material anitza eskaintzen dau.

‘Beldur Barik 2011’ kanpaineak bardintasunaren alde alkartu ditu euskal erakundeak, unibersidade publikoa eta ikastetxeak

Bizkaie! 2011-11-22 14:52

EAEn 2010. urtean genero indarkeriaren biktima izan ziran emakumeen % 36, gitxi gorabehera, 30 urtetik beherako emakumeak izan ziran. Beraz, gazteriarengana jotea lehentasunezko kontua dala ikusirik, indarkeria egoerei aurrea hartzea eta 12 eta 25 urte bitarteko emakume gazteakaz lan egitea ditu helburu Beldur Barik! 2011 kanpaineak.

Euskadiko Filmategiak Antton Eceiza omenduko dau

Bizkaie! 2011-11-22 13:33   Barriak

Euskadiko Filmategiak Donostia Kulturagaz alkarlanean Antton Eceizaren azken filma, Felicidades, Tovarich, proiektauko dau datorren barikuan, zemendiaren 25ean, 21:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Modu honetan, joan dan astean hildako zuzendari donostiarrari omenaldia egin nahi deutso Euskadiko Filmategiak. Sarrerea dobakoa izango da jarlekuak bete arte.

Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Naroa Intxausti sopranoak Santa Zezeilia ospatuko dabe Iurretan eta Bilbon

Bizkaie! 2011-11-22 11:38   Musikea

Kontzertuak, gaur martitzena 22an, Mikel Arkanjelu Deuna Iurretako Eleizan (19:30ean) eta bihar, eguaztena 23an, Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, 20:00etan, izango dira. Bi kontzertuetarako sarrerea librea izango da jarleku guztiak bete arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EHUk boto elektronikoa erabiliko dau lehenengoz Klaustroa aukeratzeko

Bizkaie! 2011-11-22 11:35

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Klaustrorako hauteskundeak egingo ditu zemendiaren 22an; oraingoan, ganera, boto elektronikoaren sistemea erabiliko dabe lehenengo aldiz. Klaustroa, unibersidadeko kideen ordezkaritzarako organo gorena da, eta zezeilaren 15ean onartutako EHUren estatutu barrien arabera aukeratuko da lehenengoz

Ondarearen Europako Jardunaldiek parte-hartze handia izan dabe Bizkaian

Bizkaie! 2011-11-22 10:43   jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiek 80 ekitalditik gora antolatu zituen urrian; antolatzaileen jakinarazo dabenez, parte-hartze handia egon da, eta jentearen harrerea be ona izan da. Labur geratu dira, jardunaldien aurtengo parte-hartzaile askok esandakoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu eta koordinau eban ekimena, 44 udalen eta erakunderen laguntzinoagaz

Marc Légasseren 'La sombra de Axular y otros relatos' argitaratu dau Txertoak

Bizkaie! 2011-11-21 16:49   Kulturea

La sombra de Axular y otros relatos argitaratu barri dau Txertoa etxeak. Liburuan Marc Légasseren (1918-1997) lau testu batu ditue; hiru frantsesetik gaztelaniara itzuli dira, eta laugarrena, barriz, egileak zuzenean argitaratu eban gaztelaniaz, 1956an.

'Euskal Irudigileak', logotipo, izen eta webgune barriagaz datoz

Bizkaie! 2011-11-21 14:52

Izen barrian euskerazko berbak hartu dira, laburragoa eta zuzenagoa dan mezua eta izena lortzeko (Euskal Irudigileak) eta jarraian jatorrizko izendapen deskriptiboa (Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi) dator, FADIPeko kideak diran beste alkarteakazko lotureagaz jarraituz.

Tomas Tranströmer Nobel saridunaren lanak itzultzeko XXV. Jokin Zaitegi bekea abian da

Bizkaie! 2011-11-21 12:01   Kulturea

Arrasateko AED alkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxa Fundazinoaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibersala euskeratzen egindako ahaleginagaz segiduteko, XXV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dabe. Aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko da bekea.

Aingeru Epaltzak 'Yo que fui rey de Navarra' kaleratu dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik

Bizkaie! 2011-11-21 11:37   Kulturea

Aingeru Epaltzak Yo que fui rey de Navarra liburua aurkeztu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen Abra bilduman. Angel Errok itzuli dau gaztelaniara nobelea, izan be, 2009an kaleratutako Izan bainintzen Nafarroako errege (Erresuma eta Fedea II) lanaren itzulpena da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irratigintzearen etorkizuna eztabaidagai, Leioako Campusean

Bizkaie! 2011-11-21 10:52

Radio is dead. Long life radio! Ikus-entzunezko eta Komunikazinoa eta Publizidadeko I. Nazinoarteko Kongresua antolatu dau EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade Sailak, zemendiaren 24an eta 25ean, Leioako Campusean.

The Sparteens taldeak 'Bi doberman beltz' umoretsua kaleratu dau

Bizkaie! 2011-11-18 15:48   Musikea

The Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Daborduko hasi dira lana aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artea, matematikea eta magiaren eguna, Guggenheim museoan

Bizkaie! 2011-11-18 14:44   jardunaldiak

Zapatuan, zemendiaren 19an, artea, arkitekturea, matematikea eta magia batzen dituan jarduera ludiko eta hezigarriz betetako eguna izango da Guggenheim Bilbao Museoan, Espainiako Matematika Errege Alkarteagaz lankidetzan. Umeen Nazinoarteko Eguna atxaki hartu dau Matematika Alkarteak mendeurrena Bilbon ospatzeko.

'Bez sniegu' film labur poloniarrak irabazi dau Zinebi 53ren sari nagusia

Bizkaie! 2011-11-18 14:32   Barriak

Magnus von Hornen fikzinozko Bez Sniegu film labur poloniarrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiaren, Zinebi 53. edizino honetako Sari Nagusia. Filmak 35 minutuko iraupena dauka, eta gaia amaiera tragikoa izango dauen nerabeen arteko maitasuna da.

La Fundición aretoak 25. urteurren-jaia ospatuko dau abenduan

Bizkaie! 2011-11-18 13:13   Kulturea

Jai berezia atondu dabe La Fundicióneko arduradunek abenduaren 1ean, aretoaren 25. urteurrena ospatzeko. Bertan artistek eta ikusleek bat egingo dabe, eta La Fundiciónen urteotako ibilbidea batzen dauen liburua jasoko dabe, bertan izan diran konpainien eta ikuskizunen argazkiekaz, artistekaz eta abar.

Elhuyar Fundazinoak Stimula ikerketa-proiektu europarra koordinauko dau

Bizkaie! 2011-11-18 11:14

Elhuyar Fundazinoak Europako Batasunak finantzautako Stimula Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimuletan hezkuntza-baliabide barritzaileen bidez) hezkuntza arloko ikerketa-proiektua koordinauko dau, Elhuyarreko iturriek adierazo dabenez.

2012ko Leioako Umore Azokan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2011-11-18 09:57   Kulturea

Leioako Umore eta Kale Artisten Azokearen 2012ko edizinoa maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo da, eta daborduko antolatzaileek edegi dabe proposamen artistikoak aurkezteko epea. Holan, azokan parte hartu nahi daben konpainia, artista eta alkarteek 2012ko urtarrilaren 30era arte euren egitasmoak bialdu ahal izango ditue.

Begoñazpi ikastoleak Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea saritu ditu

Bizkaie! 2011-11-18 09:54

Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxea dan Begoñazpi ikastoleak Gazte Role Model Sariaren laugarren edizinoan Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea sarituko ditu. Autormen horrek, giza-hartu-emonetan, lana aberastasunaren sortzaile lez eta familia eta lagunek daben garrantzian gazteentzat eredu diran persona ekintzaileen eta barritzaileen lana autortu nahi dau.