Begoñazpi ikastoleak Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea saritu ditu

Bizkaie! 2011-11-18 09:54

Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxea dan Begoñazpi ikastoleak Gazte Role Model Sariaren laugarren edizinoan Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea sarituko ditu. Autormen horrek, giza-hartu-emonetan, lana aberastasunaren sortzaile lez eta familia eta lagunek daben garrantzian gazteentzat eredu diran persona ekintzaileen eta barritzaileen lana autortu nahi dau.

Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxea dan Begoñazpi ikastoleak Gazte Role Model Sariaren laugarren edizinoan Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea sarituko ditu. Autormen horrek, giza-hartu-emonetan, lana aberastasunaren sortzaile lez eta familia eta lagunek daben garrantzian gazteentzat eredu diran persona ekintzaileen eta barritzaileen lana autortu nahi dau. Sari banaketea bart egin da, Begoñazpi ikastolako aretoan.

Sarien laugarren edizino honegaz, Begoñazpi ikastoleak balio profesional eta solidarioak aintzat hartzearen aldeko erronkea bermatu nahi dau. Sariak bi eremuri eskaintzen jakoz: lan edo enpresa munduari eta solidaridadeari. Holan, lanari jagokon saria Juan Luis Agirre bizkaitarrak jaso dau. Egun, biomaseagaz energia produziduten dauen ENCE enpresako presidente izateaz gan, enpresa-ibilbide luzean, Gamesa Taldeko sortzaileetarikoa eta Iberdrola eta Foresta lako enpresetako zuzendari izana baita. Aurten Joxe Mari Korta saria be jaso dau.

Era berean, solidaridadeari jagokon saria Luis de Lezamak jaso dau. 1998an Euskal Herritar Unibersala saria jaso eban arabar abade honek, eta ederto buztartu ditu bokazino-lana eta enpresari, ostalari, kazetari eta hezitzaile lanakaz. Madril, Sevilla, Cordoba eta Washingtonera zabaldu dan Lezama ostalaritza-taldearen sortzaile da.

Begoñazpi ikastolako zuzendaria dan Nerea Begoñaren esanetan, 'etorkizuneko gazteen heziketan, ikastetxeok erantzukizun handia dogu, eta lan eta persona bakotxaren garapen eta ibilbidean eredu diran lagunak badagozala erakutsi behar deutsegu'.

Gazte Role Model Sariaren laugarren edizinoko epaimahaia ondoko lagunek osotu dabe: Gorka Estebez Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Enpresak eta Barrikuntzea Sustatzeko zuzendari nagusiak, Guillermo Ulacia Innobasque Barrikuntzearen Euskal Agentziako presidenteak, Josu Ocariz SPRIko Enpresa Eraldaketarako arduradunak, Jose Maria Vazquez Eguskiza CEBEKeko presidenteak, Gaspar Martinez Bilboko Eleizbarrutiko idazkari nagusiak, Miren Abasolo Bilboko Eleizbarrutiko Ikastetxeen zuzendari eta Eusko Ikastola Batzako presidenteak eta Nerea Begoña Begoñazpi ikastolako zuzendariak.

Gazte Role Model Saria eskultureak esanahi berezia dauka. Saria, hezkuntza, fantasia eta mobimentuaren ikurra, Nestor Basterretxea eskultore bermeotarrarra eginikoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu