Martxan dago 2011ko CAF-Elhuyar teknologia eta dibulgazino sariketea
2011-10-20 12:27Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak 2011ko CAF-Elhuyar sarien deialdia egin barri dabe. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritzea eta narrazino-lanak bultzatzeko helburua dauka sariketeak. Aurten 18 urte beteko ditu lehiaketeak.
Euskal Herriko bertso-eskolek jai ederra egingo dabe Lesakan, zemendiaren 12an
2011-10-20 11:17 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertso-eskolek topaketea egingo dabe Lesakan, zemendiaren 12an. Helduen bertso-eskolen arteko hartu-emonak bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia, eta bide batez, alkarregaz bertsoaz, jaiaz eta lagun-taldeaz gozatzea, topaketearen arduradunek adierazo dabenez. Parte hartzeko deialdia bertso-eskoleei egin bajake be, bertsozale guztiak konbidau gura ditue antolatzaileek.
EHUk Marilyn Strathern, antropologia feministearen aditu nagusietako bat, honoris causa doktore izentauko dau
2011-10-19 18:33 sariak-autortzakMarilyn Strathern Gizarte- eta kultura-antropologiako aditu ezagunenetakoa da mundu osoan eta antropologia feministan aditu nagusietako bat da. Teresa del Valle UPV-EHUko Giza Antropologiako katedraduna emeritua doktoregaiaren amabitxia izango da.
Bertsogintzea Ikastetxeetan martxan da Bizkaiko 153 eskolatan
2011-10-19 18:08 BertsolaritzeaUrtero lez, ikasturte honetan be Bertsogintzea Ikastetxeetan proiektua landuko dau Bertsozale Alkarteak Bizkaiko hezkuntza arautuko hainbat eskolatan. Ganera, aurten inozkoen ikastetxe gehien batu dira; izan be, Bizkaiko Ikastolen Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren ondorioz, aurreko urteetan baino ikastola gehiagotan jorratuko da.
Bermistorian jardunaldiak, Bermeoko historia hobeto ezagutzeko
2011-10-19 15:33 jardunaldiakBermistorian azokea antolatuko dabe Bermeon, hilaren 19tik 23ra bitartean, herriko historiaren inguruan ahal danik eta bisitari gehien batzeko asmoz. Berbaldiak, bisita gidatuak, ikuskizunak eta antxinako azokea atondu ditue egunotan herrian.
Emakumeek publizidadean eta bideo-jokoetan daben ikusgaitasunari buruzko jardunaldiak Leioan
2011-10-19 13:18UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidadea sailak antolatu dituan jardunaldi honeek urriaren 19an eta 20an, eguaztena eta eguena, egingo dira eta euskera hutsean izango dira.
Trikitixea eta biolina izango dira Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiko protagonistak Andoainen eta Oñatin
2011-10-19 12:32 MusikeaNazinoarteko Trikitixa Jaialdiaren hamargarren edizinoa atontzen dabilz egunotan Andoainen eta Oñatin Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko arduradunek, izan be horreetan herrietan egingo dira aurtengo ekitaldiak. Urriaren 28an, Andoaineko Bastero kulturunean, eta, hilaren 30ean, Oñatiko Institutuan, Euskal Herriko eta kanpoko musikariek emonaldi ederrak eskainiko ditue. Eta zapatuan, Oñatin bertan, berbaldiak, kontzertuak eta kalejirak antolatu ditue.
Urriak 19, Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazinoarteko Eguna
2011-10-19 11:18Urtero legez, aurten be, ACAMBI, Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Alkarteak, Bilboko Udalaren eta BBKren babesagaz, Bilboko eta Bizkaiko herrietako kaleetara urtengo dau gaur azken 25 urteotan bularreko minbiziaren kontrako burrukan eta gaixotasunaren prebentzinoan alkarteak egindako beharra ezagutarazoteko.
Euskerea Londresko Language Show hizkuntzen azokan izango da urriaren 21etik 23ra
2011-10-19 10:40 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzearen ordezkari, Londresko The Language Show 2011 hizkuntzen azokan hartuko dau parte datorren barikutik domekara, urriaren 21etik 23ra, euskerea beste herrialdeetako hizkuntzakaz batera nazinoartean erakusteko.
Ze Esatek! taldea disko barria atontzen dabil estudioan
2011-10-18 18:53 MusikeaZe Esatek! talde gipuzkoarrak laster atarako dau disko barria Elkar diskoetxeagaz. Egunotan Usurbileko Hi-Gain estudioan dabilz beharrean. Daborduko badakigu zein izango dan lanaren izenburua: Rock & Ron. Ska, reggaea, funkya, rocka... eta beste makina bat estilo lantzen ditue
Euskadi izango da Espainiako ekitaldi gastronomiko handienaren protagonista Madrilen
2011-10-18 18:24 Jan edanakEuskadi izango da protagonista eguaztenean, hilaren 19an, Madrilen, urtero Espainian ospatzen dan ekitaldi gastronomiko handienean, Millesime ekitaldian.
PreZinebik hainbat film eskainiko ditu zemendiaren 4tik aurrera
2011-10-18 15:26 BarriakZinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizinoaren aurreko PreZinebi izeneko programea aurkeztu dabe. PreZinebi zemendiaren 4an hasi eta 11n amaituko da, festibala bera abiatzeaz batera. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak aurkeztu eben ekimena.
'Musika hizpide, musika lanbide' Euskadiko Soinuak jardunaldiak Bilbon
2011-10-18 14:15 MusikeaEuskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.
Zinema Euskeraz programeak 40.000 ikusletik gora izango ditu EAEn
2011-10-18 13:02 BarriakAurtengo ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletako 40.000 ikasle inguruk hainbat pelikula ikusiko ditue euskeraz, Zinema Euskeraz programeari esker. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Zinema Euskeraz; egitasmoaren helburua herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da. Eskoletako emonaldiez gan, beste jarduera batzuk be abiatu dira
Zientzien Errusiar Akademia eta UPV/EHU alkartu egingo dira Errusia-Espainia Biltzarra ospatzeko
2011-10-18 12:06 jardunaldiakUrriaren 18an, Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultadean Herriak, Erregioak eta Estaduaren Batasuna: Espainia eta Errusia Aldebiko Nazinoarteko Biltzarra egingo da. Topaketa hau irailaren 29an Moskun, Zientzien Errusiar Akademiaren egoitzan egindako bilerearen jarraipena izango da, eta bi kulturak alkarri hurreratzea izango dau helburu.
Frankfurteko Azokatik pozik etorri da Etxepare Institutua
2011-10-18 11:00 KultureaEtxepare Euskal Institutuko arduradunak Frankfurteko Liburu Azokatik etorri barri dira, eta egotaldiaren ganeko balorazino ona egin dabe. Mari Jose Olaziregi Euskera Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariaren bitartez hainbat ekitalditan parte hartu eban Etxeparek, urriaren 12tik 16ra bitartean.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak Gpuntua Telebista abiarazo dau, Sareko ikus-entzunezkoen txokoa
2011-10-18 10:52 BertsolaritzeaTelebista atala sortu barri dau 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolakuntzeak, eta txapelketearen harira sorturiko hainbat ikus-entzunezko eduki landuko ditu webgunean. Sareko telebista formatuan jaio da Gpuntua TB barria, eta txapelketea amaitu bitartean Gipuzkoako bertsogintzearen eta txapelketearen inguruko hainbat ikus-entzunezko sareratuko dira astez aste.
Nafarroako Filmotekeak bat egingo dau Home Movie Day egunagaz
2011-10-17 17:19 BarriakNafarroako Filmotekeak bat egingo dau bihar, martitzena, urriaren 18an, Home Movie Day egunagaz; esangura horretan, Nafarroako film-ondareko ale batzuk emongo ditu, danak azken hilebeteotan berreskuratutakoak. Zinemagile afizionatuek 1940tik 1980ra grabautako zatiak dira.
Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea Irunen egingo da zemendiaren 26an
2011-10-17 15:45 kulturbiz2011ko zemendiaren 23an amaituko da izena emoteko epea. Bertan, txapelketa egunean eta lekuan, pagauko dira izen-emoteari eta bazkariari jagokezan kuotak. Interesatuek lau modu nagusi izango ditue izena emoteko orria eskuratzeko, besteak beste, LUMA aldizkariaren bitartez zein Interneten www.xedera.com helbidean.
Historia Zinemaren bidez XIV jardunaldiak Gasteizen
2011-10-17 14:25 BarriakValentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta, urriaren 18an, 19:00etan, hasiko dira Historia Zinemaren bidez XIV. jardunaldiak Euskalerriaren Adiskideen Alkartean (General Alava, 5) Gasteizen. Edizino honetako ardatz nagusia Italia Faxistea izango da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...