Berreginen Museoa zabalik egongo da astelehenean, garagarrilaren 4an, Balendin Berriotxoa Santuaren Egunean
2011-07-01 10:52 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Arte Berreginen Museoak ordutegi berezia izango dau hurrengo domekan eta astelehenean, Balendin Berriotxoa Santuaren jaiagaz bat etorriz. Bi egun horreetan goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegia izango da.
Bilboko Garabat galeriak jai-erakusketa bategaz itxiko ditu ateak
2011-06-30 15:39 KultureaBilboko Garabat galeriak Maiatzaren 2a kaleko lokala zapatuan, garagarrilaren 2an, itxiko dau, eta aurrerantzean Interneten segiduko dau jarduna. Hori dala eta, artista eta lagun talde batek erakusketa-jaia antolatu dau barikuan, garagarrilaren 1ean.
Dantza Plazetan egitarauak 4 euskal jantza erakustaldi handi eskainiko ditu garagarrilean Arriaga plazan
2011-06-30 13:09 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren programearen helburuak gure folkloreari eustea eta Bilbo eta bere inguruneko tradizinozko jantza taldeen lana erakustea.
Skate eskolea antolatu dabe Bermeon, garagarrilaren 8an eta 9an
2011-06-30 12:36Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) skate ikastaroa antolatu dau aurten be herriko Skateruek alkartearen laguntzinoagaz. Skate eskolak garagarrilaren 8an eta 9an izango dira, Hermanutako skate pistan. Aurtengoa bosgarren eskate eskolea da.
Aki Takase piano-jotzailea eta New Blues Project Getxoko XXXV. Jazzaldiari hasierea emoteko
2011-06-30 11:48 MusikeaLehenengo egunean, Aki Takase (Biotz Alai plaza, 22:00etan) piano-jotzailea eta bere taldea, New Blues Project izango dira protagonista nagusiak. Horrezaz gan Ornetillos laukoteak joko dau Talde Lehiaketan (Biotz Alai plaza, 21:00etan) eta Quartetto Mínimo Hirugarren Milurtekoa sailean (Algortako Geltokia plaza, 19:00etan).
Abadiñoko toponimia-mapeak 800 izenetik gora batu ditu
2011-06-29 18:19 Euskerea berbagaiAbadiñoko udalak herriko toponimia mapa baten batu dau, eta 800 toponimotik jaso ditu. Gaiagaz lotuta, antzinako herriko ordenamendua, gizarte antolaketea, ekonomia jarduerak eta beste hainbat zehaztasun eta gehigarri dokumentalez liburua osotu dabe. Jose Luis Navarro alkateak adierazo dauen lez, gure herriaren historia hobeto ulertzen lagunduko deusku.
Isabel Allendek irabazi dau Hans Christian Andersen literatura saria
2011-06-29 17:48 sariak-autortzakIsabel Allende (Lima, Peru, 1942ko abuztuaren 2an) idazle txiletarrari emon deutsie Hans Christian Andersen literatura saria. Holan erabagi dau idazle danimarkarraren izena dauen fundazinoak. Sari hau Andersenen obreagaz zeozelan lotutako idazleen lana autortzeko emoten da eta nazinoarte mailako errekonozimenduaz gan, 500.000 koroa danimarkar (66.500 euro) jasoko ditu Allendek.
'Valeria descalza' filma estreinau dau Ernesto del Ríok
2011-06-29 15:50 BarriakValeria descalza pelikulea estreinau eban Ernesto del Riok pasa dan barikuan. Gabriela Griffith, Aitor Mazo, Maiken Beitia, Ruben Breña eta Giselda Calero aktoreek parte hartu dabe filman. Gidoia Luis Eguiraun y Xenia Riveryk idatzi dabe. Sendeja Films / Icaic-en produkzinoa da, eta Euskal Telebistaren partaidetzea eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa euki ditu.
'Getxoberpiztu!' proiektua da Wanted 2011 Ideia Lehiaketearen irabazlea
2011-06-29 15:11Getxoberpiztu!, Ane Abarrategi Zaitegi, Ion Etxabe Gutierrez eta Lur Moragues Saituak bultzaturiko proiektuak irabazi dau hirugarren Wanted ideia lehiaketea. Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak bultzatutako lehiaketea da, 18 eta 30 urte arteko gazteen egitasmoak sustatzeko asmoz.
Gerra Zibila eta memoria historikoa literaturan aztertuko ditue garagarrilaren 13an, Donostian
2011-06-29 14:26 jardunaldiakGerra Zibila eta memoria historikoa Iberiar Penintsulako literaturan mintegia aurkeztu dabe Eusko Ikaskuntzak eta Etxepare Euskal Institutuak. Alkarlanean atondu dabe ikastaroa, eta garagarrilaren 13an egingo da, Donostiako Bakearen Giza Eskubideen Etxean.
Bilboko Udalak 'Udako Liburutegiak' ekimena jarriko dau martxan Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan
2011-06-29 13:05 kulturbizBilboko Udal Liburutegi Sareak Udako Liburutegiak programearen hamaikagarren edizinoa jarriko dau martxan datorren barikuan, garagarrilaren 1ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Ekimen horren bitartez, liburuak eta aldizkariak jarriko dira guztien esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeei zuzenduta.
Donostia, 2016ko Europako Kultur Uriburu
2011-06-29 12:28 kulturbizDonostia Europako Kultur Uriburua izango da 2016an. Atzo arrastian emon eban barria Aukeraketa Batzordeko zuzendari Manfred Gaulhoferrek, Madrilen. Beste bost hautagai izan dira: Burgos, Kordoba, Segovia, Las Palmas eta Zaragoza. Donostiak Poloniako Wroclaw uriagaz banatuko dau hautagaitzea.
Javier González de Durana Getariako Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari izentau dabe
2011-06-29 11:20 kulturbizJavier González de Duranak kargua onartu eta Cristóbal Balenciaga jostun-sortzaile bikainaren obrea, bai nazino mailan bai nazinoartean be, bizirik mantentzea eta sustatzea izango dituala helburu esan dau.
Mikel Markez kantaria disko barria grabetan dabil egunotan
2011-06-28 15:36 MusikeaMikel Markez musikari errenteriarra disko barria atontzen dabil. Udagoienerako prest eukiko dauela jakinarazo dau, izan be hasi da grabazino saioak egiten Elkar estudioan.
Euskal literaturearen irakurzaletasunari buruzko jardunaldiak Bilbon bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean
2011-06-28 15:01 jardunaldiakFito Rodriguez EHUko irakasleak koordinauta, hizlarien artean izango dira Ander Iturriotz, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi, Arrate Egaña eta Patxi Salaberri.
Bilboko aire zabaleko aisialdi-ekipamenduen mapea aurkeztu dabe
2011-06-28 15:01Bilboko aire zabaleko aisialdiaren mapea aurkeztu dau Obra eta Zerbitzuen Sailak; bertan, aisialdi-ekipamendu eta espazioak non dagozan jaso dabe. Aisialdia herritarrei hurreratzea dau helburu ekimenak, urrunera joan barik ondo pasetako nahi beste toki dagozala erakustea, hain zuzen be.
Kirmen Uribe Kolonbiara konbidau dabe
2011-06-28 14:21 jardunaldiakKirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazinoarteko Poesia Jaialdira konbidatua izan da. Aurtengo edizinoa garagarrilaren 2tik 10era izango da. Idazle ondarroarrak lau irakurraldi egingo ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekaz batera.
EHGAMen aurtengo Urrezko Hirukia, Txalaparta argitaletxearentzat
2011-06-28 13:23Bagilaren 28a Sexu Askapenaren Aldeko Nazinoarteko Eguna dala-eta hainbat ekitaldi antolatu ditue Euskal Herriko LGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexual) alkarteek. Berbarako, EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emongo ditu, eta gauean, urteroko afaria eta jaia egingo ditue Bilboko Kafe Antzokian.
Iban Ayestak hasi dau honezkero 'Vera' euskerazko filmaren grabazinoa
2011-06-27 18:27 BarriakIban Ayestak 2009ko irailean egindako landa-lan bat izango da film luzearen abiapuntua. Izan be, pare bat astez, bi artzainakaz batera ibili zan Errege Ardibidean barrena. Holan, bi mila buruko artalde bategaz abiatu ziran Erronkari aldeko bazkalekuetatik Errege Bardeara oinez joateko.
Milaka lagun izan dira Getxo Sea Weeken bigarren edizinoan
2011-06-27 18:17Milaka lagun batu dira aurten Getxo Sea Week-GSW´11 bigarren ekimenaren inguruan, Udaleko arduradunek egindako balorazinoaren arabera. Bagilaren 20tik 26ra Getxoko Itsasoaren Asteak makina bat jarduera eskaini zituan, turismo, kultura eta kirolaren ingurukoak. Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, antolatutako dau ekitaldia.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...