Etorkizun handiko gazte batek eta bi idazle ospetsuk irabazi dabe 2011ko Zientzia-Fikzinozko Alberto Magno lehiaketea

Bizkaie! 2011-11-16 10:06   sariak-autortzak

Epaimahaiaren gehiengoak erabagita, lehenengo saria etorkizun handiko idazle Sara Sacristani emon jako, El jardín de infancia lanagaz, generoan ospe handia daben beste idazle batzuei irabazita.

Itxaropena ikastoleak musika sortzaileei zuzendutako lehiaketea abiarazo dau 2012ko Ibilaldiaren abestia egin deien

Bizkaie! 2011-11-15 14:31   Euskerea berbagai

Ibipuntuzero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia Trapagarango Itxaropena Ikastoleak antolatuta eta kantua aukeratzeko lehiaketea abiarazo dabe.

Seiren taldeak Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan grabauko dau Urrunegi abestiaren bideoklipa

Bizkaie! 2011-11-15 12:45   Musikea

Zemendiaren 19an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunegi abestiaren bideoklipa grabauko dabe Seiren taldekoek Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, 10 urtetik gorako gaztetxuentzat Ametx erakunde autonomoak eskaintzen dauen gaueko aisialdirako Gauero programearen barruan.

Euskaltzaindiak 'Etxepare, Aldudeko medikua' liburua sarean ipini dau

Bizkaie! 2011-11-15 10:34

Euskaltzaindiak Etxepare, Aldudeko medikua liburua bere webgunean ipini barri dau. Kepa Altonagak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazino saria irabazi eban liburu honegaz. Euskal Herriko Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

icalzada 2011-11-14 17:50

eskerrik asko nagore. igor.

Erantzuna | Igor Calzada: 'Euskal Hiria euskotarrok erabagiten doguna izango da, kontzeptu edegia da'

Kalean da 'Astola' aldizkariaren bosgarren zenbakia

Bizkaie! 2011-11-14 17:46   kulturbiz

Astola aldizkariaren bosgarren zenbakia kaleratu dau Gerediaga alkarteak. Durangaldeari buruzko ikerketak eta azterlanak argitaratu eta sustatzeko asmoz sortu zan urtekaria, 2007an. Bosgarren zenbakia aurreko urteetako prezio berean dago salgai, bost euroan.

AEBetako eta Erresuma Batuko telesailak aztertu ditue 'Telezailak' liburuan

Bizkaie! 2011-11-14 14:44   kulturbiz

Telesail anglosaxoien ganeko Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? liburua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak. Katixa Agirrek, Koldo Almandozek, Harkaitz Canok, Irati Jimenezek, Goizalde Landabasok eta Xabier Mendiguren Elizegik testu bana idatzi dabe liburuan

Nontzeberrik Nontzefilmak 2012 Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea abiatu dau

Bizkaie! 2011-11-14 14:39   Barriak

Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea on-line jarriko dau martxan gaur Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz.

Antxinako Begoñako eleizateari eskainitako 'Osterak Bilboko Auzoetatik' bildumako bigarren liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2011-11-14 13:20   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Osterak Bilboko Auzoetatik bildumako bigarren liburukia argitaratu dau, Begoñako eleizate zaharrari buruzkoa. Ekimen hori Bilbao Izan programearen barruan sartzen dan ekimena da, eta 2005ean, gure uriko kultur ondarea hobeto ezagutu ahal izateko egin ziran bisita gidatuen programetatik sortu da.

Blues Jazz Bizkaia Zirkuitua zemendiaren 16tik 19ra

Bizkaie! 2011-11-14 12:44   Musikea

Asteon Basauri, Zornotza, Leioa eta Ermuan Suzette Moncrief Kantari estaduabatuarra izango da protagonista bere blues errepertorioari errepasoa eginez.

Etxepare Euskal Institutua Katalunian aurkeztuko dabe zemendiaren 16an

Bizkaie! 2011-11-14 11:09   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak erakundearen helburuak eta Katalunia eta Euskadiren arteko hartu-emon kulturalak sustatu eta estutzeko ekimenak azalduko ditu.

Imanol Rayoren 'Bi anai' filma, barikutik aurrera zinema-aretoetan ikusgai

Bizkaie! 2011-11-11 14:49   Barriak

Imanol Rayoren Bi anai pelikulea zinema-aretoetara izango da asteburuan, barikutik aurrera. Bernardo Atxagaren izenburu bereko nobelan oinarrituta dago filma. Donostiako Zinemaldian estreinau zan, eta Zinemira saria irabazi eban. Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Andoaingo Zine Eskolan ikasi eban, hauxe dau bere lehenengo film luzea.

53. Zinebi, zemendiaren 11tik 18ra

Bizkaie! 2011-11-11 14:27   Barriak

Zemendiaren 11tik 18ra bitartean izango da Zinebi 53, eta jasotako 3.000 filmetatik 73 aukeratu ditue Sail Ofizialean lehiatzeko. Horreen artean 11 Euskal Herrikoak dira.

'24 Ordu Digitalean', Arriolako VI. film laburren lehiaketea gaur eta bihar

Bizkaie! 2011-11-11 13:12   Barriak

Ohikoa dan legez, film laburrak 24 ordutan landu beharko dira, hasierako ideiatik produkzinoa amaitu arte. Zemendiaren 11an, barikuan, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek lehiaketearen oinarriak aurkeztuko ditue (filmaren gaia, filman nahitaez agertu beharko diran objetuak eta esaldiak) eta 24 ordu geroago, filmak Arriolan aurkeztu beharko dira, MiniDV formatoan.

Juan Javier Basterrecheak dohaintzan emon deutso bere liburu-bilduma pribatua UPV/EHUri

Bizkaie! 2011-11-11 10:23   kulturbiz

Dohaintzan emondako funtsen artean, Erdi Aroko eta Errenazimentuko faksimileen atala nabarmentzen da. Atal horrek 300 ale inguru ditu, horreek guztiak Europako lantegi nagusietan miniatu eta kopiatuak. Funts horri esker, UPV/EHUko Biblioteka faksimile-erreprodukzinoen edukitzaile onenetakoa (onena ez bada) izatera pasau da espainiar estadu osoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Azken garaipena' zientzia fikzinozko komikia kaleratu dabe Iban Zalduak eta Julen Ribasek

Bizkaie! 2011-11-11 10:19   Kulturea

Xabiroi komiki aldizkarian argitaratutako Azken garaipena bildumea album bakarrean plazaratu dau Ikastolen Alkarteak. Iban Zaldua gidoigileak eta Julen Ribas irudigileak aurkeztu barri dabe liburua Donostian. Istorioa zientzia fikzinoaren arlokoa da, baina badauka thriller politikoaren ezaugarririk.

Susa argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuaren edizino barritua aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-11-10 17:42   Kulturea

Kartzelako poemak liburua 1992an argitaratu eban Joseba Sarrionandiak lehenengo aldiz, orain 19 urte eta gaur Donostian Susa argitaletxeak aurkeztuko dauen edizino barritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu.

Basque Ecodesign Centre barrikuntza gunea aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-11-10 17:21

Eusko Jaurlaritzeak eta EAEko enpresa batzuk Basque Ecodesign Centre barrikuntza gunea osotu dabe. Ekimenaren helburua EAE ekodiseinuaren arloan eskualde aurreratua eta Europako Batzordeko erreferente bihurtzea da. Enpresotako ordezkariek Bilbon aurkeztu dabe proiektua, Ihobe sozietate publikoagaz batera.

Guggenheim Bilbao Museoak 'Lenin andrea eta urretxindorra' artelana aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-11-10 17:02   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumarako orain gitxi eskuratutako Georg Baselitzen Lenin andrea eta urretxindorra, Mrs Lenin and the Nightingale (2008) artelanaren aurkezpena egin dabe gaur Bilbon. Datorren astelehenetik aurrera, zemendiaren 14tik aurrera, lehenengo aldiz ikusgai egongo dira egilearen neurri handiko (300 x 250 zm.) 16 pinturak Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II erakusketan.

Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarrak 'Hemen' disko barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-11-10 17:01   Musikea

Pier Paul Berzaitz musikari zuberotarrak Hemen disko barria aurkeztu dau Elkar etxearen eskutik. Abestiz abesti, kantariaren bizitzan eta kantagintzan garrantzi handia izandako musikagileak eta idazleak agiri dira, besteak beste, Beñat Sarasola, Xabier Lete, Mikel Laboa, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga, Itxaro Borda eta Joan Batista Elizanburu.