Patxi Zubizarreta Mikel Zarate sariaren irabazle
2014-05-26 15:08 sariak-autortzakPatxi Zubizarretak idatzitako Mundua baloi batean kontakizunak irabazi dau 2014ko Mikel Zarate ume literatura saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkarrek.
Patxi Zubizarretak idatzitako Mundua baloi batean kontakizunak irabazi dau 2014ko Mikel Zarate ume literatura saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkarrek.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu eben sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez, eta bosgarren ekitaldia izan da aurtengoa.
Danetara, 23 lan lehiatu dira eta epaimahaiak azpimarratu nahi izan dau aurten aurkeztutako lanen bataz besteko maila handia. Horreen artean Zubizarretak idatzitako nobelea hautatu dau, bere idazketa eder eta abilagaitik: umeen futbol partidu bateko pasadizua eta mutiko protagonistea jagoten dagozan aingeruak nahasten ditu, fantasiaren eta errealidadearen arteko jokoan, edertasun eta jolasez ganezka dagoan estilo batean.
Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzailea da, Ordizian jaio zan 1964an eta Gasteizen bizi da aspalditik. Helduentzako nobelak be idatzi dituan arren, ume eta gazte literaturako egile lez da batez be ezaguna, dozenaka titulu idatzi eta sari asko irabazi baititu (besteak beste bi aldiz Euskadi saria).
Mikel Zarate sariaren orain arteko irabazleak:
2010 Asier Mendoza: Beste gu.
2011 Julen Gabiria: Nire aita ikusezina da.
2012 Gaizka Arostegi: Urrezko orrazia.
2013 Irati Bediaga: Beldarren hegaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!