VI. Zentsura At! Bilbon, zemendiaren 7tik 11ra

Bizkaie! 2011-11-07 13:17   jardunaldiak

Edozein arte diziplinatan izaten dan zentsurearen kontra azaltzea eta giza eskubideak zein askatasun adierazpena defendidutea dira Zentsura At! jaialdiaren helburuak eta, esangura horretan, zeozelan zentsureagaz loturea izan daben egileen lanak, kontzertuak, erakusketak eta artelanak hartuko ditue BBK aretoak, Alondiga Bilbaok eta Udaltegiek.

Juan Jose Millas eta Pedro Ugarte idazleak protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2011-11-07 11:20   jardunaldiak

Eztabaidak Literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez, idazleakana hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak beste saio bat dakar; bihar, zemendiaren 8an, Juan José Millas eta Pedro Ugarte idazleek Literatureari eta imajinazinoari buruz berba egingo dabe.

Jokin Uranga be zuzenean finalaurrekoetara

Bizkaie! 2011-11-07 10:38   Bertsolaritzea

Final-laurenak jokatu dituen 30 bertsolarietatik 18 pasau dira finalaurrekoetara. Saio bakotxean puntuazio altuena lortu dabenak zuzenean doaz hurrengo fasera, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Jon Martin eta Jokin Uranga.

'Lobos de Arga' filmak irabazi dau Fantasiazko eta Beldurrezko Astea

Bizkaie! 2011-11-04 15:51   Barriak

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak XXII. edizinoaren palmaresa iragarri dau gaur. Lobos de Arga filmak irabazi dau ikusleen sari nagusia. Juan Martinez Morenok zuzendu dauen lanean Carlos Areces eta Gorka Otxoa dira protagonista nagusiak.

Badator III. Kilkerren Soka, euskal literaturea eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko ekimena

Bizkaie! 2011-11-04 15:43   jardunaldiak

Aurten, Anjel Lertxundi, Antonio Casado da Rocha, Xabier Artola eta Leire Bilbao izango dira protagonista. Ohikoa dan legez, liburua aurkeztuko dauen idazleak bidaidea izango dau alboan, honek liburua aurkeztuko dau, irakurle lez liburuaren balorazino bat eginez, eta zubi lana egingo dau idazlearen eta hurreratzen diran irakurleen artean.

Nerabeen hizkuntza-erabilerea eta Interneteko sare sozialak. Aukera barriak?

Bizkaie! 2011-11-04 14:15

Interneteko sare sozialena fenomeno barria izanik eta edade tarte jakin batzuetan daben arrakastea kontuan harturik, interesgarri ikusten da tresna horreei emoten jaken erabilerea hobeto ezagutzea. Izan be, aurrera begira euskerea sustatzeko baliabide eraginkorra izan daitekez.

2012ko Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2011-11-04 13:45   Musikea

36. Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2012ko garagarrilaren 4tik 8ra egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 18ra arte emon leikie izena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Literatura, Zinema eta Mendiari buruzko II. Jardunaldiak zemendiaren 7tik 10era Gasteizen

Bizkaie! 2011-11-04 12:07   Barriak

Mendi Fim Festival-ek eta Euskal Herriko Unibersidadeak bat egin dabe bigarrenez, eta Gasteizko Letren Fakultatean 7tik 9ra eta Florida zinemetan 10ean, hitzordu interesgarriak antolatu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jazza, bluesa eta komikiak lotuko ditu Getxoko X. Komiki Azokeak

Bizkaie! 2011-11-04 10:46   Kulturea

Badator Getxoko Komiki Azokea, aurtengoa hamargarren edizinoa izango da. Zemendiaren 25etik 27ra bitartean Getxoko Areetako Geltoki plazako karpan komikizaleek eskaintza zabala izango dabe tailer, erakusketa eta erakusmahaien artean. Egitaraua aurkeztu bitartean, Bulles Jazz Blues: komikia swing erritmoan erakusketearen barri emon dabe azokearen antolatzaileek.

'Inbidia' erakusketa kolektiboaren inaugurazinoa

Bizkaie! 2011-11-04 10:20   Kulturea

Zemendiaren 4an, 20:00etan, La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol 1, Bilbo) Inbidia izeneko erakusketa kolektiboa osotzen daben hamaika bakarkako erakusketetatik lehenengoa inaugurauko da, Iñaki Imazena, hain zuzen be.

Nazinoartean euskerea sustatzeko hitzarmena sinatuko dau Jaurlaritzeak Argentina, Uruguai eta AEBetako erakundeakaz

Bizkaie! 2011-11-03 17:19   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak nazinoartean euskerea sustatzeko helburua dauen hitzarmena sinatuko dau bihar, zemendiaren 4an, Argentinako FEVA, Uruguaiko FIVU eta AEBetako NABO erakundeakaz Donostiako Kursaal Jauregiko Ganbera aretoan, Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu Batzarren barruan.

Mundu osoko 16 konpainia izango dira Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiaren 30. urteurrenean

Bizkaie! 2011-11-03 14:54   Kulturea

Hogeita hamar bat emonkizun izango dira zemendiaren 18tik 27ra, bertoko zein Euskaditik kanpoko txotxongilo-taldeen parte-hartzeagaz, tartean, Korea, Japonia, Iran, Kolonbia, Grezia, Mexiko edo eta Kubatik etorriko diranak, besteak beste, txotxongilogintzan 25 urte bete dituan Panta Rhei talde arabarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Argantzunen Erdi Aroko herrixka gotortu bat deskubridu dabe

Bizkaie! 2011-11-03 14:34

UPV/EHUko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeak garatu dauen ikerketearen emoitzak Europako Erdi Aroko arkeologiari buruzko aldizkari nagusiaren (Archeologia Medievale) abenduko edizinoan argitaratuko dira, Incastellamento nella valle dell’Ebro nel X secolo: il castello di Treviño, Archeologia Medievale XXXVIII izenburupean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Susak 142 e-book plazaratu ditu

Bizkaie! 2011-11-03 13:17   Kulturea

Susa argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak e-book moldean aurkeztu ditu. Bi formatutan eskaini ditu liburuok: epub eta pdf. Danetara, 66 idazleren 142 literatur liburuko bildumeagaz abiatu da proiektua, deskarga librean.

Bizkaiko Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak euskerearen erabilerea sustatuko dabe erakunde judizialen aurrean

Bizkaie! 2011-11-03 12:17   Euskerea berbagai

Akordioak lau urterako konpromisoa eskatzen deutse bi alderdiei eta, haren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dabe administrazinoaren arloko jurisdikzino eskudunen aurreko prozedura penal eta zibiletan euskerearen erabilerea bermatzeko.

Emakumeek sare sozialak erabilteko ekimena abiatu dabe Getxon

Bizkaie! 2011-11-03 11:12

Getxoblog alkarteak Sarean sartu ekimena martxan ipiniko dau zemendiaren 4tik aurrera, Getxoko Udalaren laguntzinoari esker. Udalerriko emakumeen artean sare sozialen erabilerea bultzatzea da kanpainearen helburua. Berbaldi bat, tailer bi eta amaierako saio praktikoa eskainiko ditue.

Euskal diasporea aztergai egunotan, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean

Bizkaie! 2011-11-02 17:56   Euskaldunak munduan

Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra egiten dabilz egunotan Donostian euskal etxe eta alkarteen ehun bat ordezkarik. Hain zuzen be, munduko 24 herrialdetako eta 178 euskal etxetako ordezkariak batuko dira. Hiru egunez, hainbat berbaldi, dokumental eta liburu-aurkezpen izango dira Kursaalen. Batzarra lau urterik behin egiten da; aurtengo edizinoak euskal diasporearen inguruko hainbat alde aztertuko ditu.

BLV-ART programako 'Arty Walks Arte Zirkuitua' bisita gidatuen barruan egindako argazki lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2011-11-02 17:14   jardunaldiak

Sophie Jackeren, Elena Mansoren, Juan Luis Arriagaren eta Enrique Moreno Esquibelen argazkiak izan dira Arty Walks – Arte Zirkuitoa bisita gidatuen barruan deitutako argazki lehiaketako irabazleak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko zezen-plazea, 'Itineris Apur BAD'en eszenatoki

Bizkaie! 2011-11-02 14:35   Kulturea

Itineris Apur BAD programea aurkeztu dabe BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiko arduradunek, site specific edo leku jakin batzuetako esperimentazino ikuskizuna, hain zuzen be. Aurtengo eszenatokia Bilboko zezen-plazea izango da, eta hitzordua zemendiaren 3an da, arrastiko seiretan, zazpiretan eta zortziretan.

Euskerearen erabileraz hausnartzeko World Kafe arrakastatsua Elorrion

Bizkaie! 2011-11-02 13:09   Euskerea berbagai

Elorrioko merkataritza eta ostalaritzan gaztelania da nagusi, eta alor sozioekonomikoan hizkuntzeak dauen egoera eta estatusa ganerako erabilera-eremuetan dauenaren antzekoa da. Edozelan be, herritarren gogoa aurrera begira euskerearen presentzia eta erabilera areagotzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)