Gatibuk 'Zazpi kantoietan' taldearen bosgarren diskoa aurkeztu dau
2012-11-29 13:17 MusikeaHamargarrenean bosgarren diskoa dakarsku Gatibu taldeak, Zazpi kantoietan. Izan be, hamar urtean bost lan plazaratu ditu Gernika aldeko bandeak. Laster hasiko dira kanta barriak zuzenean aurkezten, abenduaren 5ean, hain zuzen be, Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dabe, 22:30ean.
Kultur eta sormen-industrien ekonomiaren azterketea Bilbon
2012-11-29 11:53 jardunaldiakZergatik kultura eta sormen-enpresa batzuk diru-sarreren iturri dira eta beste batzuk ez? Zelan neurtzen da eragingarritasuna? Zeintzuk dira kulturearen eta sormenaren sektoreakaz lotuta hazkunde ekonomikoan eragina daben faktoreak? Zelan buztartu barrikuntzea eta sorkuntza artistikoa? Zenbaterainoko eragina dauka krisiak kulturan eta sormen-industrian?
Bizkaiko txakolinari buruzko gidea argitaratu dau Foru Aldundiak
2012-11-29 10:15 Jan edanakTxakolinaren jatorria, historia eta orainari buruzko gidea argitaratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, bertora datozan turistei zuzenduta. Bizkaiko Txakolina. Bidaia Bizkaiko jatetxe handietan eta hoteletan banatuko dabe, estadu espainiarreko zein munduko jatorri-deituretan be izango da, eta argitalpen espezializatuen artean bere bai.
Bilboko Alondigeak hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko III. Lehiaketearen sariak emon ditu
2012-11-29 10:09 kulturbizEuskadin bideo-jokoak garatzen dituen 19 konpainia aurkeztu dira HóPLAY Nazinoarteko Lehiaketeak emongo dauen Euskadiko Bideo-joko Onena saria lortzeko. Antolakuntzeak Totxa Games konpainiaren Hikaru lana hautatu dau Euskadin sortutako sormen-lanik onentzat.
III. Txotxongiloak Domekero abenduaren 2tik aurrera Bilbon
2012-11-28 13:50 KultureaTxotxongiloak Domekero zikloa 2012ko abenduaren 2tik 2013ko martira bitartean izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Saioak eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 17:30ean izango dira. Txotxongiloen programazino hau, 3-10 urte bitarteko umeentzat zuzendutakoa da.
Kontseiluak Nazino Batuen Erakundera eroan dau 'euskeraz biziteko nahia'
2012-11-28 11:54 Euskerea berbagaiGiza Eskubideen Batzordeko Gitxiengoen Gaietarako aditu independenteak bosgarrenez antolatu dau gitxiengoen auziei buruzko foroa, eta aurten NBEk orain 20 urte onartutako Gitxiengo Nazional edo Etniko, Erlijioso eta Linguistikoetako Kide diran Personen Deklarazinoa izan dabe berbagai.
Hasier Agirrek eta Bixente Serranok ‘Oihenart Aforismoen II. Lehiaketea ex aequo irabazi dabe
2012-11-28 11:29 sariak-autortzakSaria jasoterakoan Hasier Agirrek azaldu dau aforismoa ez dago oso zabalduta gure literaturan baina beti egongo da modan, bai Oihenarten garaian bai gure garaian be, berba gitxigaz asko esatea beti modan egongo dalako.
Solte taldeak 'EroAlea' diskoa kaleratu barri dau
2012-11-27 17:38 MusikeaSantutxuko Solte taldeak disko barria kaleratu dau, EroAlea. Lau kanta eta eta aurreko diskoko Umekia kantearen bideoklipa jaso ditu laukoteak. Abenduaren 8an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean zuzenean aurkeztuko dabe diskoa, 12:00etan.
Domekan aurkeztuko dabe 'Xiberoko sutondoan' beharra zuzenean
2012-11-27 16:54 MusikeaZuberoako hainbat kanta tradizional batu ditue Xiberoko sutondoan (Elkar) DVDan, Dominika Etxart kantariaren omenez. Abenduaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztuko dabe zuzenean.
Politikagintzea Bilbon gaia jorratuko dabe hainbat adituk Bidebarrieta Kulturgunean
2012-11-27 16:19 jardunaldiakBidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak Politikagintza Bilbon: antolaketak, alderdiak, eragileen kultura politikoak eta esperientziak jardunaldia egingo dau eguaztenean, zemendiaren 28an. XVI. Symposium hau arrastiz egingo da, eta sarrerea doban izango da. Hiru gai nagusi jorratuko ditue parte-hartzaileek: Iraultza liberalaren garaia XIX. mendean, Herritarren eragin demokratikoaren garaia eta Askatasun publiko bako garaia.
17. Euskal Denda Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 9ra
2012-11-27 14:53 KultureaArtisautza eskura lemapean dator aurtengo feria Arbasoko buru Bernat Vidalek adierazo dauenez, kartelean agiri dan esku meta irudikatuz. Euskal Denda artisautza sektorearen erakusleihorik onena izango da eta helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da.
Eskerrik asko Belen Gana
Erantzuna | Lehia handiaren ostean, Etxahun Lekue finalera zuzenean
Eusebio Erkiaga idazle eta euskaltzainari buruzko jardunaldia egingo dabe Bilbon, zemendiaren 30ean
2012-11-27 14:12 jardunaldiakEusebio Erkiagari buruzko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Deustuko Unibersidadeak zemendiaren 30ean, idazle eta euskaltzainaren jaiotzearen mendeurrenean. Izen-emotea dobakoa da. Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak atondu dau egitaraua.
Euskaltzaindiak Ozeania eta Amerikako leku-izen nagusiak batu ditu
2012-11-27 13:15 Euskerea berbagaiMunduko leku-izen nagusien euskerazko grafia finkatzen dabil Euskaltzaindia, Ozeaniako eta Amerikako izenak batu ditu oraingoan. Ozeaniakok, 169. arauan jaso ditue; eta, Amerikakoak, 170. arauan.
'Klik euskaraz' sareko euskerazko tresnen kanpainea abiatu dau Eusko Jaurlaritzeak
2012-11-27 13:10Euskeraz lan egin, idatzi, ikasi edota jolaserako orduan oso erabilgarriak dira tresna horreetako gehienak, eta gainera, erabilteko oso errazak izateaz gan, doban eskura daitekez.
Makinatxu bat ekitaldi Erromako Euskal Astean
2012-11-27 11:42 Euskerea berbagaiAbenduaren 1etik 9ra bitartean egingo da Erromako Euskal Astea ospatuko. Egitarau zabala prestau dabe Associazione Culturale Euskara (ACE) eta Upter Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura sailak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz.
Tolosako Laskorain ikastoleak antolatuko dau 2013ko Kilometroak
2012-11-27 10:55 Euskerea berbagaiAhora! lemapean antolatuko dau Tolosako Laskorain ikastoleak datorren urteko Kilometroak jaia. 2013ko urriaren 6an egingo dabe, hain zuzen be, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Ikastetxean azpiegituren arloan egindako inbersinoak bideratzea da antolatzaileen asmoa.
Euskerazko 26 irrati entzungai eskuko telefonoan
2012-11-27 10:09Euskera hutsean emitiduten daben irrati gehienak sakelekoan entzun daitekez daborduko, Uhinbak izeneko aplikazinoari esker. Ipar zein Hego Euskal Herriko 26 irrati dagoz entzungai bai Android bai iPhone sistemetan, eta tabletean bere bai. Aplikazinoa debaldekoa da.
Arrastion lagunak
Argazkikoa Etxahun Leku dugu , ez Igor Elortza.
erratu zarie
Ondo izan
Belen Gana
Erantzuna | Lehia handiaren ostean, Etxahun Lekue finalera zuzenean














nik be zoriondu gura dodaz Mikel eta Idoia... mikel beti izan da bertsozalea, hagaitik egingo dau ospakizun jaie abenduak 15 ean...
Erantzuna | Antzekoak bai; desbardinak be bai