'Piztien artean ibiltzen' erakusketea ikusgai dago Bilboko Arkeologi Museoan
2011-12-19 17:25 KultureaPiztien artean ibiltzen erakusketea inaugurau dau Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusi Gonzalo Olabarriak, Bilboko Arkeologi Museoan. Erakusketea apirilaren 29ra arte egongo da ikusgai. Milaka urtean gizakiekaz batera bizi izan ziran espezien hazurrak batu ditue, dan-danak Euskal Herriko aztarnategietan topautakoak.
Getxoko Udalak I. Laburmetrai Lehiaketea abiatu dau aniztasunaren alde eta arrazakeriaren kontra zinemaren bitartez aurrera egiteko asmoz
2011-12-19 16:58 BarriakLanak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 20tik zezeilaren 24ra bitartean egongo da zabalik. Parte hartzeko oinarriak urtarrilaren 15ean argitaratuko dira www.zubiak.getxo.net helbidean.
Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako leku-izenak, euskeraz
2011-12-19 14:51 Euskerea berbagaiEuropako toponimia arautu ostean, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia nagusia lantzeari ekin deutso Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak. Lanaren lehenengo emoitzea dira 160. eta 161. arauak: Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako toponimia eta alfabetoetako euskerarako transkripzino-erispideak jaso dira testuotan.
Kate O´Brien idazle irlandarraren ganeko liburua aurkeztuko dabe Bidebarrietan
2011-12-19 14:24 KultureaAintzane Legarreta Mentxaka idazle bilbotarrak Kate O´Brien and the fiction of identity liburua aurkeztuko dau hilaren 19an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta kulturgunean. Idazle irlandarra gure artean ezagutarazotea da ekimenaren helburua, batez be Mary Lavelle lanaren barri emotea.
Zinez produkzino etxea 'Kartzelako poemak' preso politikoen inguruko filma egiten dabil
2011-12-19 14:08 BarriakJosu Martinezen ideia bat ardatz hartuta, bost presoren inguruko dokumental banagaz osotuko dabe film bat bost zinemagilek eta filma 2012ko Donostiako zinemaldian aurkeztu nahi dabe. Bost zinemagileak dira Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo zuzendaria, Txaber Larreategi zuzendaria eta Enara Goikoetxea.
Euskerearen ikerketan alkarregaz behar egiteko hitzarmena sinatu dau HABEK hainbat erakundegaz
2011-12-19 13:42 kulturbizHABE-k, Asmoz Fundazinoak, Baionako Iker-CNRS zentroak, Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazinoak lankidetza hitzarmena abiatu barri dabe euskerearen ganeko ikerketan alkarregaz behar egiteko.
Aitor Sarriegik irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea
2011-12-19 10:35 Bertsolaritzea9.200 lagunen aurrean, Aitor Sarriegik irabazi dau txapela bart arratsaldean Ilunben jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Danetara, 1.051 puntu eskuratu ditu finalean. Beñat Gaztelumendi izan da bigarren sailkatua; buruz burukoan sei puntuko aldea atara deutso Sarriegik Gaztelumendiri. Gaztelumendik 1.045 puntu lortu ditu.
Europako diseinatzaile grafikoak Bilbon batuko dira martian, Selected biltzarrean
2011-12-16 15:43 jardunaldiakBilboko Alondigan egingo da Selected Graphic Design from Europe biltzarraren hirugarren edizinoan, 2012ko martiaren 23an eta 24an. Europa osoko diseinatzaile grafikoak batuko dira Bilbon, ideia sortzaileak alkarri aurkezteko. Batzarrean, berbaldiak tailerrak eta bestelako jarduerak izango dira.
'Nabarra' aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau
2011-12-16 14:50 kulturbizNabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemeak itota, agerkariaren webgunean bertan adierazo dabenez. Irati Jimenez zuzendariak eta Esteban Montorio arte zuzendariak erabagiaren ganekoak azalduko ditue martitzenean, prentsaurrekoan, Bilbon.
'Malutatxo', 'Aita zonbia naiz' eta 'Xora' euskerazko filmak estreinauko ditu Barton Filmsek
2011-12-16 14:19 BarriakBarton Filmsek euskerazko hiru lanen estreinaldiaren barri emon barri dau, eta horrezaz gan ehundik gora pelikulako katalogoa aurkeztu dau. Estreinaldien artean, lehenengoa abenduaren 23an izango da: Malutatxo (Andres G. Scaher), animazinozkoa; ostean, urtarrilean, Aita zonbia naiz (Ricardo Ramon eta Joan Espinach); eta, martian, zubereraz egindako Xora (Peio Cachenaute).
Memoria historikoa berreskuratzeko hainbat ekitaldi, Markina-Xemeinen
2011-12-16 12:01Markina-Xemeingo Garaian alkarteak memoria historikoaren ganeko ekitaldiak antolatu ditu abenduaren 17an, besteak beste, Garaian aldizkariaren zenbakiaren aurkezpena. Eta Gernikan, bondardaketearen 75. urteurreneko ekitaldiak antolatzeko batzarra egingo dabe, zapatuan, 10:00etan.
Musikea, erakusketak eta kirola, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gabonetako egitarauan
2011-12-16 10:50 kulturbizGabonetako kultura egitaraua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Kontzertuak, umeentzako erakusketa eta tailerrak, Umeen Gabonetako Parkeko izotz-pistea, eta pala eta eskuko Bizkaia Txapelketea izango dira ardatz nagusiak, Kultura diputadu Josune Ariztondok jakinarazo dauenez.
Bidebarrieta Kulturguneak Mikel Varas poeta eta eskultore bilbotarraren liburu-artelanaren aurkezpena jasoko dau
2011-12-16 10:01 kulturbizMikel Varasek bere hirugarren liburua aurkeztuko dau jentaurrean, Esculpiendo la palabra eta Garabatos en el aire lanen ondoren. Oraingo honetan, Errekaldeko artisteak bere azken eskultura proiektuak, gogoetak eta poemak hurreratzen deuskuz, bizitza ulertzeko dauen era berezi eta bitxiagaz.
Matematikako 48. Olinpiadearen lehenengo fasea egingo dabe hilaren 16an, Leioako Fakultadean
2011-12-15 17:32Barikuan, hilaren 16an, Matematikako 48. Olinpiadearen lehenengo fasea egingo dabe EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko hitzaldi aretoan, 9:30etik aurrera. Espainiako Matematika Alkarteak antolatu dau ekimena, EHUko Matematika ataleko irakasle talde baten laguntzinoagaz. 2011-2012 ikasturtean Batxilergoan matrikulatutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiek parte hartu ahal dabe.
500 izenetik gora batu ditue 'Gernika-Lumoko toponimia' lanean
2011-12-15 17:13 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko toponimia liburua aurkeztu barri dabe Gernika-Lumoko Udalak eta Euskaltzaindiak. Gernika-Lumoko 510 toponimo jaso ditu Onomastika batzordekide Iratxe Lasak, Mikel Gorrotxategi Onomastika batzordeko idazkariaren zuzendaritzapean. Toponimo bakotxari buruzko fitxea osatu da, jatorria, etimologia, aldaerak, gertakizunak eta abarrak zehaztuz.
'Hermes 10' oroitzapenezko erakusketea Hermes aldizkariaren X. urteurrenean
2011-12-15 14:45 KultureaHermes agerkaria, Sabino Arana Fundazinoak argitaratzen dauen pentsamendu eta historia aldizkaria, 2001eko urtarrilean argitaratu zan lehenengo bider, aldizkariaren 0 zenbakia, Nacionalismo y Democracia (Abertzaletasuna eta Demokrazia) izenburuduna, plazaratuz. Hermes 10 erakusketa gomutagarriak efemeride hori gogorarazo nahi dau, aldi berean agerkariaren espiritua, ibilbidea eta etorkizunagazko konpromisoa irudikatuz.
Eguzki Irratiak 25 orduko errezua egingo dau proiektua salbetako
2011-12-15 13:45Urteak dira eguzkideak lortzeko mota guztietako kanpainak egiten dabizala, Eguzki Irratiaren aldeko laguntza ekonomiko iraunkorra lortzeko asmoz. 500 eguzkide horreek lortu ezean eta, munduko krisi ekonomikoaren testuingurua kontuan harturik, otu jakun urtenbide bakarra Otoitz Egitea izan da.
'Erramunen soinua', umeei trikitixea zer dan azaltzeko istorioa
2011-12-15 11:03 MusikeaBizkaiko Tritikitixa Alkarteak Unai Elorriagak idatzitako umeentzako Erramunen soinua liburua eta diskoa kaleratu barri ditu. Idazle algortarrak personai xelebre batzuei buruzko istorioa sortu dau, trikitixearen nondik-norakoak azaltzeko; nondik datorren, zelan joten dan, zeintzuk erritmo erabilten diran eta abar.
Andolin Eguzkitza zana gogoan, Santurtziko Mamariga kulturgune barrian
2011-12-15 10:20 Euskerea berbagaiMamariga Kulturgunea edegiko dabe abenduaren 16an, Santurtzin; eta bertan, Andolin Eguzkitza zanaren omenezko txoko bat egongo dala jakinarazo dau Euskaltzaindiak. Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo, 2004) idazle eta euskaltzain osoa izan zan, orain arte Ibaizabalen itsasadarraren ezkerraldean Euskaltzaindiak izandako kide bakarra.
Eudelek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztedi Bizkaia hitzarmena sinatu dabe
2011-12-14 17:16Gaztedi Bizkaia-Udal Gaztedi proiektu eredugarria da Bizkaiko gazteentzako politiketarako; gazteentzako politikak sustatu eta koordinetako aukerea emoten dauen tresna bat da, gazteek bizitzako eremu guztietan dituen beharrizanei buruzko ikuspegi orokorra aztertzen dauena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...