Ruper Ordorikak disko barriaren nahasketak amaitu ditu
2011-09-06 14:52 MusikeaRuper Ordorika oñatiarrak 2009an kaleratu eban azken lana, Haizea garizumakoa, hain zuzen be. Disko barria, barriz, urriaren amaieran plazaratzeko asmoa azaldu dau musikari beteranoak.
Lau euskal talde izango dira Tarregako Fira de Teatren
2011-09-06 12:03 KultureaMarkeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) XXXI. Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programearen barruan. Euskal antzerkia nazinoarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezin hobea bihurtu da Tarregako hitzordua, aurten, irailaren 8tik 11ra.
Guggenheim Bilbao Museoko 'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketeak ia 514.000 bisitari izan ditu
2011-09-06 11:29 KultureaGuggenheim Bilbao Museoan Bitarte argitsua: The D. Daskalopoulos Collection erakusketea ikusteko azken astea da hasi barri dana, irailaren 11n amaituko baita, eta orain arte 513.492 bisitari jaso ditu.
Frances McDormand izango da Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburu
2011-09-06 11:00 BarriakMcDormand and.aren azken lanak Transformers 3, This Must Be the Place -Sean Penn aktoreagaz batera- eta Wes Anderson-en Moonrise Kingdom izan dira. Fargo (1996) filman Marge Gunderson poliziarena egiteagaitik Oscar bat irabazi eban, eta beste hirutan be proposatu dabe, hain zuzen, Mississippi Burning (1988), Almost Famous (2000) eta North Country (2005) filmetan egindako lanagaitik.
Datorren astegoienean Iparraldek bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau Getxon
2011-09-05 16:43Getxoko Udaleko Turismo, Merkataritza eta Enpleguaren Zerbitzuko zinegotziak, Itziar Epalzak, eta Terre et Côte Basques-eko presidenteak, Emma Tortes Saint-Jammes-ek, alkarte horrek datorren zapatuan, hilak 10, Algortako Geltokiko plazan egingo dauen jarduera turistikoa aurkeztu dabe prentsaurrekoan.
Ermuko Folkez Blai irailaren 9an hasiko da
2011-09-05 16:23 Musikea2011ko finalistak Tündra, Adarrots, La Banda Morisca, Lulavai, La Camerata Cervantina (Igazko irabazleak), Irtio eta Street Wings dira; talde konbidatuak, barriz, Adunia ermuarrak eta Las Migas Bartzelonako taldea.
Euskaltzaindiak ICOSen XXIV. Biltzarrean parte hartuko dau Bartzelonan
2011-09-05 15:31 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak ordezkaritza zabala izango dau Bartzelonan, ICOSen (International Council of Onomastic Sciences) XXIV. Biltzarrean. Izenak eguneroko bizitzan izenburupean egingo dan biltzarra gaur hasi eta irailaren 9an amaituko da.
Bilboko Udalak XIII. Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketarako deia zabaldu dau
2011-09-05 14:21 KultureaJatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 25ean, barikuan amaituko da. Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan, gaztelaniaz eta euskeraz.
Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko erretoreorde akademiko izentau dabe
2011-09-05 14:07Mondragon Unibertsitateak Erretoreorde akademiko barria izango dau irailetik aurrera. Jon Altunak beteko dau kargua, aurretik Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademiko izan danak. Joxe Mari Aizega ordezkatuko dau Altunak, horrek Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultadearen proiektua zuzenduko dauelako buru-belarri.
Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan
2011-09-05 11:36 sariak-autortzak2011ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue eta hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: bi gernikarrak Iker Miret Atxikallende eta Irene Ortiz Perez dira eta hirugarrena Ainhoa Vidal Gonzalez lekeitiarra. Bizkaitar sarituak aurtengo Urruzunon 6 izan dira danetara: Gernikako hiru ikasleez gan, Mallabiko (Garazi Mugarza), Arteako (Elena Bermudez) eta Abanto-Zierbenako (Lohitzune Ganboa).
Aurten, nabarmentzekoa da lehenengoz Abanto-Zierbenako gazte batek saria jaso dauela.
Makina bat tokitako gastronomiak batuko dira Elorrion, Ferixa Nagusietako azkenengo egunean
2011-09-02 15:07 kulturbizFerixa Nagusietako bigarren domekan, irailaren 11n, bederatzi nazinotako kulturak ezagutzeko aukerea egongo da Elorrioko plazako frontoian, Elorrioko kulturak dasta ditzagun izeneko ekimenaren bitartez, Kainabera alkarteak antolatuta.
Xabier Leteren omenezko zazpi kantaldi atondu ditue abendura bitartean
2011-09-01 14:35 MusikeaZapatuan, hilaren 3an hasi, eta abenduaren 4ra arte, hainbat musikarik, poetek eta bertsolarik Xabier Leteren omenezko birea egingo dabe Euskal Herrian zehar, kantari ezagunaren heriotzaren lehenengo urteurrena dala eta. Kantaldiak Hondarribia, Iruñea, Baiona, Bilbo, Urnieta, Gasteiz eta Donostian izango dira. Xabier Lete eta bere musikea gogoratuko dabe emonaldietan. Bizkaian emonaldi bakarra izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 8an.
Sete Sois Sete Luas jaialdiak Mediterraneoko doinuak hurreratuko ditu Sopelanara
2011-09-01 12:23 MusikeaSopelanara ailegauko da Sete Sois Sete Luas jaialdi ibiltaria astegoienean, iraileran 2tik 4ra bitartean. Hiru emonaldi izango dira: Les Voix du 7 Sois, Mario Incudine eta Piccola Banda Ikona. Aurten hirugarren aldia dau festibalak Euskal Herrian, aurreko saio biak Deban izan ziran. Sete Sois Sete Luas Jose Saramago eta Dario Fo idazleen ekimenez abiatu zan 1993ean, kulturen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz.
Igor Yebra, Dulce Pontes eta Josemi Carmona, aurtengo Getxo Folk jaialdiko protagonistak
2011-08-31 15:53 MusikeaAurtengo GetxoFolk jaialdirako beren-beregi sortutako ikuskizun bategaz hasiko da festiba. Izan be, Korrontzi eta Oinkari taldeek, Igor Yebragaz batera, Urratsa lan barria aurkeztuko dabe. GetxoFolk irailaren 8an hasi eta 11n amaituko da.
Expodistritok sei erakusketa barri edegiko ditu irailean
2011-08-31 15:26 KultureaExpodistrito zikloaren urteko azkenengo egitaraua irailaren 1ean abiatuko da sei erakusketa barrigaz. Bilboko Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Burtsako udaltegietan ipiniko ditue erakusketak. Pinturea izango da nagusi, baina argazkiak ikusteko aukerea be egongo da. Abenduaren amaiera arte izango dira ikusgai.
Zahartzaroari aurrez aurrez begiratuko deutso aurten GetxoPhotok
2011-08-30 17:52 KultureaAurten, GetxoPhotok zahartzaroari aurrez aurre begiratuko deutso, Fank Kalero komisarioak prentsaurrekoan azpimarratu dauenez. Hogei bat egilek zahartzaroaren ganeko ikuspuntua azalduko dabe euren lanen bidez, irailaren 1etik 30era bitartean. Erakusketak Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar atondu dira.
Miloe erdi lagun batu dira aurtengo Aste Nagusian, Bilboko Udalaren datuen arabera
2011-08-30 15:53Bilboko Aste Nagusiaren balorazinoa jakinarazo dau gaur Udalak. Aurtengo Aste Nagusia hamarkada honetako jentetsuena izan dala azaldu dau Jai Batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunek prentsaurrekoan. Miloe erdi lagun batu dira Bilbon, igaz baino %21 gehiago.
Alberto Gorritibereak 'Arriya' lan barria aurkeztuko dau Zineguneak zikloan
2011-08-30 12:54 BarriakAlberto Gorritiberea zinema-zuzendariak Arriya lan barria aurkeztuko dau abuztuaren 30ean, 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Euskadiko Filmategiak antolatutako Zineguneak zikloaren barruan. Ekimen honen bidez Filmategiak areto komertzialetan estreinetan diran euskal ekoizpenei bultzadea emon gura deutse.
Txotxongilo Egunak makina bat ikuskizun ekarriko ditu Sestaora irailaren 2tik 4ra
2011-08-30 12:34 KultureaHiru egunez, irailaren 2tik 4ra bitartean, danetariko txotxongilo-ikuskizunak eskainiko ditue Sestaon, Txotxongilo Eguna 2011 dala eta. Ekitaldiak barikuan hasiko dira, Musika Eskolan, 19:00etan. Inaugurazinoaren ostean, Aura Teatro talde bilbotarrak El bolso amarillo lana eszenaratuko dau. ostean, 20:00etan, O' Ryan pubean, Erre Ke Errek Pilindrajos bai sorkuntza rockeroa eskainiko dau.
Zazpi film eskainiko ditue Zinemaldiko Zinemira sailean
2011-08-29 15:29 BarriakAurten zazpi pelikula proiektauko ditue Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean, Euskal Herrian egindako zinemeari eskainitako atalean, hain zuzen be. Zazpi lanetatik hiru estreinaldiak izango dira. Euskal Zinemaren Galea Victoria Eugenia antzokian izango da, irailaren 21ean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...