Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren III. liburukia, Euskaltzaindiaren webgunean
2012-01-30 16:42Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) III. liburukia sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta www.euskaltzaindia.net/ehha helbidean konsultagai dago. Liburuan 271 kontzeptu batu eta landu ditue, danak lexikoari buruzkoak, eta multzo bitan jaso dira: batetik, lurretik erne eta hazten diran landare eta frutuen ingurukoei buruzkoa, eta bestetik, etxe-abereei buruzkoa.
Gorrondatxeko itsaslabarretako estratuak Lutetiar aroko munduko erreferentetzat hautatu ditue
2012-01-30 14:42Getxoko Gorrondatxe hondartzako itsaslabarretan dagozan hatxetako estratuak Lutetiar aro geologikoko erreferentetzat hautatu ditue, Parisen egozanen ordez. Hemendik aurrera, beraz, erreferentziazko leku ofiziala Gorrondatxe izango da. Geologia-zientzietako Nazinoarteko Batasunak (IUGS) datorren zezeilaren 13an egingo dau aldarrikapen ofiziala.
'Ispilua alderantziz, La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea' aurkeztu dabe gaur
2012-01-30 14:05 KultureaGuggenheim Bilbao Museoan, 2012ko urtarrilaren 31tik irailaren 2ra ikusgai izango dan erakusketea aurkeztu dabe gaur. Bi erakunde horreen funtsen aukeraketa bat da: XX. mendearen bigarren erditik egundainoko lanak hautatu dira, garai horretako arte-mobimentu eta joera nagusienetakoak, besteak beste, Dau al Set eta El Paso taldeak eta Vancouver-eko eta Düsseldorf-eko Eskolak egindakoak.
Amorebieta-Etxanoko Udalak WIFi zerbitzua ezarri dau udaletxeko gune publikoetan
2012-01-30 13:02Sistema honek Interneterako debaldeko sarbidea eskaintzen dau, kablerik bakoa. ZornotzaWifi seinalearen bidezko Interneterako sarbidea izango da Udaletxean jentearentzat edegiak diran guneetan: osoko bilkuren aretoan, eraikineko sarreran eta harreran, Etxano aretoan, talde politikoen bulegoetan, eta abarretan.
Almudena Grandes eta Manuel Rivas idazleak, Gutun Zuria jaialdiaren atarikoan
2012-01-27 14:53 jardunaldiakAlondigea aurtengo Gutun Zuriaren Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia atontzen hasi da; bosgarren edizinoa apirilaren 19tik 22ra bitartean izango da. Sekretuak eta Gezurrak izenburupean, AEBetako literaturea izango dau ardatz. Jaialdia hasi orduko, apirilaren 16an, Almudena Grandes eta Manuel Rivas idazle ezagunak ezagutzeko aukerea izango da.
Lodosako Ibaialde ikastoleak alkartasun jai berezia egingo dau zezeilaren 5ean
2012-01-27 10:47 Euskerea berbagaiLodosa-Sartagudako Ibaialde ikastoleak 25 urte bete ditu, baina bizi daben egoerea ez da bape ona, horregaitik jai berezia egiteko asmoa daukie Sartagudan bertan, zezeilaren 5ean. Egitarau bete-betea atondu dabe ospakizunerako: musikea, bertsoak, jantzak, antzerkia...
Donostiako Zinemaldiak lehiaketea antolatu dau Interneten 60. edizinoko kartel ofizialak aukeratzeko
2012-01-27 10:15 BarriakDonostiako Zinemaldiak 60. edizinoko irudi ofizial izango diran kartelak hautatzeko Interneteko lehenengo lehiaketea antolatu dau. Ekimen honen bidez, Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetzea sustatzea da, bai eta jaialdiaren zabalkundea bultzatzea be.
Zientziak bertsolarien gaitasuna aztertu dau
2012-01-26 17:50 BertsolaritzeaEuskal kulturan errotua dagoan tradizino honen atzean ezkutatzen dan sekretuak sortu dau zientziarenganako erakarpen hori. Neurozientzia kognitiboaren azkeneko aurrerapenek posible egin dabe, lehenengo aldiz, zientzia eta ehun urtetik gorako artea dan bertsolaritzea hurreratzea.
AlhóndigaBilbaok euskal sortzaile barrien aldeko apustua egin dau 'Atrio Projects' programeagaz
2012-01-26 14:46 kulturbizAtrio Projescts AlhóndigaBilbaok sortzaile barrien alde egindako apustua da, eta horretan herritarrak doban hurrerartu daitekez hasten ari diran artisten eta taldeen lanetara. Urtarrilaren 28an, zapatuan, Primordiales euskal taldeak urteko programa hau inaugurauko dau Primordiales. Imaginario audiovisual electrochamánico ikuskizunagaz.
Euskal folklorearen aldeko apustua berretsiz, badator XI. Dantza Plazetan
2012-01-26 13:17 KultureaXI. Dantza Plazetan datorren zapatuan, urtarrilaren 28an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik Santiago plazan egingo dan hileroko erromeria tradizionalagaz.
Aritz Aranburu surflariak irabazi dau Mundakako lehenengo online txapelketea
2012-01-26 10:23Saridunak Aritz Aranburu surflaria eta bere kameralaria Isio Noya izan dira, 2011ko abenduan 27an egindako bideo grabazinoagaitik, lehiaketara aurkeztutako tuborik onena jasoten dauena. 7.500 euroko sariaz gan, Mundakan egingo dan Billabong Pro Challenge 2012 txapelketan parte hartzeko konbidapena be jaso dau irabazleak.
Euskadiko Soinuak programeak bederatzi enpresa eroango ditu aurten Midem azokara
2012-01-26 10:23 MusikeaEuskadiko Soinuak programeak aurten be Midem musika eta teknologia azokan parte hartuko dau, urtarrilaren 28tik 31ra. Euskadiko Soinuakek bertoko musikea indartzera eta zabaltzea dau helburu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako ekimena da, eta sektoreko enpresekaz alkarlanean hainbat egitasmo antolatzen ditu. Midem munduko musika azokarik handiena da.
AlterCoworking, Coworking espazio barri bat Euskal Herrian
2012-01-25 17:13 BarriakDonostia Films produkzino etxeak AlterCoworking aurkeztu dau, produkzino arlo guztietan barrikuntzaren alde eginaz, lanerako espazio komunitarioa da, jakintza-arlo anitzekoa, sektore desbardinetako profesionalei zuzendua.
Euskaltzaindiak Sarkisian, Mendizabal, Gereño eta Arana Martija omenduko ditu urtarrilaren 27an
2012-01-25 16:28 sariak-autortzakEuskaltzaindiak Vahan Sarkisian, Fernando Mendizabal, Xabier Gereño eta Jose Antonio Arana Martija omenduko ditu barikuan, hilaren 27an, Bilboko egoitzan egingo daben agiriko bilkuran. Omenaldia 12:00etan hasiko da.
Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Barriak lehiaketea sail independentea izango da
2012-01-25 14:48 BarriakZuzendari Barriak atala aurrerantzean sail identependentea izango da, orain arte Zabaltegi sailaren barruan egon bada be. Zuzendari Barriak izango dau izena sail barriak, orain arte lez, mundu zabaleko zinemagileen lehen eta bigarren filmak aurkezteko plataformea izango da, 60. Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez.
Transkripzino fonetikodun turkierea-gaztelania / gaztelania-turkierea lehenengo hiztegia aurkeztu dabe
2012-01-25 14:25 kulturbizHiztegi honek turkierearen eta gaztelaniaren gramatikarako sarrerea jasoten dau, eta orain arte argitaratu dan hiztegirik osotuena da. Ezinbesteko erreferentzia izango da turkiera edo gaztelania ikasten dabenentzat.
Alberto Iglesias konpositore donostiarra Oscar sarietarako izentau dabe
2012-01-25 13:27 BarriakAlberto Iglesias konpositore donostiarra soinu banda onenari Oscar sarietarako izentau dabe, Tinker, tailor, soldier, spy filman egindako lana dala eta. Iglesiasek beste hiru musikagile izango ditu lehiakide: John Williams (The Adventures of Tintin eta War House), Ludovic Bource (The Artist) eta Howard Shore (Hugo).
Lisiporen Apoxiomenos izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloko hurrengo protagonistea Bilboko Berreginen Museoan
2012-01-25 13:11 KultureaLisiporen Apoxiomenos eskulturea izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko Artelana bere testuinguruan zikloaren hurrengo protagonistea eguen honetan, urtarrilaren 26an.
Gerd Albrecht alemanak lehenengo aldiz zuzenduko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
2012-01-25 12:02 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertuen programa barria hasiko dau urtarrilaren 26an, izan be, Gerd Albrecht zuzendari alemanaren gidaritzapean, bost kontzertu eskainiko ditu zezeilaren 1era bitartean. Hain zuzen be, James Dillonen White Numbers obrea estreinauko dau EOSek, bere 30. urteurrena ospatzeko antolatutako Tesela proiektuaren barruan
Etxepare Institutuak Midem eta Expolangues azoketan parte hartuko dau
2012-01-25 10:39 KultureaEuskera eta euskal kulturea kanpoan ezagutarazoteko ahaleginean, nazinoarteko azoketan parte hartzeari ekingo deutso aurten be Etxepare Euskal Institutuak. 2012ko lehenengo azoka biak Canneseko Midem -urtarrilaren 28tik 31era- Europako musika azokarik garrantzitsuena eta Pariseko Expolangues -zezeilaren 1etik 4ra- hizkuntza azokea izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...