Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna Durangon bagilaren 14an
2014-06-13 11:34 KultureaAurten, 42. aldiz, Gerediaga Alkarteak, Durangaldeko jantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, alkarlanean, Ezpatadantzari Eguna antolatu dabe bagilaren 14an Durangoko Euskal Astearen barruan.
Aurten, 42. aldiz, Gerediaga Alkarteak, Durangaldeko jantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, alkarlanean, Ezpatadantzari Eguna antolatu dabe bagilaren 14an Durangoko Euskal Astearen barruan.
1967an, Iurretan ospatutako lehen edizinoan legez ekitaldi honen helburua Dantzari jantza izenagaz ezagutzen dan bederatzi jantzek ooatzen daben multzoa ezagutzera emotea da.
Dantzari Dantza edo gar egun Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezagututako jantzak Durangaldean mendeetan zehar iraun ondoren eskualde honetatik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu ziran XX. mende hasieran.
Jatorrian lurralde zabalago baten jantzan egiten ziran jantzak izan ei ziran, baina XIX. mendearen amaieran Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz, eta Garaiko eleizateetan baino ez ziran jantzan egiten. XX. mendearen hasieran, barriz, berpizkunde handi baten ondoren, Bizkaiko lurralde gehienetara zabaldu zan, gaur egun ezagutzen dogun ikur bihurtu arte.
Dantzari Dantza bederatzi jantzek osotzen dabe: agintariena (lehengoa eta ikusgarriena, Durangaldeko zenbait eleizatek mantendu izan daben banderak jantzarien gainean eregiten diralako). Jarraian zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil-jantzea eta txotxongiloa jantzan egiten dira.
Amaitzeko soka jantza edo erregelak plazaratzen dira: aurreskua eta atzeskua.
Egitaraua:
18:30ean: jantzariak Durangoko udaletxeko plazan batuko dira. Jarraian, kalejiran, Ezkurdiko plazara hurerratuko dira.
19:00etan: Ezkurdi Plazan Dantzari Dantza eta Soka jantza edo erregelak jantzan egingo ditue.
21:30ean: Merkatu plazan, lagun arteko afaria. Jarraian, Merkatu Plazan, Ansorregik alaitutako danontzako erromeria.
Partaideak:
Durangaldeko 9 jantza talde: Garaiko talde bat, Iurretako talde 2, Berriztik San Lorentzoko talde bat eta Iremiñeko bi, Durangotik Txoritxu Alaiko talde bat, Izurtzako talde bat eta Mañariko beste bat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!