Wikipedia entziklopedia digitalaren euskerazko edizinoak 11.000 sarrera barri ditu
2011-12-29 17:53 Euskerea berbagaiWikipedia entziklopedia digitalaren euskerazko edizinoak 11.000 sarrera barri izango ditu gaurtik, abenduaren 29tik. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen ekimena izan da, Lur Entziklopedian oinarritu da eta Elhuyar Fundazinoak egin dau lan teknikoa.
Bizkaiko Aldundiak Foru Liburutegiko inkunableen katalogo eguneratua argitaratu dau
2011-12-29 17:00 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Foru Liburutegian gordeta dagozan 43 inkunableen katalogo eguneratua argitaratu dau, herritarrek ale horreek hurretik ezagutzeko aukerea izateko. Inprentea XV. mendearen erdialdean sortu zan, ordutik 1500. urtera arte tipo mobikorrekaz inprimidutako liburuek egin zituen. Liburuok balio sano handiko ondarea dira, pensamenduaren eta ezagutzearen iturri izan ziran eta.
'Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian' lana, Euskaltzaindiaren webgunean
2011-12-29 14:37 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian liburua bere webgunean ipini barri dau. Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzi dabe liburua, eta Ipar Euskal Herriko AEKren laguntzinoagaz gauzatu dabe proiektua.
Iñigo Aranbarriren 'Zulo bat uretan' gaztelaniaz kaleratu dabe
2011-12-29 14:00 KultureaIñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelea gaztelaniaz kaleratu barri dau Meettok argitaletxeak, Cavando el agua izenburupean. Itzulpena egileak berak egin dau. Laster alemaneraz izango da; Gabriele Schwab da itzultzailea, eta euskerazko bersinotik dabil itzultzen.
Raquel Rochas artistearen olio-pintura eta grabatuen erakusketea eta ongintzazko salmentea Bilbon
2011-12-29 12:46 KultureaBilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolariaren lanen aukeraketa baten erakusketea eta ongintzazko salmentea jasoko dau urtarrilaren 2tik 20ra bitartean. Erakusketea Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Somaliarako dirua batzeko bultzatu dauen alkartasunezko proiektu baten barruan sartzen da.
'Euskera' Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren edukiak eguneratu ditue Dialnet atarian
2011-12-29 10:57 Euskerea berbagaiEuskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren edukiak Dialnet atari bibliografikoan eguneratu dira. Gaur egun, 1991 eta 2010 arteko 466 ikerketa artikuluren erreferentzia emoten da, eta Euskaltzaindiaren webguneari esteka eginez, artikulu guztien testu osoa be eskura dago.
Guzurre bada bete betien sartuztezue
segi bizkaieraz
Iñaki, harrapauko zaitxut hurrenguen
ondo segi
Erantzuna | Bizkaie! urtarriletik aurrera batuaz
Neuk be buelta asko emoten deutsadaz kontu danari abenduaren 28 bakotxean, bai.
Erantzuna | Bizkaie! urtarriletik aurrera batuaz
Zuen erabagia da eta seguro buelta asko emon deutsezuela erabagiari baina bizkaiera hutsean idazten jarraitu beharko zeunkie
halandabe aurrera
Erantzuna | Bizkaie! urtarriletik aurrera batuaz
'Euskera' agerkariaren 2010eko 1. eta 2. zenbakiak kontsultagai jarri ditu Euskaltzaindiak
2011-12-28 11:10 Euskerea berbagaiEuskera agerkariaren 2010eko 1. eta 2. zenbakietako edukiak, Azkue bibliotekan katalogau eta indexau ostean, Euskaltzaindiaren webguneko Euskera agerkariaren hemerotekan integrau dira, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.
'3 kolpetan Freedom', Esne Beltzaren hiru urteotako emoitzea
2011-12-28 10:51 MusikeaEsne Beltza taldeak azken hiru urteotan egindako ibilbidea batu dau 3 kolpetan Freedom (Baga biga) lanean. Hamabost kanta eta hiru kontzertu jaso ditue CD-DVD barrian. Kanten artean, zortzi barriak dira, eta ganerakoak abesti zaharren bersinoak.
Bizkaie! urtarriletik aurrera batuaz
2011-12-28 10:12Ahalik eta erabiltzaile gehiagorengana heltzeko asmoz, 2012ko urtarriletik aurrera Bizkaie! batuaz argitaratzea erabagi dau Bizkaie!-ren zuzendaritza batzordeak. Eztabaida luzeen ondorioz hartutako erabagia izan da, euskereak irabaziko dauelakoan hartutakoa.
Ganbara 'Eguntto batez' disko barriagaz dator, hamasei urteren ostean
2011-12-27 17:56 Musikea Hamasei urteren ostean, Ganbara talde atzera batu da eta Eguntto batez (Agorila) diskoa kaleratu barri dau. Taldearen zazpigarren lana da; kanta zaharren moldaketez eta abesti barriz osotua. Lehengo taldekide izandako Maria Eugenia Etxeberria, Josean Martin, Alex Blasco eta Juan Ezeizaz gan, Xabi Aburruzaga trikitilaria batu da.Jesus Egiguren durangarrak irabazi dau Musikagileak lehiaketea
2011-12-27 16:37 sariak-autortzakJesus Egiguren durangarrak irabazi dau Musikagileak alkarteak antolatutako Musika Bandentzako Konposizinoen Lehiaketea. Musikagileak Euskal Konposizinoaren Sustapenerako Kultura Erakundeak lehenengo aldiz emon dau saria. Gabriel Erkorekak, Aitor Mitxelenak eta Joseba Torrek osotu dabe epaimahaia. Lehiaketearen helburu nagusia musika bandentzako errepertorio barria sortzea da.
'Euskal zizelkariak', bost mendetako ibilbide oparoa
2011-12-27 14:26 kulturbizEuskal Herriko eskulturearen XVI. mendetik gaur egunera bitarteko garapena jaso dabe Michel de Jaureguiberryk, Patxi Laskaraik, Gaizka Irozek eta Marc Etcheverryk Euskal zizelkariak liburuan. Urruñako Pimientos argitaletxeak kaleratu dau lana.
Arnaut Abadiak 'Eskualduna' aldizkarian argitaratutako artikuluak batu ditu Kepa Altonagak
2011-12-27 10:26 kulturbizKepa Altonaga biologoak Arnaut Abadiak Eskualduna aldizkaria urteetan argitaratutako zutabeak batu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela) liburuan. Asisko Urmeneta marrazkilariak egin ditu ilustrazinoak. Arnaut Abadia Larresoroko seminarioko zuzendaria izan zan, eta Eskualduna astekariko Laborarier atalaren arduraduna, 1892tik 1908ra
8.000 euro gehiago euskerea ikasteko eta sustatzeko
2011-12-27 10:20 Euskerea berbagaiDiru kopuru hori aurretik onartutako 108.000 euroen kopuruari gehitu behar jako eta holan, Getxoko Udalak 2011n danetara 116.000 euro zuzenduko ditu euskerea sustatzeko urteroko egitasmora, euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko helburuagaz.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kepa Junkera, alkarregaz KlasikAT kontzertu-zikloan
2011-12-26 13:48 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak KlasikAT ekimenaren kontzertu-ziklo barri atondu dau 2012ko martirako. Danetara, bost emonaldi izango dira, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. EOSek Kepa Junkera trikitilaria izango dau lagun kontzertuotan.
Manuel Lekuona saria 2011, Jose Luis Ansorena musikagilearentzat
2011-12-26 12:49 sariak-autortzakEusko Ikaskuntzak Jose Luis Ansorena Miranda musikologo, musikagilea eta zuzendariari emon deutso 2011ko Manuel Lekuona saria. Euskal musika-ondarea babesteko eta zabaltzeko egindako lana saritu gura izan dabe.
Meloko eta Bizkaie!-k batuaz argitaratzeari ekin behar deutsola bete-betean sinistu dozuenok jakin eizue oraingoz ez dogula holako erabagirik hartuko (Inuzente, potente, txakurrak buztana ... tente!)
Erantzuna | Bizkaie! urtarriletik aurrera batuaz