Memoria historia berreskuratzeari buruzko ziklo dokumentala Bilbon
2012-03-05 13:53 BarriakProgramea hiru jardunalditan gauzatuko da, martiaren 7an, 8an eta 22an, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta Iñaki Pinedo zinegile bilbotarraren Trilogía de la memoria izenekoaren proiekzinoan oinarrituko da. Zikloa El hombre que murió dos veces, La Escuela Fusilada eta Los Otros Guernicas dokumentalek osotzen dabe.
Robotikeari buruz euskeraz argitaratutako lehenengo lana plazan
2012-03-05 11:31 Euskerea berbagaiRobot Mugikorrak. Oinarriak liburuan, robotikeari buruz euskeraz argitaratzen dan lehenengo lan honetan, Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkanok Robotika Mobikorraren oinarriak azaldu nahi izan ditue modu praktikoan, hasiera-hasieratik robotak eregi eta programetan jarriz irakurlea.
Martiak 5: Matxitxakoko burrukaldiaren 75. urteurrena
2012-03-05 10:01Euzkadiko gudontzidia Busturialdean erakusketea ikusgai dago Bermeoko Arrantzaleen Museoan, martiaren 2tik maiatzaren 27ra bitartean.
Bilbao Arenan egingo dabe aurten 'Break On Stage' jaialdia, jente gehiago batzeko
2012-03-02 14:18 kulturbizKaleko kulturen jaialdiaren hamaikagarren ekitaldia izango da apirilaren 21ekoa. Elorrioko Arriola kultur aretoan modu apalean hasi zan Break On Stage eta, hamarkada bat igarota, nazinoarteko erreferentzia bihurtu da breakdance, hip hop eta antzekoetan.
Euskal antzerkigintza modernoan aitzindaria izan zan Katalina Eleizegi idazlea ezagutarazo dau Amaia Alvarezek
2012-03-02 13:45 KultureaIdazle oparo honi merezidutako omenaldia egin deutso Amaia Alvarez filologoak, UPV/EHUn defendidu dauen tesian: 'Generoa eta nazioa Katalina Eleizegiren antzezlanetan'. Haren memoria berreskuratzea eta lana ezagutarazotea da tesiaren helburuetako bat, dino Alvarezek.
Bizkaimediaren komunikazino-jarduna, sare sozialetan
2012-03-02 13:44Bizkaimedia Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa kabinete digitalaren komunikazio-jarduna Interneteko sare sozialetan egongo da aurrerantzean. Bizkaimediaren profil barriak martxan egongo dira Facebooken eta Twitterren.
Arabako Gorbeialdea euskeraz ezagutzeko lau ibilaldi atondu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
2012-03-02 12:52 Euskerea berbagaiArabako Gorbeialdeko inguruak ezagutzeko euskerazko ibilaldiak atondu ditu Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskera Sailak, Ibiliaz Ezagutu programearen barruan. Danetara, lau osterak osotuko dabe Arabako Gorbeialdea ezagutzen ekimena. Urteeretako gidariek euskeraz jardungo dabe paisajeaz, historiaz, arteaz eta naturaz.
53. Zinebi jaialdiko lanik onenak ikusgai izango dira Zinebiklubean martian
2012-03-02 11:32 BarriakMartiaren 5ean abiatuko da Zinebiklub zikloa, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldian programetako lanak eskainiz. Apirila amaitu arte, Euskal Herriko zein kanpoko zinemeaz gozetako aukerea izango da Errekaldeko Udaltegi barrian.
Bilbaomusikako ume eta gazte koruek atzerriko lehen kontzertuak emongo ditue Parisen
2012-03-02 10:31 MusikeaDisneyland Pariseko publikoari, euskal musikearen tradizino zati bat eroango deutsee, izan be, nazinoarteko estreinaldian Maritxu, nora zoaz? abestuko dabe gure izar txikiek.
Gatibuk zuzenekoak hasiko ditu astegoienean
2012-03-01 17:25 MusikeaGatibuk martiaren 2an ekingo deutso bireari Manresan eta hortik aurrera, besteak beste, Bartzelona, Madril, Zarautz, Atarrabia, Gasteiz, Urdiñarbe eta Irlandan emongo dituan 6 kontzertuak nabarmendu behar dira.
Guggenheim Bilbao Museoak onespena emon deutso Guggenheim Helsinki proiektuari
2012-03-01 16:48 kulturbizHelsinkiko proiektuak aukera barriak eskainiko deutsoz Bilboko museoari: jardun-eremuak zabalduko deutsoz, hainbat lurraldetan banatutako sare baten barruan sinergiak sortarazoko ditu, Guggenheim markearen nazinoarteko irudia hobetuko dau, eta Guggenheim Bilbao Museoaren garrantzia indartuko du Sarean.
Imanol Uribe zinemagileak egile portugesen Nazinoarteko Saria jaso dau
2012-03-01 10:23 BarriakImanol Uribe zinemagileak Portugaleko Egileen Alkartearen Nazinoarteko Saria jaso barri dau. Zuzendari eta gidoigile lanak saritu deutsiez, batez be bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalagaz izan dauen sentikortasunagaitik.
Euskereari gorazarre egingo deutsie Madrilen martiaren 13tik 15era
2012-03-01 10:20 Euskerea berbagaiJardunaldien helburua Madrilen euskereari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan emon diran aurrerapausuak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntzea dala erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emoitzak lortzen dagoala adierazoz.
Jesus de Sarria 'Hermes' aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua kaleratu dabe
2012-02-29 12:50 kulturbizBilbao 700-III Millenium Fundazinoak eta Muelle de Uribitarte argitaletxeak Jesus de Sarria Hermes aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua aurkeztu barri dabe. XX. mende hasierako Bilboko pentsalari eta politikari garrantzitsuenetarikoa izan zan; haren idazlanak eta bizipenak berreskuratzeko asmoz kaleratu dabe lana.
Lea Artibai irabazle Durangon, Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketearen lehenengo saioan
2012-02-29 10:37 BertsolaritzeaMartxan dago Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea. Lehenengo saioa Durangoko Institutuan izan da, bertan Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeak ibili dira lehian. Epaimahaiaren arabera, Lea Artibaiko taldea izan da onena. Saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Arkaitz Estiballesek eta Gorka Intxaurbek osotu dabe.
Gaztelania-euskera itzultzaile automatikoa aurkeztu dau Jaurlaritzeak
2012-02-29 10:30Gaztelaniatik euskerara itzultzen dauen tresna da orain aurkeztu dana, eta herritar guztien eskura dago honezkero www.itzultzailea.euskadi.net helbidean.
Dejabu konpainiaren 'Gure bide galduak' lanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria
2012-02-29 10:17 KultureaGure bide galduak Dejabu konpainiaren antzezlanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria. Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dau sariketea. Saria emoteko ekitaldia Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean egingo da, martiaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Antzerki-lan irabazlea ikusteko aukerea be izango da ekitaldian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Txiki Agirre Keixeta artistearen margolana jasoko ditu.
UEU-k inoiz baino ikastaro gehiago antolatu ditu udabarrian krisiari aurre egiteko
2012-02-28 17:19 jardunaldiakDagoeneko ikastaroetarako matrikulazino-epea zabalik dago. Informazino gehiago edo matrikulea egiteko nahikoa da www.ueu.org helbidera sartu, 943 82 14 26 telefonora deitu edota UEUren bulegotik pasetea (9:00etatik 17:00etara).
Martiaren 1ean abiatuko da IX. Laburbira ikus-entzunezko zirkuitua
2012-02-28 14:42 Barriak2012ko Laburbirak 30 emonaldi eskainiko ditu. Gehienak Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen be izango dira proiekzinoak.
Ederto
Erantzuna | 'Labayru Hiztegia'ren berrargitalpen landua, ugaritua eta aberastua kalean