Jagoba Astiazaran eta Tolosako CIT-a, XI. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Sariaren irabazleak

Bizkaie! 2012-01-24 11:20   sariak-autortzak

Jagoba Astiazaranek eta Tolosako CIT-ek irabazi dabe aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hamaikagarren edizinoa dauen saria bi helburugaz sortu zan: musika-sortzaileen ibilbide profesionala autortzea eta musika arloko ikerkuntzea bultzatzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiahoka euskerea abestuz ikasteko proiektua abiatu dabe

Bizkaie! 2012-01-24 11:03   Euskerea berbagai

Hiahoka HIzkuntza AHOtsez eta KAntuz sentitzeko proiektua abiatu barri dau Banaiz Bagara alkarteak. Ekimenaren aurkezpena Mintzola fundazinoaren egoitzan egin eben. Euskerea arrotz sentiduten dabenentzako sortu dabe materiala; euskal mundura hurreratzeko metodologia eta teknikak landu ditue, abestien bitartez.

Ivan Smagghe, Nacho Canut eta OjosPintados izango dira Guggenheim Bilbao Museoko 'Art After Dark' hurrengo saioan

Bizkaie! 2012-01-24 10:42   Musikea

Ivan Smagghe Parisko giroko DJen arteko DJa izango da zezeilaren 10eko Art After Dark saioaren izarra Guggenheim Bilbao Museoan. Nacho Canut eta OjosPintados be bertan izango dira, musika elektronikoa, diskoa eta popa jarteko, museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Cesar Ibañezek eta Jabi Santa Cruzek irabazi ditue IV. Blas de Otero sariak

Bizkaie! 2012-01-23 17:48   sariak-autortzak

Bilboko Udalak Poesiako Blas de Otero Sarien laugarren edizinoko irabazleak emon ditu ezagutzera. Gaztelaniaz, Zaragozako Cesar Ibañez filologo eta idazleak idatzitako La ruta de la sed lana saritu dabe eta euskeraz, barriz, Jabi Santa Cruz bizkaitarra izan da irabazlea Baso ilun itoan lanagaitik.

Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi dau XXX. Lizardi Saria

Bizkaie! 2012-01-23 17:16   sariak-autortzak

Idoia Etxeberria Elorza oñatiarrak irabazi dau Lizardi Sariaren XXX. edizinoa, Ez dago argi lanagaz. Zarautzeko Udaleko Euskera zerbitzuak antolatu dau sariketea. Hamalau lan aurkeztu dira 2011ko lehiaketara, eta Etxeberriarena aukeratu dau Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Arrate Egañak osotutako epaimahaiak.

Bizkaiko Foru Agiritegiko ateak, lehenengoz zabalik publikoarentzat

Bizkaie! 2012-01-23 16:41   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak dobako bisita gidatuak antolatuko ditu astero, orain arte publikoarentzat zarratuta egon diran geletan eta lan-eremuetan zehar. Martitzenero, 18:00etan, Agiritegiak Bilboko Maria Diaz Haroko kalean dituan lan-eremuetako ateak zabalik egongo dira hor egiten dan lana azaltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Badator 2012ko Arabako Kuadrillarteko Bertso Txapelketea

Bizkaie! 2012-01-23 12:42   Bertsolaritzea

Bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dabe parte (danetara, 146 parte-hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek emon dabe izena. Talde horreek guztiak 4 ligatan banatu dira. Liga bakotxean 3 taldek hartuko dabe parte, ondoren, liga bakotxeko irabazleak lehiatuko dira finalerdietan. Amaitzeko, finala: martiaren 24an jokatuko da Aramaion.

'Neguko Bidaia' eta 'Kontzertu Klasikoak' zikloak Getxon

Bizkaie! 2012-01-23 11:27   Musikea

Getxoko Udalak, Andres Isasi Musika Eskolearen eta Kultur Etxearen bitartez, 2012ko lehenengo hiruhilekorako udalerrian musika klasikoko zortzi kontzertuen eskaintza egin dau. Urtarrilaren 21tik martiaren 17ra arte (urtarrilaren 28an izan ezik), Musika Eskolako Areto Nagusiak IV. Neguko Bidaia zikloa eta XXVII. Kontzertu Klasikoak emonaldiak hartuko ditu.

Kepa Murua eta Jose Ibarrola protagonista Eztabaidak Literatureagaz ekimenean

Bizkaie! 2012-01-20 15:44   Kulturea

2007. urtearen hasieran, Eztabaidak literatureagaz izenekoak martxan jarri ziranetik, 80 egile inguruk hartu dabe parte ekimenean, eta 6.000 persona baino gehiago hurreratu dira. Denporaldi barriko lehen hitzordu horretarako, sarritan alkarren ondoan dagozan bi esparruren arteko alkarrizketa proposatzen da, literaturearen eta artearen arteko alkarrizketea, hain zuzen be.

XXI. mendeko hezkuntzearen erronkak eta helburuak aztertu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-01-20 14:54

Parte-hartzaileek adierazo dabe euskal hezkuntza-sistemeak oinarrizko kultura zientifiko-teknikoaren euskarri eta transmititzaile izan behar dauela. Gure gazteentzat nahi dan hezkuntza horrek, jatorriaren sustraiak galdu barik euskal kultura plural eta global barria moldatuko dauen funtsezko tresna izan behar dau.

Bertsomovieda!, bertsoa eta irudia buztartzen dituan lehiaketa barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-01-20 14:06   Bertsolaritzea

Lanak emoteko epea zezeilaren 1etik martiaren 24ra arte egongo da zabalik, eta hortik aurrera hasiko dira botazinoak eta epaiak. Oinarri guztiak, bideoa eta bestelako informazinoa www.bertsomovieda.com webgunean dagoz eskuragarri.

Larregi, Nabil, Boys os Birle, Basaki eta Ion Barrokal eta The Uskis taldeak Ibilaldiaren abestia egiteko lehiaketearen azken txanpan

Bizkaie! 2012-01-20 13:17   Musikea

www.ibilaldia.net webgunean Abestia atalean sartu, aukeratutako 5 abestiak entzun eta edozeinek dauka botoa emoteko aukerea. Botoak urtarrilaren 30era arte emon ahal izango dira, urtarrilaren azken egunean dana antolatu eta zezeilaren 1ean ezagutarazoko da irabazlearen izena.

FBIk MegaUpload gunea itxi dau

Bizkaie! 2012-01-20 10:51

MegaUpload FBIk zarratu, eta lau lagun atxilotu ditue. MegaUpload artxiboak gordeteko eta deskargetako munduko webgune handiena zan. Anonymousek, protesta moduan, eraso egin deutso AEBetako Gobernuko eta Universal Music enpresako hainbat webguneri. Atxilotutakoen artean, gunearen sortzailea dago, Kim Smith.

Capsula: Bilbotik Bogotá-ra euren rock gordina erakusten

Bizkaie! 2012-01-20 09:36   Musikea

Bidaia aprobetxatuz taldearen hurrengo diskoa izango dana grabauko dabe, hau da, The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars, David Bowieren kantuen interpretazino personala. Lan horretan barriro be John Agnello izango dabe produkzino lanetan. Grabazinoa, New Yorken, WaterMusic estudioan egingo dabe.

Koldo Zuazoren 'Sakanako euskara. Burundako hizkera' liburua sarean ipini dabe

Bizkaie! 2012-01-19 16:44

Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak. Koldo Zuazok idatzi eban liburua igaz. Lanak Burundako eta, orokorrean, Sakanako euskerearen berezitasunak erakusten ditu.

Ikastolen Lanbide Heziketarako Harrobia zentroa inaugurau dabe Bilbon

Bizkaie! 2012-01-19 16:32

Harrobia proiektua 2006an jaio zan, zazpi ikastola alkartu ziranean; honako zazpi honeek hain zuzen: Bilboko Abusu eta Urretxindorra, Santurtziko Bihotz Gaztea, Galdakaoko Eguzki Begi, Balmasedako Zubi Zaharra, Trapagarango Itxaropena eta Leioako Betiko Ikastola. Zazpien artean Harrobia Fundazinoa sortu eben, proiektuaren titularra dana.

Bilboko Gatazka Gunea itxi dabe

Bizkaie! 2012-01-19 14:35

Bilboko Gatazka Gunea joan dan zapatuan itxi eben. 2006an abiatu zan gunea, 1990an sortutako Likiniano Kolektiboaren lekukoa hartuta, Erronda kalean. Disko, liburu eta fanzineak saltzeaz gan, hainbat kolektiborentzako bilgunea zan. Eguena eta barikuan barriro edegiko dabe, saldu ezin izan daben materiala saltzeko.

Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas poeta eta eskultorearen 'Negro contra luz' erakusketea jasoko dau

Bizkaie! 2012-01-19 13:30   Kulturea

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas eskulture eta poeta bilbotarraren Negro contra luz erakusketea jasoko dau urtarrilaren 23tik 31ra. Erakusketeak izenburu bera daroan eta orain denpora gitxi argitaratu dan liburu-artelanean jasotako artistearen lana batzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Juan Antonio Frade 'Farolin' eta Mikel Bilbao 'Zarambolas' 2012ko Bilboko Aratusteetan

Bizkaie! 2012-01-19 12:01

1984ko Aratusteetan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketea Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.

Euskeraz biziteko nahia film laburretan jasoteko proposamena egin dau Kontseiluak

Bizkaie! 2012-01-19 10:00   Barriak

Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut ekimenaren barruan film laburren lehiaketea antolatu dau. Aurkezpena Donostian izan da, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao eta Imanol Rayo zinema zuzendariaren eskutik. Rayo epaimahaikideetako bat izango da, hain zuzen be. Martiaren 18ra bitartean, gura daben guztiek, euskeraz biziteko nahia gai hartuta, film laburra egin eta lehiaketan parte hartzeko aukerea dauke.