'Barneratu, barreiatu', Araba Euskaraz Bastidan domekan
2012-06-15 11:38 Euskerea berbagaiBarneratu, barreiatu lemapean, milaka euskalzale batuko dira domekan, Araba Euskaraz jaian, Bastidan. Antolatzaileek hiru kilometroko ibilibidea atondu dabe, adin eta gustu guztietarako eskaintza zabalagaz, jana, edana, musikea, bertsoak, jantzea... Batutako dirua Bastida ikastoleak egindako handitze lanak ordaintzeko bideratuko da.
Barneratu, barreiatu lemapean, milaka euskalzale batuko dira domekan, Araba Euskaraz jaian, Bastidan. Antolatzaileek hiru kilometroko ibilibidea atondu dabe, adin eta gustu guztietarako eskaintza zabalagaz, jana, edana, musikea, bertsoak, jantzea... Batutako dirua Bastida ikastoleak egindako handitze lanak ordaintzeko bideratuko da.
10:00etan abiatuko da aurtengo Arabako ikastolen jai handia, Bastida ikastolan bertan. Inaugurazino ekitaldiaren ostean, ibilbidea eta guneak edegiko ditue. Lehenengo gunean, ikastolan, artisau azokea, herri kirolak, puzgarriak, animazinoa eta abar egongo dira. Musikea izango da nagusi arrastian, Entropia, Bizardunak eta Oihan Vega Djaren eskutik. Bigarren guneak Algara jantza taldea, Oxabiren erromeria eta Badok4 musika bandea hartuko ditu.
Umeak izango dira protagonista hirugarren gunean. Goizetik, arrastiko seirak arte, puzgarriak egongo dira, eta Irrien lagunek buruhandiak, jantzea, musikea... ekarriko ditue. 13:00etan, ganera, Irrien Lagunak Klubeko personaiei, ikastolako ume eta gurasoekaz, Eskuetan kantearen flash moba grabauko dabe. Bertsolariek edegiko dabe laugarren gunea, 11:00etan, eta ostean, Gatibu, Nahixan eta Ze esatek! taldeen kontzertuak. Nahixan da, hain zuzen be, 2012ko Araba Euskarazen kantearen egilea.
Bastidako ikastoleak 1989. urtean antolatu eban lehenengoz Araba Euskaraz, ordutik 2004an eta 2008an izan da antolatzaile. Bederatzi ikaslegaz zabaldu eben ikastoleak, 1979an, baina gaur egun 175 ikasle ditu. Eraikina handitu beharra izan eben; lanok ordaintzeko erabiliko dabe batutako dirua.
Bastidako ikastola 1979. urtean sortu zen, baina 1989. urtera arte ez zuen Araba Euskaraz antolatu. Ordutik, 2004an eta 2008an antolatu izan du, urte horien
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!