Badator Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko IV. 'Pertsiana Jaitsita' lehiaketea
2012-03-27 14:03 kulturbizBarrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.
'Nahi dudalako!' kanpaineak ikasketak euskeraz egin deiezan animetan ditu gazteak
2012-03-27 12:32 Euskerea berbagaiGetxoko Udala DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak lanbide heziketako edo batxilergoko ikasketak euskeraz egin deiezan animetan dauen Nahi dudalako! kanpainan parte hartzen dago egunotan beste 16 udalerrigaz eta 3 mankomunidadegaz batera.
Basque Audiovisual Canneseko MIPTV azokan izango da euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatuz
2012-03-27 11:33 BarriakBasque Audiovisual markeagaz honako euskal ordezkari honeek joango dira: Baleuko, Dibulitoon Studio, EiTB, EPE/APV, Exppresive, Idem 4, Mediabask, Pausoka, Somuga eta Ubiqa.
Etxepare Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak sortu ditu
2012-03-27 11:30 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak aurkeztu ditu. Institutuko arduradunek Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu ebenez, apirilaren 11n hasiko da Koldo Mitxelena katedrea Chicagoko Unibersidadean, eta AEBetako unibersidade-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango dau helburu. Eta udagoienean, euskal artearen inguruko Eduardo Chillida katedrea zabalduko dabe Frankfurteko Goethe Unibersidadean.
Billy Wilder zinemagileari buruzko tesia aurkeztu dau Simon Peña EHUko irakasleak
2012-03-27 11:05 kulturbiz2002ko martiaren 27an hil zan Billy Wilder zinemagilea, orain dala hamar urte, hain zuzen be. Hollywooden gidoigile eta zuzendari ospetsu izan aurrettik kazetaritzan jardun eban. Prentsan egindako ibilbidea eta haren filmetan lanbideaz emon eban irudia ikertu dau Simon Peña EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko irakasleak.
'Guda Zibila Durangaldean' eta 'Durangoko bonbardaketa' lanak aurkeztuko ditue hilaren 26an
2012-03-26 18:22Jon Irazabal Agirrek idatzitako Guda Zibila Durangaldean 1936/1937 liburua eta Pablo Garitaonandiak berreskuratutako Durangoko bonbardaketa dokumentala aurkeztuko ditu Gerediaga alkarteak martitzenean, hilak 27. Ekitaldia Santa Susanako komentuko lehenagoko eleizan egingo da, 19:00etan.
Bilbao Izan programearen webgunea aurkeztu dabe
2012-03-26 15:49Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbao Izan egitasmoaren webgunea ipini barri dau martxan. Programea 2005ean sortu zan, eta uriaren ibilbide historikoa, personaia ezagunak, ondare artistikoa, uri-egituraketea, kaleak, txoko bereziak eta, batez be, auzoen historia ezagutarazoteko eta zabaltzea dau helburu.
Antzerkiaren Mundu Eguna Bilbon
2012-03-26 15:43 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, sektoreko agente garrantzitsuenakaz batera, bat egingo dau, datorren martitzenean, martiaren 27an, Santiago Plazearen eta Arriaga Plazaren artean eskainiko dan ikuskizun ibiltariagaz. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, John Malkovich antzezleak sinatu dauen aurtengo adierazpena irakurriko da.
Antonio Tabucchi idazlea hil da
2012-03-26 12:56 kulturbizAntonio Tabucchi (Pisa, 1943 - Lisboa, 2012) idazlea bart hil da, Lisboan, gaixotasun luze baten ondorioz. Tabucchik 68 urte zituan eta datorren eguenean lurperatuko dabe Lisboan bertan, haren alargunak, Maria José Lancastrek jakinarazo dauenez.
Mathieu Kassovitzen film bategaz hasiko da Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia, apirilaren 20an
2012-03-26 12:11 BarriakMathieu Kassovitz antzezle eta zuzendari frantsesaren L'ordre et la morale (2011) filmagaz hasiko da apirilaren 20an Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia, Victoria Eugenia Antzokian.
Durangaldeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea
2012-03-26 10:32 BertsolaritzeaDurangaldea izan da irabazle Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketan. Bilboko Kafe Antzokian izan zan finala, bariku arrastian, Durangaldea eta Lea Artibaiko taldeen artean. Aurton, Lea Artibai taldeko Naroak jaso dau Bizkaiera egokienari saria, eta Durangaldeko Txaber Altube izan da Finalistarik Gazteena.
Kupela taldeak 'Gailurrak ikutuz' disko barria kaleratu dau
2012-03-23 14:59 MusikeaKupela taldeak Gailurrak ikutuz diskoa kaleratu barri dau Elkar etxeagaz. Betiko lez, jantzarako abesti aproposak sortu ditue, baina oraingoan giro lasaian entzuteko be egokiak. Aurreko lanen aldean desbardina dala nabarmendu dabe musikariek, izan be bertsoak hartu ditue oinarria diskoa osotzeko.
XXI. Euskal Eskola Publikoaren Jairako abestia aurkeztu dabe
2012-03-23 14:562012ko Euskal Eskola Publikoaren Jaia Zarautzen izango da bagilaren 10ean. Bale! Bizi garen seinale izango da aurtengo leloa. Balea izango da Jaiaren irudia; baina ez edozelako balea. Balea euskalduna, bizkorra, alaia eta jai zalea izateaz gan, lagun asko eta desbardinak izango ditu: balea urdina, balea grisa, balea groenlandiarra…
Euskal literaturea Abu Dhabiko Book Fair azokan izango da
2012-03-23 14:30 KultureaEuskal literaturea Abu Dhabiko Book Fair izeneko azokan izango da aurten. Izan be, euskal liburuak egongo dira Literature Across Frontiers erakundearen standean. Etxepare Euskal Institutuak eta LAF erakundeak sinatutako hitzarmenak ahalbidetu dau ekimena.
Ehun jarduera baino gehiago aurten, EHUren Udako Ikastaroetan
2012-03-23 14:24 jardunaldiakEHUren udako ikastaroak bagilaren 14an hasiko dira eta irailaren 15ean amaitu, tartean, abuztuaren 6tik 19ra deskantsua egongo da. Matrikulea egiteko epea, maiatzaren 2tik 31ra izango da eta bekak eskatzeko aukerea zabalik dago honezkero.
Buy Urdaibai, eskualdeko ekonomia sustatzeko jaio da
2012-03-23 10:56Gure izena Buy Urdaibai da, eta berba-joko horrek Urdaibain erosi esan gura dau. Horren bitartez, geure enpresen eta eskualdearen onerako markea edo ikur bereizgarria sortu gura izan dogu.
'Gizazine Crac XXI' Bilbon
2012-03-22 16:52 BarriakEkimen horren barruan film laburrak eta luzeak —dokumentalak eta fikzinozkoak— eskainiko dira, gaur egun sufriduten gagozan krisi ekonomikoaren ikuspegi desbardinetara hurreratzeko. Programeak, Caostica alkartearen laguntzinoa dauka.
Euskerearen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazinoa, martiaren 31n, Baionan
2012-03-22 14:06 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazinoak manifestazinoa antolatu dau Baionan martiaren 31n, Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat lemapean. Kontseiluak Bilbon aurkeztu dau manisfestazinoa, eta euskaltzale guztiak parte hartzera konbidau ditu. Baionako Xaho kaian hasiko da manifestaldia, 17:00etan.
'Gida-baimena euskaraz' kanpainearen hirugarren edizinoa martxan
2012-03-22 13:23 Euskerea berbagaiGetxon, 2010etik 2011ra ekimenean parte hartu eben gazteen kopurua 1etik 25era pasau zan. Danetara, udalerri guztietako 48 gaztek egin eben azterketa 2011n. Gazte getxotarretako batzuek bart jaso eben Udalaren esker ona ekimenean parte hartzeagaitik.
Mikel Valverde ilustratzaileak 'Rita estu eta larri' liburua kaleratu barri dau
2012-03-22 13:16 KultureaMikel Valverde ilustratzaileak Rita bildumako zortzigarren liburua aurkeztu barri dau, Rita estu eta larri. Ramon Olasagastik euskeratu dau testua eta Elkar argitaletxeak kaleratu dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...