Marijaia abuztuaren 18an Google bilatzailearen azalean ipinteko proposamena egin dabe
2012-07-20 13:33Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gutun bat bialdu deutso Gooogle bilatzaileari, abuztuaren 18an, Aste Nagusiaren txupinazoaren egunean, Marijaia bere hasierako orrialdearen irudia izatea eskatuz.
Jon Landaburu EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako ohorezko kide izentauko dabe gaur Bilbon
2012-07-20 12:09 sariak-autortzakJon Landaburu Illaramendi hizkuntzalariak UPV/EHUKO Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrearen omenaldia jasoko dau gaur Bilbon. Egunotan Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak BizBAKen udako ikastaroan parte hartu dau Landaburuk.
Elhuyar Fundazinoak Europako beste herrialde batzuetako erakundeakaz parte hartuko dau, zientzia-udalekuen inguruko proiektu batean
2012-07-20 12:09Proiektu horretan, zientzia-udalekuak antolatzen dituan Europako hainbat alkartegaz hartu-emonetan jarriko da Elhuyar, esperientziak trukatuko ditue eta holako udalekuei buruzko proiektu bat zehaztu eta aurrera eroango dabe hurrengo bi urteetan. Alemania, Danimarka, Serbia, Portugal eta Eslovakiako erakundeakaz batera egingo dabe lan.
Mirian Isasiren 'Duerman con las ventanas abiertas' lana ikusgai, Deustuko zubian
2012-07-20 11:23 KultureaMirian Isasi EHUko ikasleak Duerman con las ventanas abiertas lana ipini barri dau Deustuko zubiko etxolan, Bilbon. Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren laugarren erakusketea da. Abuztuaren 1era arte egongo da ikusgai.
Irati Iciar: 'Aurten 100 matrikula gehiago lortu doguz, sekulako arrakastea euki dabe'
2012-07-19 17:29 BarriketanUEUko ikastaroetako arduraduna
Gunilla Klinberg suediarraren 'A Sign in the Space' instalazinoa inaugurau dabe Laga hondartzan
2012-07-19 16:43 KultureaGunilla Klinbergek tokian bertan azaldu ditu bere ekarpenaren ezaugarriak. Bere esanetan, Laga hondartzan marea bajatuten danean, kamioi-pneumatikoakaz egindako izarren txantiloi grafiko bat grabauko da hondarretan. Marea igoten danean, marrazkia desagertu egingo da apurka-apurka.
Portugaleteko Elai Alai-ren 50. urteurrenean dator Nazinoarteko 38. Foklore Jaialdia
2012-07-19 15:55 KultureaAurtengo parte-hartzaileak Mexikoko Colima Unibersidadeko Balleta, Donostiako Argia Dantza Taldea, Omsk-eko Dantza eta Kantu Konpainia, Kurdistaneko Sign Art, venezuelako Guanaguare Dantza Taldea eta Argentinako Gran Ballet dira Elai Alai taldeagaz batera.
XX. Euskal Encounterrek errealidade birtualeko esperientzia eskainiko dau Lleida Liquid Galaxy proiektuaren bitartez
2012-07-19 12:44Lleida Liquid Galaxy proiektu berezia da, munduan 21 gailu besterik ez baitagoz. Google Earth motorra erabilten dabe eta 55 hazbeteko zortzi pantaila ditue, 270 graduko irudia osotuz erabiltzailearen inguruan. Holan, egundoko hegaldi sentsazinoa sortzen dabe.
Euskerearen Aholku Batzordeak onartu dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana
2012-07-19 12:02 Euskerea berbagaiEuskerearen Aholku Batzordeak onartu barri dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana. Eusko Jaurlaritzeak garagarrileko azkenengo gobernu batzarrean bialduko dau Legebiltzarrera, eta uda ostean eztabaidatuko dabe. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 330 ekintza aurkeztu ditu, 16 arlotan lantzeko
'Argibide bibliografikoak: Euskararen Historia Soziala (EHS)' atal barria Euskaltzaindiaren webgunean
2012-07-19 11:55Atala Euskararen Historia Soziala (EHS) Argibide bibliografikoak izenburuko liburuaren inguruan eratu da, Euskararen Historia Soziala jakite-eremurako baliabide inprimatuen ezagutza zabaltzeko asmoagaz. 2011n argitaratu zan liburu horren helburu nagusia Euskararen Historia Sozialari argibide bibliografikoak eskaintzea zan, eta atari barriaren helburu nagusia be horixe da.
Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformeak egitasmoa errealidade bilakatzea aldarrikatu dau
2012-07-19 11:27Plataformea arlo desbardinetako gasteiztar euskaltzaleek osotzen dabe. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko alkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura batze kanpaineari ekingo deutsie gizartearen babesa lortzeko.
Errobiko Festibalak uri pastoralaren bideak jorratuko ditu garagarrilaren 19tik 22ra bitartean
2012-07-19 11:21 MusikeaErrobiko Festibalaren 17. edizinoa martxan da Itsasun. Ama lurretik hiri pastoralera... Hiri pastoral baten bideetan lemapean, Euskal Herria, Etiopia, Madagaskar eta Bretainiako musikea eta jantzeaz gozetako aukera ederra izango da garagarrilaren 19tik 22ra.
Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aniztasunaren erronkak aztertuko ditue BizBAK udako ikastaroetan
2012-07-18 18:02 jardunaldiakEHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedreak Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak ikastaroa antolatu dau, BizBAK programearen barruan. Egun bitan egingo ditue mintegiak, garagarrilaren 19an eta 20an, Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.
%13 igon dira BTEKera bisitak urteko lehen seihilekoan
2012-07-18 16:25Teknologia gazteei, modu dibertigarri eta didaktikoan hurreratzea eta zientzia eta teknologiagazko jakinmina sortzea helburu dauen BTEK zentroaren jardun nagusia Hezkuntza Zentroetako bisitak dira, batez be bigarren hezkuntzako ikasleenak.
Getxoko Udalak bere kultura-ekintzaren eredua berrikusi eta eguneratzeko prozesua abiatu dau
2012-07-18 15:56 kulturbizKrisiaren aurrean kultura garapen-aukeren artean finkatzea eta Getxo markeari kultur ekarpena sendotzea dira Udalak, garagarril honetan, Getxo Kultura 2012-2016 Proiektua preparetako prozesua abian jartean zehaztutako helburuetako batzuk, Imanol Landa Getxoko alkateak eskainitako prentsaurrekoan adierazo dauenez.
'Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da' ikuskizuna zapatuan estreinauko dabe, Amaiurren
2012-07-18 12:50 KultureaZapatuan estreinauko dabe Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da ikuskizuna, Amaiurren bertan. Garagarrilaren 20ko emonaldiaren ostean, Maulen eszenerauko dabe, abuztuaren 10ean eta 11n. Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean, 150 lagunek Nafarroako historia eta konkistea azalduko ditue.
Danetariko musikea Miarritzeko Big jaialdiaren laugarren edizinoan
2012-07-18 11:24 MusikeaMiarritzeko Big jaialdiak gaur ekingo deutso laugarren edizinoari. Audience, Stuck in the Sound, King Charles eta Toma taldeek estreinauko dabe aurtengo egitaraua, 20:00etan, Atabal aretoan. Garagarrilaren 22ra arte hainbat estilotako musikariek joko dabe festibalean, besteak beste, M83k, De la Soulek eta The Rapturek.
Jaurlaritzeak eta Euskal Erakunde Publikoak 1,6 miloe erabiliko dabe Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko
2012-07-18 11:22 Euskerea berbagaiBi erakundeen artean 1.600.000 euroko dirutzea jarri dabe Ipar Euskal Herriko alkarte eta eragileek aurkeztutako euskerearen sustapena eta garapena bilatzen dauen proiektuei laguntzeko, igazko kopuru bera, hain zuzen.
Gerra Zibileko bonbardaketetako biktimak, Gorabide alkartea eta Felix Goñi katedraduna, 2012ko Bizkaitar Argiak
2012-07-17 18:05 sariak-autortzakGorabide alkartea, Felix Goñi Urcelay Biokimikako katedraduna eta Gerra Zibileko bonbardaketetako biktima zibilak izango dira 2012ko Bizkaitar Argia saridunak, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.
Eustatek 'Euskal estatistika urtekaria' euskarri elektronikoan besterik ez dau zabalduko
2012-07-17 17:41Eustatek Euskal estatistika urtekaria euskarri elektronikoan besterik ez dau kaleratuko aurten, lehenengo aldiz. 2012. urtean EAE ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetako datu estadistiko garrantzitsuenak batu ditue urtekarian.















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...