Fernando Morillo idazleak Gaumin argitaletxea sortu dau
2011-11-28 10:28 kulturbizMorilloren esanetan, gazteenak gogoan, edizino hurrekoagoak, dinamikoagoak, teknologia barriak, soinuak, irudiak, sare-sozialak aintzat hartuta produzidutea da asmoa. Sortzaileei eta irakurleei begira egongo dan argitaletxea da Gaumin.
'Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)' lana aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2011-11-25 15:39 Euskerea berbagaiEuskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin dauen lanaren emoitzea da eta amaierea emoten deutso Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumeari.
Nerua, Guggenheim Bilbao Museoko jatetxeak lehenengoz lortu dau Michelin izar bat
2011-11-25 15:22 Jan edanakGida entzutetsuak Josean Alija chefaren sukaldaritzea saritu dau eta Bilboko museoak goi-gastronomiaren alde egindako apustua autortu. Nerua goi-sukaldaritzeari eskainitako Guggenheim Bilbao Museoko gastronomia-gune barria da: Josean Alija chefak zuzentzen dau eta orain sei hilebete zabaldu eben.
Aiora Jakaren tesiak Sarrionandiak itzultzaile moduan egindako ekarpena aztertu dau
2011-11-25 14:01 kulturbizUPV/EHUren doktore Aiora Jakaren tesia idazleari buruzko lehenengoa da eta Sarrionandiak itzultzaile moduan egindako ekarpena aztertu dau. Idazle ez eze, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago esatearren, birsortzailea, ez dauelako itzulpen zurrunik egiten. Hori dino Aiora Jakak, harek euskeratutako lanei buruz egin dauen tesian.
EAEko 12 argitaletxe izango dira Guadalajarako (Mexiko) Nazinoarteko Liburu Azokan
2011-11-25 11:58 Euskaldunak munduanEtxepare Euskal Institutuaren Helburua euskerea eta euskal kulturea nazinoartean zabaltzea da, eta helburu horregaz doa aurten FIL, Guadalajarako Azokara, Euskal Editoreen Elkarteagaz batera.
Liburudenden Eguna gaur zemendiak 25
2011-11-25 10:19 jardunaldiakLehenengo aldiz ospatzen da Estaduan eta urtero zemendiko azken barikuan Liburudenden Eguna ospatzea dau helburu. Era berean, asmoen artean dagoz liburusaltzaile eta irakurleen arteko hartu-emonak sendotzea, liburudendek giza eta kultur bizitzan daben garrantziaz jaubetuta, irakurzaletasuna eta liburua bultzatzea eta liburudendak ezagutzeko ateak zabaltzea.
Nafarroako konkistearen ganeko komikia eta unidade didaktikoa kaleratu ditu Ikaselkar etxeak
2011-11-25 10:14 KultureaIkaselkar argitaletxeak 1512 Nafarroa, amets urratua komikia eta 1512 Nafarroaren konkista unidade didaktikoa aurkeztu ditu. Lanotan Nafarroako konkistearen beste ikuspegi bat eskaintzen jake irakurle gazteei.
Bittor Egurrolak jasoko dau Argia Ereiten Euskera Saria
2011-11-24 17:47 sariak-autortzakEgurrolak mezu bat zabaldu dau: zeozelako autokritikea egin behar dogu, euskaltzaleok gure egoerearen errua askotan kanpora botaten dogulako eta hori baino, gure esku dagoana, gauza sinpleak egiteko esfortzuak be egin beharko geunkezalako, hau da, telefonoan beti euskeraz erantzun, toki publikoetan lehenengo berbea euskeraz egin, euskeraz dagozan produktuak konsumidu… Ahalegina egin behar da beti!.
Carlos Velascok 'Muy personal' lehenengo diskoa aurkeztu dau
2011-11-24 14:46 MusikeaCarlos Velasco emozinoaren hariei lotutako gitarra jotzaile bilbotarrak jazz erritmoak dakarzan Muy personal lehenengo diskoa aurkeztu dau gaur Bilbon.
'Casa y familia en Vasconia' lan potoloa bai neurriz baita maminez be plazan honezkero
2011-11-24 14:01Casa y familia en Vasconia, Etniker Euskalerria Taldeek egindako Atlas Etnografikoa lanari batu jakon zazpigarren ekarpena gaur aurkeztu dabe Bilbon.
Patta eta Sendaezinak taldeak lehenengo diskoa aurkeztu barri dau
2011-11-24 11:30 MusikeaPatta eta Sendaezinak diskoa kaleratu barri dabe Jesus Sudupe Pattak eta Luciano Martin Lukak, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Jotakie eta Dirección Obligatoria taldeetan ibilitakoak dira biak. Proiektu barrian taldekide ditue Iker Arrazola (bateria), Itziar Beitia (teklauak) eta Iñigo Aranbarri (tronpea).
EOSek Schuberten 5. Mezea eskainiko dau lehenengoz Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon
2011-11-24 10:38 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak Schuberten 5. Mezea oinarri izango dauen programa sinfoniko-korala eskainiko dau zemendiaren 25etik abenduaren 2ra, bonu-denporaldiaren barruan. Andres Orozco-Estradak zuzenduko dau orkestrea. EOSek lehenengo aldiz interpretauko dau lana. Ahotsei jagokienez, Errenteriako Andra Mari Abesbatzak kantauko dau, Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean.
UPV/EHUk euskal unibersidade publikoaren 75. urteurrena ospatuko dau
2011-11-23 14:50Euzko Irakastola Nagusia, gaur egungo UPV/EHUren jatorria, 1936ko abenduaren 1ean sortu zan. Erakusketa bat, berbaldi ziklo bat eta ekitaldi nagusi bat antolatu ditue efemeridea gomutatzeko.
Sarrionaindiak Euskadi Literatura sariko dirua jasoko dau
2011-11-23 14:08 sariak-autortzakJoseba Sarrionandiaren kontrako ezelako auzirik ez dagoala adierazoten dauen dokumentu ofiziala jaso eban atzo Gasteizko gobernuak. Auzitegi Nazionalak baieztatu dauenez, ez dago idazlearen kontrako kausarik zabalik, eta, beraz, Euskadi Literatura sariko dirua emon egingo deutsie Sarrionandiari.
Gune barriak, 200 ekitalditik gora eta 434 izenburu barri izango ditu 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak
2011-11-23 12:49 KultureaDurangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak abenduaren 4tik 8ra zabalduko ditu ateak. 46. edizioa izango da eta 200 ekitaldi baino gehiago izango dira. Azokeak hiru gune barri izango ditu: Irudienea, Szenatokia eta Kabi@.
Bilblogari euskerazko blogen lehiaketeak 45 blog jaso ditu
2011-11-23 11:40Internet esparruan euskerearen erabilerea sustatzeko helburua dauen lehiaketan 45 blog sartu dira aurten, igazko markea erraz gaindituz.
44.000 'Kultura Bonu' ipiniko ditue salgai aurten
2011-11-23 11:22 kulturbizAurten, Eusko Jaurlaritzeak 660.000 euro bideratuko ditu Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko. Danetara, 44.000 bonu salduko dira Gabonetako kanpainan, Kultura Saileko iturriek jainarazo dabenez. Abenduaren 12tik aurrera izango dira salgai bonuak, urtarrilaren 5era arte. Bonuak urtarrilaren 20ra arte erabili daitekez.
Euskaltzaindiak 30 libururen dohaintza egin deutso Ziraukiko Udal Liburutegiari
2011-11-22 17:38 kulturbizGaur egun, Lizarraldeko herri honetan ume asko dago eta horreetatik bi herenak euskeraz ikasten dau, eta, beraz, bibliotekeak umeentzako euskerazko material anitza eskaintzen dau.
‘Beldur Barik 2011’ kanpaineak bardintasunaren alde alkartu ditu euskal erakundeak, unibersidade publikoa eta ikastetxeak
2011-11-22 14:52EAEn 2010. urtean genero indarkeriaren biktima izan ziran emakumeen % 36, gitxi gorabehera, 30 urtetik beherako emakumeak izan ziran. Beraz, gazteriarengana jotea lehentasunezko kontua dala ikusirik, indarkeria egoerei aurrea hartzea eta 12 eta 25 urte bitarteko emakume gazteakaz lan egitea ditu helburu Beldur Barik! 2011 kanpaineak.
Eskerrik asko Dabi hain ondo adierazteagatik eta laburtzeagatik esandakoa.
Erantzuna | Trikitixea eta pop musikea bat eginda, Gaizka Peñafielen lan barrian