Eusko Ikaskuntzak 'Euskerea irudikatu' lemapeko kanpaina atondu dau Euskerearen Nazinoarteko Egunerako

Bizkaie! 2014-10-09 18:05   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzako iturriek adierazo dabenez, aurtengo kanpaineak euskereari ikusgarritasuna emon nahi deutso, bisuala eta modernoa bilakatuz, jentea erakarteko modukoa; esangura horretan, irudia oinarri hartuta, Euskerea irudikatu kanpaineagaz azaleratuko da.

Eusko Ikaskuntzak, urtero lez, abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunerako kanpaina barri bat martxan jarriko dau, irudi eta berbakaz jolasean, eta Euskerea irudikatu lelopean. Era berean, ENE Sariaren bederatzigarren edizinora deitu ditu Euskal Herritik kanpo dagozan erakundeak.

Eusko Ikaskuntzako iturriek adierazo dabenez, aurtengo kanpaineak euskereari ikusgarritasuna emon nahi deutso, bisuala eta modernoa bilakatuz, jentea erakarteko modukoa; esangura horretan, irudia oinarri hartuta, Euskerea irudikatu kanpaineagaz azaleratuko da.

Ekimenaren helburua erabiltzaile bakotxaren euskerearen irudikapena deskribiduten dauen argazki eta berba bat jasotea da; horretarako, webgunean aukerea emoteaz gan, Facebook, Twitter eta Whatsapp (+34 618 18 49 49) bitartez be jasoteko aukerea emongo da.

Aurreko kanpainetan egin izan dauen lez, Eusko Ikaskuntzak opariak zozketatuko ditu parte-hartzaile guztien artean (beren-beregi egunerako sortutako kamisetak) eta, era berean, lagungarria izan daiten eta jentea animetan joateko argazki ereduak eskainiko dira, eskatzen danaren adibide argiak plazaratuz.


ENE Saria

Euskal Herritik kanpo urte osoan zehar euskerea sustatzeko lanean nabarmendu dan erakundeari emoten jakon ENE Sariaren bederatzigarren edizinoa izango da aurten. Euskal hizkuntzea eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskerea sustatzeko lantzat: irakaskuntzea, literatura idatzia, ahozkoa, zinemea eta edozein sormen lan.

Egindako esfortzu guztiagaitik aintzatespena izateaz gan, autorpen publikoa ez eze, Nestor Basterretxeak ENE Sarirako diseinau eban eskulturearen erreprodukzino bat jasoten dau irabazleak. Aurten, gainera, hainbat gauza aldatu dira oinarrietan eta, besteak beste, sarituak izandakoek barriro be saria eskuratzeko aukerea izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu