'Hizkuntzaren keinua' liburua atondu dabe 25 idazle-ilustratzaile bikotek
2012-05-11 13:01 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hizkuntzaren keinua liburua kaleratu dau, 25 idazle eta 26 ilustratzaileren lanakaz. Testu eta irudi guztiek euskerea dauke ardatz nagusi.
Benito Lertxundik hamar kantako 'Oroimenaren oraina' diskoa kaleratu dau
2012-05-11 12:18 MusikeaBenito Lertxundik Oroimenaren oraina kaleratu barri dau Elkar etxeagaz, bere ibilbideko hamazazpigarrena, hain zuzen be. Laster hasiko da jentaurrean aurkezten, maiatzaren 18an, 21:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian abestuko dau
Diego Martin Etxebarria Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen dabil egunotan
2012-05-11 11:29 MusikeaDiego Martin Amurrion jaio zan eta Urduñako Antzinako Andra Maria Ikastetxean egin zituan ikasketak. Datorren barikuan, 2012ko ikasleen promozinoaren aitabitxi egingo dabe eskainiko deutsien omenaldi txiki batean. Ikasketak amaitu ondoren lanbideak Alemaniara eroan eban, eta gaur egun Berlinen bizi da.
Domekan, Herri Urrats jai handia Senpereko lakuaren bueltan
2012-05-11 11:18 Euskerea berbagaiDomekan, maiatzaren 13an egingo da aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal herriko ikastolen jai handia. Egun osoan, musikea, jantzea, bertsolariak, umeentzako jolasak, jana eta edana aukeran izango dira Senpereko lakuaren bueltan.
Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena aztertuko ditue Bilbon, maiatzaren 17an
2012-05-10 18:27 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadearen Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedreak Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena jardunaldia antolatuko dau maiatzaren 17an, Bilboko BBK-EHUren Esperientzia Gelan.
Letras Galegas 2012 Eguna ospatuko da gaur ‘A hostia en Verso’ burruka poetikoagaz
2012-05-10 12:55 jardunaldiakGaur, maiatzak 10, arratsaldeko 18:00etan, Gasteizeko UPV/EHUko Letren Fakultateko Erdiko Patioan Letras Galegas 2012 Eguna ospatuko da A hostia en Verso burruka poetikoagaz.
Rafael Moneok 2012ko Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau
2012-05-10 12:07 sariak-autortzakRafael Moneo arkitekto nafarrak Arteetako Asturiasko Printzea saria irabazi dau. 32. edizino honetan 25 herrialdetako 39 hautagai egozan. Saria urrian hartuko dau, Oviedoko Campoamor antzokian. Tuterarrak 50.000 euroko diru-saria, eta Joan Mirok egindako eskulturea jasoko ditu.
‘Gartxot’ filma Euskal Herriko uriburuetan ikusgai barriro
2012-05-10 11:45 BarriakBagilean Nafarroako Konkistearen 500 urteurrena beteten dala gogoratuz, Iruñea, Gasteiz Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan izango da ikusgai astegoien honetan Gartxot, konkista ainitzeko konkista. Barikutik aurrera, Iruñeako Olite zinema aretoan (17:30) eta Gasteizko Floridan (18:00) izango da ikusgai eta laster helduko da Bilbo eta Donostiara be.
Euskadi herrialde konbidatua izango da Música Antiga dels Pirineus jaialdian
2012-05-09 18:02 MusikeaGaragarrilean eta abuztuan izango dan Musica Antiga dels Pirineus jaialdian bi euskal talde izango dira: Ensemble Diatessaron eta Intonationes eta danetara sei kontzertu eskainiko ditue. Euskal musikagileen lanak, besteak beste, aurtengo jaialdiaren zabaltze-kontzertuan entzungo dira.
Euskerazko tesien III. Koldo Mitxelena Sarien deialdia martxan
2012-05-09 13:56 Euskerea berbagaiEuskeraz egindako ikerketak bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deia egin dabe. Sari honeek urte birik behin emoten dira eta hautagaitzak bagilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira UPV/EHUren erregistro orokorreko edozein bulegotan.
Barañaineko XVIII. Txotxongilo Jaialdiak igaz hildako Juan Faro gogoan izango dau
2012-05-09 12:21 KultureaMaiatzaren 13tik 16ra bitartean egingo da aurtengo Barañaineko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia, hamazortzigarren edizinoa hain zuzen be. Hamar txotxongilo taldek euren lanik barrienak erakutsiko ditue Barañaineko plaza eta aretoetan. Ganera, igaz hildako Juan Faro Jacinto txotxongilolariari omenaldia egingo deutse.
Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikearen ganeko hizarmena sinatuko dabe
2012-05-09 11:05 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskerearen Institutuak hizkuntza politikeari buruzko lankidetza-hitzarmena sinatuko dabela jakinarazo dabe. Ondoko arloetan jardungo dabe, euskerearen babesa eta garapena, ikerketea, dokumentazinoa eta informazinoaren trukea.
Manolo Garciak bertan behera itxi ditu Donostian eta Bilbon emon beharreko kontzertuak
2012-05-09 11:04 MusikeaManolo Garcia abeslariak bertan behera itxi behar izan ditu Donostiako Kursaalen eta Bilboko Euskaldunan emon behar zituan kontzertuak, asteon, astelehenean larrialdiko apendizitis ebakuntza bat egin behar izan deutsielako Bartzelonan.
Bideo-jokoen eta ikus-entzunezkoen sektoreetako profesionalak batuko dira Zierbenan
2012-05-08 18:09Antolatzaileek azaldu dabenez, topaketearen helburu nagusia bi sektoreetako enpresen eta eragileen artean lankidetzak sustatzea da, alkarlanaren ondorioz negozio aukera barriak sortu ahal izateko.
Bob Dylan, zuzenean Bilbon, garagarrilaren 11n
2012-05-08 17:32 MusikeaBob Dylanek kontzertua emongo dau Bilbon, garagarrilaren 11n, Guggenheim museoaren zabaldegian, Last Tour International enpreseak eta Bilboko Udalak jakinarazo dabenez. Sarrerak maiatzaren 16an ipiniko ditue salgai.
Bikote bat hamar egunetan biziko da jentaurrean Bilbon, birziklatzearen garrantzia azpimarratzeko
2012-05-08 11:25Bilboko Udalak (Ecoembesen eta Ecovidrioren laguntzinoagaz) antolatutako proiektu honen helburua da herritarrei birziklapenari buruzko informazinoa emotea eta jentea gai horretan sentsibilizetea.
Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak diskoa kaleratuko dabe alkarregaz
2012-05-08 11:22 MusikeaKen Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestras Sinfonikoak alkarregaz diskoa kaleratuko dabela jakinarazo dau Elkar diskoetxeak. Zemendian lana plazaratu, eta abenduan aurkeztuko dabe jentaurrean, abenduaren 10etik 14ra bitartean, Euskalduna, Kursaal, Baluarte eta Printzipalen.
EHU-ren 'Ane' laguntzaile birtuala, kanpora doazen eta kanpotik datozen ikasleen zalantzak argitzeko
2012-05-07 18:11Unibersidade horretan ikasi nahi dot, zer egin behar dot? Zelan topau neike ostatua UPV/EHUtik hur? Horreek eta beste hainbat zalantza argituko ditu aurrerantzean Ane laguntzaile birtual hirueledun barriak. Ane 24 orduz dago aktibauta, asteko 7 egunetan.
Herri ekimeneko euskal hedabideak, Bizkaiko Foru Aldundian
2012-05-07 15:11Hausnarketa mahai bateratua osotzeko eskatu deutsie Aldundiari, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak egin: dirulaguntzino politikea aldatu eta hitzarmen eredua ezarri daiala, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu daizala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntz erispideak pisu handiagoa izan daiala.
'Moldatu', 'A Paedophile' eta 'Ekaitza' lanek irabazi dabe Nontzefilmak film laburren lehiaketea
2012-05-07 13:23 BarriakAsier Urbieta donostiarraren Moldatu lanak jaso dau Nontzefilmak film laburren lehiaketearen zinema ataleko lehenengo saria, eta Nacho Rodriguez bartzelonarraren A Paedophile beharrak, animazinoko atalekoa. Euskeraz egindako lanik onenaren saria Alberto Gastesi donostiarrak zuzendutako Ekaitza lanak irabazi dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...