Gero eta hurrago Aitzealdenk! Zuzenean 01

Bizkaie! 2012-04-17 17:57   Musikea

Mondocane, Capsula, Antilles, We are Standard, Inoren ero ni, Willis Drummond, Santiago Latorre eta Rauelsson taldeek osotzen dabe Azpeitiko Aitzealdenk! Zuzenean 01 musikaldia. Hiru eguneko zuzeneko musika kontzertuen jaialdia, hil honen azkenengo astegoienean izango da, hain zuzen –apirilaren 27tik 29ra–.

Dokuklik bilatzaile barriak 6 miloe agiri eta 2,5 miloe irudi batu ditu

Bizkaie! 2012-04-17 17:48

Eusko Jaurlaritzeak Dokuklik agiri historikoen bilatzailea ipini barri dau martxan, eta bertan sartu dau EAEko artxibo publiko eta pribaduen sarea. Webguneak 6 miloe agiri-erreferentzia ditu, XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak. Agiriekaz batera, 2,5 miloe irudi digital inguru dagoz. Horrezaz gan, musika-artxiboen eta ikus-entzunezko funtsen guneak be laster egongo dira prest.

Gipuzkoako Campusak Hitzaren gunea inaugurauko dau, jentaurrean berba egiteko topagune barria

Bizkaie! 2012-04-17 15:38

Hitzaren gunean edozeinek nahi dauena jentaurrean esan ahal izango dau: pentsamenduak eta eretxiak bota, eztabaidak sortu… Topagune barri honetan hizlariak edozein gairi buruz berba egin leikie. Kontuak kontu, eguaztenean, apirilaren 18an, 12:00etan, Gipuzkoako Campusean, Hitzaren gunea inaugurauko da.

Espero ziran marka guztiak hausi ditu bertsomoviedako lehenengo edizinoak

Bizkaie! 2012-04-17 13:13   Bertsolaritzea

Danetara, 26 lan aurkeztu dira, eta parte-hartzaileak ehundik gora izan dira; baina parte-hartzeagaz bakarrik ez, jarraipenagaz be oso gustora dagoz antolatzaileak, webguneak 13.000 bisita izan ditualako bozketa epea zabaldu zanetik, egun batzuetan 1500 bisitari desbardin izatera be helduz, eta sare sozialetan jarraipen handia izan dauelako.

Francisco Escudero gogoratuko dabe Gipuzkoan 50 jarduera baino gehiagogaz

Bizkaie! 2012-04-17 12:47   Musikea

Francisco Escudero oinarrizko konpositorea da euskal musikan. Concierto vasco para piano y orquesta, Illeta, Zigor! eta Gernika (operak azken bi honeek) lako obren egile, lan handia egin eban euskal gaien inguruko eta euskal testuetan oinarritutako musika sorkuntzan.

Umore-bineten 'Dagokizu, dagokigu' erakusketea ikusgai Zelaieta zentroan

Bizkaie! 2012-04-17 12:05   Kulturea

Gurutze Gorriaren Dagokizu, dagokigu izeneko umore bineten erakusketea dago ikusgai apirilaren 29ra bitartean Zelaieta zentroan, Amorebieta-Etxanoko Udaleko bardintasun arloak antolatuta. Umorearen eta ironiaren bidez, gaur egungo gizarteak aurrez aurre daukazan erronketako bat hurrerazotea da erakusketearen helburua: bizitza personala, familiarra eta profesionala bateratzeko arazoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Elhuyarrek 'Zientzia haurrentzat segundo gutxian' esperimentu bildumea argitaratu dau

Bizkaie! 2012-04-17 11:48   kulturbiz

Elhuyarrek gaztetxuentzako zientzia-esperimentuak jasoten dituan Zientzia haurrentzat segundo gutxian. Hamar minutuan edo gutxiagoan egin ditzakezun 100 esperimentu baino gehiago liburua kaleratu barri dau. Jean Potterrek preparautako esperimentu eta jardueren bitartez zientziaren magia biziteko aukerea daukie irakurleek.

Leioako Umore Azokeak 'Gnosia', 'Motel Matrioska' eta 'Orsai' antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau

Bizkaie! 2012-04-16 18:01   Kulturea

Leioako XIII. Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokeak hiru antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau, hain zuzen be Atx Teatroaren Gnosia lanean, Malas Compañías Zirko Taldearen Orsai-n eta Matrioska Motel Matrioska-n. Umore Azokeak aurten be ikuskizun barrien sorkuntzeagaz daukan konpromisoa berretsiko dau, nabarmendu dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jardunaldiak Bilbon Gerardo Diegoren heriotzearen 25. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-04-16 14:29   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gerardo Diegoren (1896-1987), 27ko belaunaldiko kide garrantzitsuaren, heriotzearen 25. urteurrena ospatuko dau, Juan Larrea (1895-1980) poeta bilbotarragaz izan eban literatura eta adiskidetasun lotura estua aztertuko daben bi jardunaldigaz. Topaketak hilaren 19an eta 20an izango dira Bidebarrietako Liburutegian.

I. Artekale Eguna egingo dabe Otxandion, apirilaren 29an

Bizkaie! 2012-04-16 11:09   jardunaldiak

Lehenengo Artekale Eguna antolatuko dabe apirilaren 29an Otxandioko Udalak eta Artekale Kaleko Arteen Euskadiko Topaketa Profesionalak alkarteak. Ekimenaren helburu nagusia kaleko arteetan lanean dabilzan konpainia eta artistak lagun artean eta jai giroan batzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Basque Culinary Centerrek ikasleen praktiketarako nazinoarteko jatetxe-sarea osotu dau

Bizkaie! 2012-04-13 16:29   Jan edanak

Basque Culinary Centerreko ikasleek, graduatzen direnean, mundu zabaleko jatetxeetan profesional onenekaz urtebeteko kanpo-praktikak eginak izango ditue. 65 jatetetxeko sarea osotu dabe, eta laster 250 izango dira, ikasleek mailaz maila aurrera egin ahala, zentroko arduradunek azaldu dabenez.

Badator Animabasauri-Animabasque jaialdiaren 8. edizinoa

Bizkaie! 2012-04-13 15:33   Barriak

Basauriko VIII. Animabasauri-Animabasque zinemaldia maiatzaren 26tik 31ra bitartean egingo dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Aurton be, animazinozko pelikulez gan, tailerrak, berbaldiak eta erakusketak atondu ditue.

Bizkaiko Foru Aldundiak 445.000 euro bideratuko ditu artisautzearen sektorea sustatzeko

Bizkaie! 2012-04-13 13:55

Bizkaiko Foru Aldundiak artisautzearen sektorea dinamizetako 445.000 euroko laguntza-programea ipini dau martxan. Artisautzearen arloan behar egiten daben profesionalek jasoko dabe laguntzinoa, eta sektorea sustatzeko ekintzak egiten dituen tokiko erakundeek eta artisautzako alkarteek bere bai.

'Gazta zati bat' dokumentala estreinauko dabe Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Bizkaie! 2012-04-13 13:11   Barriak

Nazinoen Mundua herri-ekimenak Gazta zati bat dokumentala estreinauko dau Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Goierriko herri-mobimentuaren barri eta Euskal Herriko azkenaldiko jazoerak batu ditue filman, Jon Maia bertsolariaren gidaritzapean. Jaialdia apirilaren 20tik 17ra bitartean egingo da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Amorebieta-Etxanoko manganime jaialdiaren hurrengo edizinorako kartela sare sozialen bidez aukeratu dabe herritarrek

Bizkaie! 2012-04-13 12:12   kulturbiz

Aurten, urriaren 12tik 14ra izango dan Mangamoreren 2012ko edizinoak, Amorebieta-Etxanon manganime eta Japoniako kultureari buruz egiten diran jardunaldiak, badauka kartela. Marta Salmonsek egindako lan grafikoak irabazi dau Udalak, Gazte Informazio Bulegoaren bidez, antolatutako herriko manganime jaialdiaren hurrengo edizinoaren irudia izango dan kartela aukeratzeko lehiaketea.

'Elbis Rever 5 years of pop' erakusketearen inaugurazinoa, Enbidia proiektuaren barruan

Bizkaie! 2012-04-13 11:09   Kulturea

Gaur, apirilak 13, arratsaldeko 20:00etan, La Brotxa galeria izandakoan (Conde Mirasol 1, Bilbo), Elbis Rever musika taldeko kideak diran Natalia Vegasek eta Alba Burgosek Elbis Rever 5 years of pop erakusketea inaugurauko dabe, konbidautako artista legez Enbidia ziklo kolektiboaren barruan.

The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson be Azkena Rock jaialdian izango dira

Bizkaie! 2012-04-12 15:53   Musikea

Azkena Rock jaialdiako kartelean hainbat izen barri ipini ditue, besteak beste, The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson. Festibala Gasteizeko Mendizabalan izango da, bagilaren 14tik 16ra bitartean. Oraindino, beste talde bi falta dira dira konfirmetako, astegoinean jakinarazoko ditue

Euskerazko karrera amaierako proiekturik onena sarituko dau bigarren urtez Mondragon Unibersidadeak

Bizkaie! 2012-04-12 15:19   Euskerea berbagai

Mondragon Unibersidadeak Euskerazko karrera amaierako proiekturik onena sariaren bigarren edizinoa antolatu barri dau, Mondragon Korporazinoagaz batera. Epaimahaiak, proiektuaren kalidadeaz aparte, euskerearen kalidadea be balorauko dau.

Udaleku teknologikoak antolatuko ditue bagilean eta garagarrilean Zamudion

Bizkaie! 2012-04-12 14:29

Teknologia-udalekuak antolatuko ditue aurten be Zamudioko Parke Teknologikoan, 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxuentzat. Igaz egin ziran udalekuak lehenengo aldiz, arrakasta handiagaz. Udalekuak bagilaren 25ean hasi, eta garagarrilaren 27an amaituko dira.

Harkaitz Canoren 'Twist' nobelea, 2011ko Beterriko Liburu

Bizkaie! 2012-04-12 13:01   sariak-autortzak

Twist nobelea da 2011ko Beterriko Liburua sariaren irabazlea, 111 Akademiak jakinarazo barri dauenez. Aurten inoiz baino lehenago erabagi da, izan be Harkaitz Canoren liburuak ez dau hirugarren bozketa-txandarik behar izan boto kopuru nahikoa lortzeko.