Maiatzaren 2an zabalduko da XXIV. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea
2012-04-30 15:47 Musikea18 eta 35 urte bitarteko gazteek, 1977ko urtarrilaren 1etik 1994ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteek, osotutako musika-talde europarrentzat da lehiaketea. Helburua taldeen lanak sustatzea eta zabaltzea da, baita estaduko eta nazinoarteko beste talde batzuekaz eszenatokian jardutea be.
Hau Pittu Hau Eguna, Bilboko konparsearen 25. urteurrenean
2012-04-30 11:1525 urte euskarari bedar txarrak kentzen lelopean, maiatzaren 5erako, zapaturako, Hau Pittu Hau Eguna antolatu dau Bilboko konparseak 7 Katu gaztetzean.
Elvin Bishop, Dana Fuchs eta Joe Louis Walker, Getxo & Blues jaialdian
2012-04-30 10:51 MusikeaGetxoko XXIV. Nazinoarteko Blues Jaialdiak osotu barri dau aurtengo egitaraua. Bagilaren 21etik 23ra izango dan edizino honetan, besteak beste, Elvin Bishop jarduera luzeko artistea eta Chicagoko blues elektrikoaren erakuslea, Dana Fuchs abeslari eta konpositorea eta Joe Louis Walker bluesman ospetsua eta zenbait Grammy sariren irabazlea izango dira.
Alvaro Gilen 'Zuk zeuk egin', Guggenheim Bilbao Horma lehiaketearen bigarren emoitzea
2012-04-27 16:36 KultureaÁlvaro Gilen Zuk zeuk egin ikusgai izango da Guggenheim museoko 103B aretoan, maiatzaren 27ra arte. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketan aukeratutako bigarren lana da artista nafarraren instalazinoa.
'Kultura Barrutik' marka barriaren barruan 100 kultur proposamen baino gehiago izango dira Bilbon
2012-04-27 16:35 kulturbizDanetara, garagarrilean egingo dan Bilboko Kalealdia alde batera itxita, ikus-entzule guztiei zuzendutako 140 ikuskizun eta jarduera egongo dira; danen ezaugarria, uriko barruti guztietan eta batez be kalean, eskainiko dirala da. Izan be, ekimen horien helburua, zenbait kultur proposamen auzoetara hurreratzea, auzo horreetako kaleak animetea eta herritarrek mota horretako ikuskizunakaz hartu-emon zuzenak izatea bultzatzea da.
Langunek eta Euskaltzaindiak urte birako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2012-04-27 15:49 Euskerea berbagaiLangune Hizkuntza Industrien Alkarteak eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Bilbon, Akademiaren egoitzan. Languneren izenean Josu Waliño presidenteak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Bai Waliñok bai Urrutiak gaurko ekitaldia pozgarria dala esan dabe.
Belako mungiarrek irabazi dabe Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketea
2012-04-27 14:11 MusikeaBelako talde bizkaitarra izan da Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketako irabazlea. Talde mungiarrak 3.000 euro irabazi ditu dirutan eta 3.000 euro musika-tresnatan edo musika-ekipamenduan. Horrezaz gan, bideoklip baten grabazinoa eta Bilbao BBK Liven joteko aukerea eskuratu ditu. Entzuleen Saria, barriz, Ebony Rose taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.
Ezagutza eta erabilerearen arteko aldea murrizteko asmoz dator Getxoko III. Euskera Plana
2012-04-27 12:58 Euskerea berbagaiMaiatzaren 3ko ekitaldia gizarteratze lanaren hasierea baino ez da izango, izan be, asmoa baita, aurkezpenak sektoreka egitea: kirol munduko eragileei, ikastetxeetan, kultur eragileei, merkatariei, eta abar. Koldo Iturbek eskerrak emon deutsez, tartean Euskara Aholku Batzordeari be, egindako eta egiten dagozan lanagaitik.
Hasier Oleaga bilbotarrak 'Cantus caterva' jazz estiloko diskoa kaleratu dau
2012-04-27 12:22 MusikeaCantus caterva Hasier Oleaga bateria-jotzailearen lan barria da. Hamar kanta batu ditu bilbotarrak. Orain arte beste musikari batzuek gidatutako proiektuetan jardun dau, gitxitan ibili da bera buru. Horregaitik, proiektu berezia da Gaztelupeko Hotsak etxeko Errabal zigiluan.
Bost kimikari eta kazetari bat, 2011ko CAF-Elhuyar sarietan irabazle
2012-04-27 11:16Sei irabazle ditue aurten CAF-Elhuyar sariek, Alfredo Sarmiento, Patricia Navarro eta Jone Omar kimikariek, Jon Makibar Ingeniaritza Kimikoan doktoreak eta Gorka Zabaleta kazetariak. Sari-emotea apirilaren 26an izan zan, Donostiako San Telmo Museoan. Merezimendu saria Jose Mari Elortza kimika-doktoreak jaso eban.
'Hizkuntzaz jabetzen (0-6)', Mendebalde Kultura Alkartearen Jardunaldiak maiatzaren 4an eta 5ean
2012-04-26 18:32 jardunaldiakUrteroko hitzorduari eutsiz, Mendebalde Kultura Alkarteak Hizkuntzaz jabetzen (0-6) izenburuko XVI. jardunaldiak antolatu ditu. 2012ko maiatzaren 4an, barikua (16:00etatik 20:00etara) eta 5ean, zapatua (9:30etatik 13:45era) izango dira ekitaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.
Faxistek Durango indarrez hartu ebela 75 urte beteko dira apirilaren 28an
2012-04-26 15:40Errepublikaren aurka indar militarrez altxatutako faxistek 1937ko apirilaren 28an hartu eben Durango. Ehunka lagun hil zituen tropa nazionalek, emakume zein gizon, ume zein heldu. Durango 1936 alkarteko arduradunadunek dinoenez, oraindino ez dakigu zenbat biktima izan ziran, eta 75 urteren ostean krimen horrek guztiak zigortu barik dagoz.
Miguel de Unamuno idazle eta pentsalaria hurretik ezagutzeko bisita gidatuak atondu ditue Bilbon
2012-04-26 14:58 kulturbizMiguel de Unamuno idazle, filosofo eta pentsalari bilbotarra hurretik ezagutzeko bisita gidatuk antolatu ditu Bilboko Udalak, Bilbao Izan programearen bitartez. Bisitaldiak maiatzean, bagilean eta irailean izango dira. Igazko abenduaren 31n 75 urte bete ziran Unamuno hil zanetik, eta horren harira antolatu ditue ibilaldiak.
Herri ekimeneko euskal hedabideek hausnarketa mahai bateratua osotzeko eskatu deutsie Jaurlaritzeari
2012-04-26 14:52Besteak beste honako eskaera zehatzak be jarri deutsiez mahai-ganean: diru laguntzinoetarako politikea aldatu eta hitzarmen eredua ezarri daiala, sektorean inbersinoak eta garapena sustatu daizala eta publizidade instituzionalaren banaketan hizkuntza erizpideek zeresan handiagoa izan deiela.
Jon Kortazarren 'El poeta Gabriel Aresti' liburua georgieraz argitaratu dabe
2012-04-26 14:39 Kulturea2003. urtean BBK-Kutxabankek argitaratzen dauen Temas Vizcaínos sailean plazaratu zan Bilboko poeta nagusiaren bizitza eta obrea buztartzen zituan lana Euskal Literaturan Katedraduna dan Jon Kortazarrek sinatua. Liburua argazki ezezagunez horniduta etorren.
Zeanuriko Erroten VII. Ibilaldia antolatu dabe maiatzaren 6an
2012-04-26 13:34Ipizkieta Joko Alai alkarteek Zeanuriko Erroten Ibilaldiaren seigarren edizinoa prestau dabe. Maitzaren 6an, 9:00etan hasiko da martxea, Zeanuriko plazan. Izen-emotea maiatzaren 6an bertan izango da, 8:30ean, herriko plazan
Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian be Gernika gogoan
2012-04-26 13:10 BarriakGiza Eskubideen X. Zinemaldiaren barruan, Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena gogorarazoteko, orain arte argitaratu bako Elai Alai filma estreinauko dabe 2012 Fundazioa ekimenak antolatutako Gerra Zibila Euskal Herrian zikloan.
Gernika gogoan
2012-04-26 11:37Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena da gaur. Urte osoan makina bat ekitaldi antolatu dira, bai Gernikako bonbardaketea gogoratzeko bai Bizkaia osoan bonbardeu zituen 30 herriek jasandakoa ez ahazteko. Gaur, egun osoan hamaika oroimen-ekitaldi atondu ditue Gernikan.
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao argitaratu dau frantsesez Gallimard argitaletxeak
2012-04-25 17:36 KultureaPariseko Gallimard argitaletxe prestigiotsuak argitaratu dau egunotan Kirmen Uribe ondarroarraren Bilbao-New York-Bilbao nobelea. Du mOnde Entier izeneko bilduman atara dabe, Antonio Tabucchi, Orham Pamuk, Philip Roth edo Ian McEwanen liburuak ataraten diran bilduma berean. Gersende Camenenek egin dau itzulpena.
Auñamendik eta Eusko Jaurlaritzeak hiru urteko lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2012-04-25 15:20 kulturbizAuñamendi Eusko Entziklopedia 2012-2015 urteen artean osotzeko hitzarmena sinatu dabe Eusko Jaurlaritzearen Kultura sailburu Blanca Urgellek eta Eusko Ikaskuntzaren presidente Jose Maria Muñoak. Eusko Jaurlaritzeak 500.000 euroko ekarpena egingo dau, entziklopediaren edukiak zuzendu, osotu, eguneratu eta itzultzeko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...