Durangoko San Antonio monasterioaren suntsipenaren 200. urteurrena

Bizkaie! 2013-06-05 11:40

Gerediaga alkarteak, jazoera honek Durango uriko historian dauen garrantzia kontuan hartuz, datorren bagilaren 7an, arratsaldeko 19:00etan oroimen-ekitaldia antolatuko dau aitatutako San Antonio monasterioaren eleizan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

SGAEko bazkideek Euskadiko Lurralde-Kontseiluetako kideak aukeratu ditue

Bizkaie! 2013-06-04 11:00   kulturbiz

SGAEko kudeaketan bazkideen parte-hartzea aregotzeko eta bultzatzeko abian jarri dan prozesu demokratikoak aurrerapausu sendoa emon dau bart, izan be, Euskadiko Lurralde Kontseilura hauteskundeak izan dira, Bilbon SGAEk egoitzea dauen Campos Eliseos Antzokian hain zuzen be.

8.820 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera unibersidadera sartzeko azterketak UPV/EHUn

Bizkaie! 2013-06-03 18:53

Aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.820 ikaslek unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 6,10 gehiagok. Igoerak hiru campusetan gertatu dira: Araban, % 2,30 gehitu da, Bizkaian % 7,01 eta Gipuzkoan % 6,30.

'Euskara Jendea' dokumentalaren grabazino-prozesuan balio handiko hilobi-inskripzinoa topau dabe

Bizkaie! 2013-06-03 18:32

Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sortearen grabazino-prozesuaren barruan, Caius Mocconius Verus-en hilobi-inskripzinoa topau dabe. Hilobiak berebiziko garrantzi historiko eta arkeologikoa dauka, azaldu dabe prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

David Rubinek egin dau aurtengo Getxoko Komiki Azokako kartela

Bizkaie! 2013-06-03 18:20   kulturbiz

David Rubínek, Espainian zein kanpoan egun komikigile ospetsuenetako bat danak, egin dau Getxoko 12. Komiki Azokako kartela. Azokea zemendiaren 22tik 24ra izango da Areetako Geltokia plazan eta bertan 60 saltoki kokatuko dira.

Karmel aldizkariko zuzendari Julen Urkizak jaso dau Urrezko Luma saria

Bizkaie! 2013-06-03 15:23   sariak-autortzak

Egun handia da gaur euskal kuklturearen leiho bat dan Karmel aldizkariarentzat eta zuzendaritzan 30 urteko ibilbidea daroan Julen Urkizarentzat, urteotako lanaren merezidutako autortzea adierazo dau aurkezpen ekitaldian Ana Urkiza idazle eta Karmel aldizkariko artikulugileak.

EIZIEk Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2013-06-03 11:41   kulturbiz

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketea jarri dau martxan. Itzulpengintzako profesionalek zein hasibarriek parte hartu leikie, eta proiektuak aurkezteko epea garagarrilaren 8an amaituko da.

Mikel Laboa Katedreak sormen eta ikerkuntza arloko hainbat deialdi aurkeztu ditu

Bizkaie! 2013-05-31 16:39   kulturbiz

UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatua, Mikel Laboa Katedrearen helburu nagusia da euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea.

'Herri Literatura Jardunaldietako Antologia' atal barria Euskaltzaindiaren webgunean

Bizkaie! 2013-05-31 15:37

Gaur, maiatzaren 31n, Euskaltzaindiak atal barri bat zabaldu dau interneten: Herri Literatura Jardunaldietako Antologia izenburupean. Atalean Euskaltzaindiaren Herri Literatura batzordeak antolatu dituan herri-literatureari buruzko jardunaldietako ekarpenik mamitsuenak batu dira.

11 Kolore Fest-Aniztasun Eguna bagilaren 1ean Donostian

Bizkaie! 2013-05-31 14:52   kulturbiz

Dana dago prest Euskal Herria 11 Kolore herri ekimenak zapaturako, bagilaren 1erako, Donostian deitu dauen 11Kolore Fest - Aniztasun Egunerako. Gora aniztasuna-Bai aniztasunari! lelopean Donostiako kaleetan egingo dan 11 Tanbor Martxea izango da ekitaldi nagusia.

Ekintzaileak izango dira Jakintza Librearen IV. Jardunaldiaren protagonistak, bagilaren 14an

Bizkaie! 2013-05-31 11:44

Azkue Fundazinoak Jakintza Librearen IV. Jardunaldia egingo dau bagilaren 14an, Euskerearen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan. Aurten ekintzailetzeari buruz jardungo dabe, Ausar zaitez, salto egin eta sarean jausi! lemapean.

‘Interbentzioak Deustuko zubian’ proiektuaren bigarren erakusketea Pau Figueresen eskutik

Bizkaie! 2013-05-31 11:27   Kulturea

Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bigarren erakusketea aurkeztuko da: Figueres artistearen Patriot acts Nº 1/ vis-à-vis lana.

V. Literaturia Larrabetzun maiatzaren 31tik bagilaren 2ra

Bizkaie! 2013-05-31 10:31   jardunaldiak

Literaturia jaialdia eta azokea bosgarren urtez egingo da Larrabetzun, aurten Kale gorrian lemapean. Kartela Unai Iturriagak egin dau. Urtero legez, liburuen aurkezpenak, berbaldiak, poesia errezitaldiak, antzerkia eta musika kontzertuak izango dira protagonista Bizkaiko herrian.

Gernika BHIko 4 ikasle saritu ditue Urruzuno Gehituz 2012-2013 literatura ekimenean

Bizkaie! 2013-05-29 18:25   Kulturea

Aurten 20 ikasleren lanak saritu ditue: A kategorian (gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, bi saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: biak gernikarrak, Ane Miren Arejita Abaitua eta Sara Abaunza Urionabarrenetxea. B kategorian (gaztetxuak, DBHko 3. eta 4. mailak), prosan, beste bi saridun Gernika BHI DBH 4. Mailako ikasleak: Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra eta Katalin Ibarzabal Galarza gernikarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aukera barriak hizkuntza-politika eragingarria abian jarteko

Bizkaie! 2013-05-29 15:11   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak txalotu nahi izan dau Euskal Lurralde Alkargoaren aldeko Koordinadorak Lurralde Alkargoa osotzeko abian jarri dauen dinamikea. Egun euskerearen lurraldeek ez dabe berariazko instituzinorik eta horrek trabestu besterik ez dau egiten hizkuntza-politika eragingarria abian jarteko aukerea adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

BFAk bookcrossing gune bat jarri dau Foru Liburutegian, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2013-05-29 13:51   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak bookcrossing gune bat jarri dau Foru Liburutegian, irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz. Bookcrossing gune ofiziala bibliotekako atartean dago eta honezkero zabalik dago.

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa 'Errusiarra' Aire Zabaleko V. Akuarela Lehiaketea egingo dau zapatuan

Bizkaie! 2013-05-29 12:02   jardunaldiak

Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea, lau hamarkada baino gehiagotan Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan.

Erratzuko uriolearen mendeurrena

Bizkaie! 2013-05-28 18:18

Bagilaren 2an, Erratzu, Elizondo eta bai Baztan-Bidasoako bai Iparraldeko hainbat herri eta leku triskildu zituan uriolearen mendeurrena beteko da. Urioleak gogor jo eban inguru guztia, baina gehienbat Erratzun, Auza mendian lehertu zalako ekatx erruduna.

Oizen egingo dabe X. Deiadar Mendien Eguna, bagilaren 2an

Bizkaie! 2013-05-28 18:05

Deiadar Mendien Egunaren hamargarren edizinoa egingo dabe bagilaren 2an, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta. Batzar Nagusiak berreskuratu ziraneko 25. urteurrenean, 2004. urtean, berreskuratu zan ohiturea. Hitzordua 9:00etan izango da, Garaiko Udaletxean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IV. Zirkualde, Zirkuko Arteen Jaialdia astegoienean Bilbon

Bizkaie! 2013-05-28 14:31   kulturbiz

Bilboko Errekalde auzoak Zirkualde zirku jaialdiaren laugarren edizinoa jasoko dau astegoien honetan auzoko plazan (Maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean eta 2an), eta barrikuntza lez, aurten, baita bertako udaltegian be. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializautako bederatzi konpainiaren ikuskizunak eroango ditu auzora.

»» Ikusi argazki guztiak (3)