Morgako Udalak IV. Baseleizen Ibilaldia antolatu dau

Bizkaie! 2013-06-19 14:48

Morgako Udalak beste urte batez antolatu dau herriko baseleiza ibilaldia herriko ondare eta natur aberastasuna ezagutzera emon eta herrian ohitura osasuntsuak ta gizarte hartu-emonak sustatzeko asmoz. Hitzordua: bagilak 30, domekea.

Bilboko Unibersidade eta Antzerki Eskolen II. Jaialdia garagarrilaren hasieran egingo da

Bizkaie! 2013-06-19 12:19   Kulturea

EAE zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu arren, izena mon daben antzezlan guztien artean, azkenean sei aukeratu dira, garagarrilaren 1etik 6ra taularatzeko.

Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue udan Bizkaiko Aldundian

Bizkaie! 2013-06-19 11:34

Hitzarmenari esker, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbideko Fakultadeko graduko hirugarren mailako sei ikaslek praktikak egin ahal izango ditue uda honetan Lehendakaritza, Gizarte Ekintza eta Kultura sailetan eta Ogasun Sailari atxikitako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan (FAEA).

Aurtengo Aste Nagusiko sei kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2013-06-18 18:24

2013ko edizino honetan 240 lan aurkeztu dira. Aurten lanak leku desbardinetatik heldu dira, hau da, Araba, Gipuzkoa, Bartzelona, Madril, Valentzia, Pontevedra, Castelló, Sabadell, Torrelavega, Toledo eta Mexikotik.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Elhuyarrek Hiztegi Automatikoak izeneko ataria aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-06-18 18:12

Elhuyarrek bost hiztegi batzen dituan Hiztegi Automatikoak izeneko ataria sortu dau. CC-by-sa lizentziapean ipini dau sarean, erabiltzaileen esku. Hiztegiok alemana, hindia, arabierea, txinerea eta swahiliagaz lotzen dabe euskerea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Bilboko XIV. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Bizkaie! 2013-06-18 15:51   Kulturea

Garagarrilaren 2tik 6ra egingo dan Bilboko XIV. Kalealdiak kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoa dakar, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu.

Ederlezi pastorala Zuraiden bagilaren 22an

Bizkaie! 2013-06-18 14:42

Xiberotar pastorala 2013ko Xiru festibalean sortu eben, Mixel Etxekoparren zuzendaritzapean. Nahiz eta Ederlezi berbeak euskal doinua izan, tziganoa da, izan be, Ederlezi Balkanetako eskualdean udabarrian ospatzen daben jai baten izena da.

'Berria' egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-06-18 11:47   Euskerea berbagai

Berria egunkariak sareko Estilo Liburua aurkeztu eban bart, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Estilo liburu digitala edonoren eskura dago daborduko Interneten; atal barriak eskaintzeaz gan, iruzkinak egiteko aukerea be badago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aukeratu ditue dagoeneko Kimuak 2013ko katalogoa osotuko daben 7 film laburrak

Bizkaie! 2013-06-18 11:19   Barriak

Honako film laburrek osotuko dabe Kimuak 2013 katalogoa: Lander Camareroren A political story, Aritz Morenoren Colera, Borja Cobeagaren Democracia, Izibene Oñederraren Hotzanak, Raúl de la Fuenteren Minerita, Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso eta Asier Altunaren Zela Trovke.

Donostiako XXIV. Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astean lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2013-06-17 18:46   Barriak

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astearen 24. edizinoan lanak aurkezteko epea joandako zapatuan, bagilaren 15ean, zabaldu eben. Aurtengo jaialdia urriaren 26tik zemendiaren 1era bitartean egingo da, eta izena emoteko azken eguna abuztuaren 15a izango da.

'Literaturea eta konpromisoa' izenburupean, Lucia Etxebarria eta Arantxa Urretabizkaia protagonista

Bizkaie! 2013-06-17 15:43   Kulturea

Literaturea eta konpromisoa izenburupean, Lucía Etxebarria eta Arantxa Urretabizkaia izango dira protagonista, bagilaren 18an, martitzenean, arratsaldeko 19:30ean; moderatzaile lana, barriz, Iñaki Esteban kazetari arabarrak egingo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Elebidek 340 gorabehera jaso zituen 2012an, aurreko urtean baino %15 gehiago

Bizkaie! 2013-06-17 12:34   Euskerea berbagai

Jazoera horreen tipologiari jagokonez, gehienak kexak izan ziran (% 92), herritarren ustez hizkuntza eskubideak urratu ziralako; konsultak (% 5), iradokizunak (% 2) eta eskaerak (% 1). Gero eta herritar gehiago dira hizkuntza eskubideen gainean kontzientzia handiagoa dabenak, eta, urraketea jasaten dabenean, salaketea egiteko pausua emoten dabenak, adierazo dabe.

Bizkaie 2013-06-17 12:06

Zu lako irakurleak behar doguz Bakarne. Eutsi goiari!!!

Erantzuna | Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'

.eus, euskerearen herriaren domeinua onartu dau ICANN erakundeak

Bizkaie! 2013-06-17 11:02

2012an eskaerea egin eban PuntuEus fundazinoko kideak pozik agertu dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako agerraldian, baina ohartarazo dabe domeinua bera ez dala helburua, tresnea baino. 2014ko apirilean hasi ahal izango da webguneak .eus domeinuagaz erregistretan.

Bakarne 2013-06-15 14:10

Zorionak, Bizkaie. Egunero irakurten zaituet, eta ez falta inoiz be, bale?

Erantzuna | Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'

Aiko taldeagaz erromeria Urbian

Bizkaie! 2013-06-14 16:39   Kulturea

Aiko taldeak bagilaren 15ean, zapatuan, Urbiako zelaietan edonorentzat zabalik dagoan erromeria herrikoia ospatuko dau, bidebatez taldearen Bilgua azken diskoa aurkeztuz.

Bizkaie! 2013-06-14 15:59

Eskerrik asko lagun, eutsi goiari!!!

Erantzuna | Bizkaie! 'Gizarte ekimen onena'

Alex Txikon K2ra abiatuko da, bere hamaikagarren zortzimilakoaren bila

Bizkaie! 2013-06-14 15:37

Aurretik egindako bi saiakeretan ondo ezagutzen dauen Cesen ibilbidetik ekingo deutso gorako bideari, oraingoan tontorrera heltzeko asmoz. 2004an, 7.400 metrora heldu zan eta 2011an, gau bi egin zituan laugarren kanpamentuan 8.000 metrora. Eskalada garbi eta seguru bategaz gozetako ibilbide onena dala dino Txikonek.

Bilboko Arenalean III. Larrain Jantza topaketea astegoienean

Bizkaie! 2013-06-14 15:11   Kulturea

Hirugarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat ospatuko da. Talde hori izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Euskaltzaindiak euskerearen aldeko pausuak eskatu deutsoz Aurélie Filipetti Frantziako Kultura eta Komunikazino ministroari

Bizkaie! 2013-06-14 13:02   Euskerea berbagai

Ministroari bialdu deutson gutun baten bitartez, euskerearen etorkizunaz bere kezka azaltzen dau Akademiak, eta hizkuntza aniztasuna bermatze aldera euskerearen aldeko politika eraginkorra aldarrikatzen dau. Uste dogu -dino Euskaltzaindiak- egingarria eta beharrezkoa dala hizkuntza aniztasuna antolatzea eta bizkorrago egitea, aldeko pausuak eta laguntzak sustatuz.