Getaria Google-ren Model Your Town lehiaketako irabazlea
2012-05-16 18:51Getaria izan da Google-ek antolatutako Model Your Town lehiaketako irabazlea. Ekimenak Google Earthen hiru dimensinotako teknologiagaz herriaren irudikapen onena egiten dauen lana saritu dau. Getariaren proiektua finalistetako bat izan da, besteak beste, Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (AEB), eta Leominister (Reino unido) uriakaz batera.
Makinatxu bat ekitaldi Artium-en, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2012-05-16 18:32 kulturbizArtium-ek Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko antolatu dituan jarduerak barikuan hasiko dira, maiatzak 18, 20:00etan. Ordu horretan, erakusketa bi inaugurauko dira: Plágaro eta Premiaren garaia.
2012 Euskadi-k 500.000 euro jarriko ditu 28 kultur-ekimen bideratzeko
2012-05-16 17:27 kulturbiz2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea programearen helburu eta balioekaz bat egiten daben ekimenak antolatzeko laguntza ekonomikoen onuradunen barri iragarri dau Fundación 2012 Fundazinoak. Danetara,132 proiektu aurkeztu dira, eta horretatik Jaurlaritzeak 28 aukeratu ditu.
Maiatzaren 18an Amorebieta-Etxanon hainbat ekitaldi izango dira gerra zibileko biktimak omentzeko
2012-05-16 15:47Hiru belaunaldiren emozinoak proiektuak hiru belaunaldiren emozinoak batu nahi ditu jazoera mingarri hau ardatz hartuta: gerrea zuzenean sufridu ebenak, zeharka haren barri jakin genduanok eta, azkenik, gerra zibilari buruz entzun baina urruneko zeozer lauso moduan ikusten dabenak
'Xora' zubererazko pelikulea, barikutik aurrera Hego Euskal Herriko aretoetan
2012-05-16 13:28 BarriakXora zubereraz egindako lehenengo pelikulea barikuan, hilaren 18an, ailegauko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara. Zuberoan egindako lehenengo pelikuela da, eta zubereraz filmautako lehenengoa bere bai.
2011n baino % 27 ikus-entzule gehiago izan ditu aurten Fant-ek
2012-05-16 12:43 BarriakAzken 18 urteetan Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiak - Fant 2012k, % 27 ikus-entzule gehiagogaz zarratu dau aurtengo edizinoa. Danetara, 4.167 persona hurreratu dira Alondigako Golem Zine aretoetako proiekzinoetara. Igazko edizinoak 3.259 ikus-entzule izan zituan.
UPV/EHUk 2011an tesia irakurri daben 306 doktoreak omenduko ditu
2012-05-16 12:11Igaz, 91 tesi Zientzia Esperimentalak ezagutza-arlokoak ziran, 71 Gizarte eta Zuzenbide Zientziak; 63 Irakaskuntza Teknikakoak; 45 Osasun Zientziakoak eta 36 Humanidadeak. Horreetatik guztietatik 37 euskeraz aurkeztu zituen, hau da, % 12,09a, 2010ean baino bost puntu gehiago.
Mañariak gerra zibilaren 75. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak antolatu ditu asteon
2012-05-16 11:15Mañariako Udalak eta Gerediaga alkarteak gerra zibilaren 75.urteurrenaren harira, egitarau berezia atondu dabe asteon. Domekara arte, Mañariako kultur etxean Guda zibila Durangaldean izeneko erakusketea ikusgai egongo da.
Eñaut Larralde kantaria hil da
2012-05-15 18:23 MusikeaEñaut Larralde kantaria atzo arrastian hil zan, Baionan, gaixotasun luze baten ondorioz. Nafarroa Behereko kantaria 70eko hamarkadatik Eñaut Etxamendigaz batera ibili zan abesten herririk herri. Protesta kantak ziran nagusi euren errepertorioan.
'Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz' liburua aurkeztu dabe
2012-05-15 17:33 kulturbizGaur, maiatzaren 15ean, Antonio Tovar. El filólogo que encontró el idioma de la paz liburua aurkeztu dau Jose Andres Alvaro Ocariz egileak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Siníndice argitaletxeak argitaratu dau.
Twitter bidezko literatur lehiaketea, Literaldia'12ko arrakasta
2012-05-15 15:46 KultureaLiteraldia'12 jaialdiaren arrakastea argi eta garbi geratu dan eremuetako bat teknologia barrien alorra da, berbarako, katalanez eta euskeraz, twitter bidez eginiko mikroipuin eta ipuin kolektiboaren lehiaketeagaz. Mikroipuinei jagokenez ehun baino gehiago jaso dira. Eta ipuin kolektiboa, barriz, hirurogeita hamar persona baino gehiagoren parte hartzeari esker egin ahal izan da.
M15M Bizkaiak lehen urteurrena ospatuko dau gaur
2012-05-15 14:58Ospakizun-eguna da gaurkoa eta, horregatik, helburu nagusia ahalik eta gazte, adineko, unibersidadeko ikasle, langile, lanbako gehien batzea da, jente normala, egungo sistema politikoan aldaketak eskatzeko eta gizarteko % 1ek bakarrik sortu daben egoera honen sortzaileei erantzukizuna eskatzeko arrazoi bat baino gehiago dauena.
Homofobiaren kontrako kanpainea abiarazo dau BFAk
2012-05-15 14:08Homofobiarik ez lemapeko ekimen honen aurtengo ardatza kirola izango da eta, esangura horretan, Bilboko Athletic taldearen lankidetzeari esker Josu Urrutia presidenteak, Iraia Iturregi nesken taldeko kapitainak eta Carlos Gurpegik hartu dabe parte indarkeria, aitamen edo ekintza homofoboak amaitu daitezala eskatzeko.
Makina bat ekitaldi, Internet Egunaren inguruan
2012-05-15 12:05Maiatzaren 17an Internet Eguna da mundu osoan. EAEn, SPRI eta Internet&Euskadi alkarteek hainbat ekimen antolatu ditue maiatzaren 15etik 19ra bitartean, eta enplegua izango dabe ardatz.
I. Gunea Eguna Azpeitian euskera alkarteen topagune izateko helburuagaz
2012-05-15 11:38 Euskerea berbagaiEuskaldunon alkarteen mobimentuko lagunok batu, batzuk besteakandik ikasi eta danon artean lortzen gagozana ospatzeko eguna Topaguneak antolatu dau datorren zapaturako, maiatzaren 19rako, Azkoitian.
Maiatz alkarteak literatur jardunaldiak antolatu ditu Baionan
2012-05-15 11:18 jardunaldiakMaiatz alkarteak, hogeita hamar urte bete barri, azkenengo hiru hamarkadetako euskal literaturearen inguruan gogoeta egiteko jardunaldiak antolatu ditu Baionako Euskal Museoan, maiatzaren 15 eta 16an.
Elkarrizketa itxurosoa eta ederra. Zorionak Begituri! Eta bereziki Iñigori. Ekin horrela.
Erantzuna | Iñigo Iruarrizaga: 'Gure asmoa astekari bihurtzea da'
Ikasturte honetan, UPV/EHUk 690 ikasle bisitari jaso ditu, eta 1.290 ikasle bialdu
2012-05-14 18:44Epe ertain eta luzeari begira, ikasle trukerako programa honeek unibersidadeko prestakuntzan txertatzea da asmoa, eta ikasleek euren borondatez bizi daben esperientzia izatetik nahitaezko esperientzia izatera aldatzea.
'80 egunean' eta 'Urte berri on, amona!' pelikulak, Pariseko Different 5! jaialdian izango dira
2012-05-14 18:10 BarriakEuskal zinemagintzak pelikula bi izango ditu aurten Pariseko Differentt 5! jaialdian, bata Telmo Esnalen Urte berri on, amona!, eta bestea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker, film bietako zuzendariak jaialdian izango dira.
Lan itzela egiten dozue Begitukook. Segidu holan. Zorionak Bizkaieri eta Nagoreri, alkarrizketa benetan polita!
Erantzuna | Iñigo Iruarrizaga: 'Gure asmoa astekari bihurtzea da'