Animazinoa eta estanpazinoari buruzko ikastaroak garagarrilean, Cristobal Balenciaga Museoan
2013-05-28 13:56 jardunaldiakGetariako Cristobal Balenciaga Museoak ikastaro bi eskainiko ditu garagarrilean, bata animazinoari buruz, eta bestea, ehunaren estanpazino digitalaren ganean. Izena emoteko epea zabalik dago bagilaren 16ra arte.
Bilbok Bizkaiko publizidade agentzien sormen kanpainen erakusketa bategaz egingo deutso harrerea El Sol jaialdiari
2013-05-28 11:18Bizkaiko Publizidade Agentzien Alkarteak, Bilboko Udalagaz lankidetzan, sektoreko 14 enpresa bizkaitarrek egindako lan onenen erakusketa publiko bat antolatu dau Zabalgune eraikinean, bart, astelehenean hasi eta datorren bagilaren 4ra arte. Portfolio izenburuko erakusketan, publizidade lan erakargarriak eta harrigarriak batu dira, Bizkaiko profesionalen lana islatzeko helburuagaz.
300 ume eta gaztetxu batuko dira aurtengo Bertso-udalekuetan
2013-05-28 11:10 BertsolaritzeaAurten 300 umek hartuko dabe Bertso-udalekuetan, garagarrila eta abuztuan. Zuhatza, Arrazola, Irañeta, Orio, Bidarrai, Lekeitio eta Barrian egingo dira udalekuok. Bilbon, ganera, bertso-udaleku edegia prestau dau Zenbat Gara alkarteak.
Bizkaiko Trikitixa Eguna Plentzian
2013-05-27 18:30 MusikeaBizkaiko Trikitixa Alkarteak antolatuta Bizkaiko Trikitixa Eguna 2013 bagilaren 1ean izango da Plentzian. Bazkarian izena emoteko 18 euro sartu behar dira Bizkaiko Trikitixa Alkarteko kontu korrontean izen-abizenak adierazoz: 2095 0022 00 9105970729. Bazkarirako izena emoteko azken eguna maiatzaren 28a izango da.
300 berbalagun batuko dira zapatuan Egoibarren, 8. Mintza Egunean
2013-05-27 15:45 Euskerea berbagaiElgoibarko Izarra kultur alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaraua prestau dau bagilaren 1ean, mintzalagun, berbalagun eta mintzakide guztien jaia dan Mintza Egunean. Euskal Herri osoko 300 bat berbalagun batuko dira.
Rudolf Trebitsch antropologoak egin zituan euskereari buruzko ikerketak berbagai Berlinen eta Leipzigen
2013-05-27 14:44 Euskaldunak munduanTrebitschek Euskal Herrira egindako bidaiaren mendeurrena ospatzen danean, 1913an antropologo vienarrak Euskal Herrian jaso zituan kanta eta grabaketa dialektalak entzuteko aukerea izango da bi berbaldietan, tartean Iparragirreren Gernikako Arbola kantuaren lehen grabazinotzat joten dana.
'Hablan los artistas' ehun euskal artistaren alkarrizketa liburua argitaratu dabe
2013-05-27 13:28 kulturbizHablan los artistas ehun euskal artista garaikideri egindako alkarrizketen bildumea argitaratu dau José Luis Merinok. Alkarrizketatuen artean dagoz, besteak beste, Txomin Badiola, Itziar Barrio, Luis Candaudap, Eduardo Chillida, Esther Ferrer, Jesús Mari Lazkano, Remigio Mendiburu, Andrés Nagel eta Jorge Oteiza.
Abdellatif Kechicheren 'La Vie d'Adele' pelikulea nagusi Cannesko Zinemaldian
2013-05-27 11:28 BarriakLa Vie d'Adele Abdellatif Kechiche zinemagile tunisiarrak zuzendutako pelikula frantsesak irabazi dau Cannesko Zinemaldiaren 66. edizinoko Urrezko Palmea. Emakumezko aktore onena Bérénice Bejo izan da, Le Passé pelikulean egindako lanagaitik, eta gizonezko onena, Bruce Dern.
Euskerea eta mitologia aztergai, Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarrean
2013-05-24 15:48 Euskerea berbagaiMitologia: jatorria irakurtzeko zientzia izenburupean egingo dabe Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarra, zapatuan, maiatzak 25, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Mitologia eta hizkuntzea landu dituen hainbat adituk hartuko dabe parte jardunaldian, besteak beste, Roslyn M. Frankek, Juan Inazio Hartsuagak eta Felix Zubiagak.
San Antonio jaietarako piropo bila dabilz Igorren
2013-05-24 14:41 kulturbizIgorreko Jaietarako euskeraz idatzitako piroporik originalenaren bila dabilz aurten be San Antonioetako Jai Batzordeak eta Igorren Euskerea Zuzterrerik taldea. Piropo saridunagaz Igorreko jaietarako pegatinea atarako dabe. Parte hartzeko epea maiatzaren 27an amaituko da, astelehenean.
Jon Arretxek '612 euro' Toure detektibearen bigarren nobelea argitaratu dau
2013-05-24 12:36 KultureaToure detektibearen bigarren istorioa idatzi dau Jon Arretxe idazle basauriarrak, 612 euro (Erein). Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu dau hau nobela hau be, uriko Afrika txikian, Euskal Herriko ghettorik handienean.
Jose Maria Guibert Deustuko Unibersidadeko errektore karguaz jaubetuko da maiatzaren 27an
2013-05-24 10:48Errektore barria Injinerutza Fakultadeko katedraduna da eta Jaime Oraa Oraaren lekua hartuko dau. Azken horrek bere hirugarren agintaldia amaitu dau eta orain UNIJES Lagundiaren Unibersidade Zentroen Federazinoko buru izentau dabe.
Bidaien ganeko 'Inquietos vascones' liburua aurkeztu dabe
2013-05-23 17:31 KultureaInquietos vascones. Relatos viajeros de escritores vascos y navarros bidaiei buruzko kontakizunez osotutako liburua aurkeztu dau Desnivel etxeak. Hogeita lau idazleren artean Bizkaie!-ren kolaboratzaile Zigor Aldama kazetaria dago.
Bizkaiko rockaren historiari buruzko '160 metros' dokumentala gaur ikusgai
2013-05-23 15:48 BarriakBizkaiko rockaren historiari buruzko 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentala aurkeztu dabe Bilbon. Bilboko itsasadarraren alde bietan 90. hamarkadan izandako eraldaketea rockaren ikuspuntutik azaltzen dau ikus-entzunezkoak.
Irati Bediagak irabazi dau Mikel Zarate saria
2013-05-23 15:09 sariak-autortzakIrati Bediaga galdakoztarrak idatzitako Beldarren hegaldia ipuinak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.
Lehorreko ugaztunen konserbazinoa aztergai, Euskal Herriko Naturearen III. Jardunaldietan
2013-05-23 13:00 jardunaldiakEuskal Herriko Naturearen III. Jardunaldiak egingo ditue egunotan Derioko Nekazaritza Eskolan, maiatzaren 23an eta 24an. Lehorreko ugaztunen konserbazinoa eta kudeaketea izango dira edizino honetako ardatz nagusiak.
Lobo Antunesen 'Gauzen ordena naturala' eta Rodoredaren 'Ispilu hautsia' argitaratu ditue Literatura Unibertsala bilduman
2013-05-23 12:27 KultureaLiteratura Unibertsala bildumeak liburu barri bi ditu, Antonio Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala, Iñigo Roquek itzulita, eta Merce Rodoredaren Ispilu hautsia, Antton Olanok euskeratua. Alberdania, Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue liburuak.
Peru Magdalena durangarrak 'Egia esan' bere lehenengo nobelea kaleratu dau
2013-05-22 14:32 KultureaAitatasunaren inguruguko gogoetea dau ardatz Peru Magdalena idazle durangarraren Egia esan (Elkar) liburuak. Hauxe dau bere lehenengo nobelea.
La Cava Etxea, bagileko protagonistea 'Bilboko eraikin bereziak' bisita gidatuen egitarauan
2013-05-22 12:50 kulturbizMaiatzean, Atxuriko Gizakundearen komentua dogu Bilboko eraikin bereziak: Komentuak, atzo eta gaur bisita gidatuen egitarauko protagonistea, bagilean, ostera, La Cava Etxea izango da. Bisitak doban dira, baina derrigor emon behar da izena.






















Friki kuadrillea.
Erantzuna | Euskerea eta mitologia aztergai, Euskerearen Jatorriaren 8. Biltzarrean