Joan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso ditue
2012-05-04 16:26 sariak-autortzakJoan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso zituen atzo, Bilbon, Euskadiko Editoreen Alkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbereak antolatutako Euskadiko Editoreen Gauaren bosgarren edizinoan.
Antonio Trashorrasen 'El callejon' filmak eta euskal zineari buruzko Fant Laburrean erakusketeak inaugurauko dabe Fant 2012
2012-05-04 15:52Epaimahaiaren sari nagusia lortzeko lehiatuko dan El Callejón luzemetraiaren emonaldiak eta euskal film laburrei zuzendutako Fant Laburrean saioak edegiko dabe gaur, hilak 4, Fant 18, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa.
Getxoko III. Euskera Plana onartzeko prozesua aurkeztu dabe
2012-05-04 15:47 Euskerea berbagaiImanol Landa Getxoko alkateak III. Euskara Plana onartzeko prozesua aurkeztu eban eguenean, Andres Isasi Musika Eskolan. Ekitaldian Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia izan zan, euskereagaz izandako esperientziaren ganean berbetan
Nontzefilmak lehiaketako lan onenak maiatzaren 5ean proiektauko ditue Bilboko Fant jaialdian
2012-05-04 15:04 BarriakNontzefilmak film laburren lehiaketearen sari banaketea eta lanen proiekzinoa zapatuan egingo dabe, maiatzaren 5ean. Ekitaldia Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoan egingo dabe, 19:30ean, Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren barruan.
Jose Inazio Lasa, Antton Kazabon eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren lliburu bana kaleratu dau Ereinek
2012-05-04 13:18 KultureaErein argitaletxeak Jose Inazio Lasaren Denboraren hosto artetik poema liburua, Antton Kazabonen Ai, Ximun, Ximun! umeentzako narrazinoa eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren Behorraren ondarea liburuak aurkeztu ditu.
Erlijinoak ardatz hartuta abiatuko da Filosofiari eta zientzia politikoari buruzko zikloa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean
2012-05-04 12:31 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Erlijioak: antxinako lengoaiak / aro barriak izenburupean antolatu dituan lau topaketetako lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 7an. Topaketen helburua, erlijinoen bilakaereari buruzko eztabaida eta gogoeta foro izatea da.
Edo! argitaletxe barriak bost liburu kaleratuko ditu udagoienean
2012-05-04 12:07 KultureaArgitaletxe barria aurkeztu dabe, Edo!, independentea, autofinantzatua eta borondatezko lanean oinarritukoa. Talde eragileak urte bi emon ditu proiektua prestetan, eta udagoinean argitaratuko ditu lehenengo lanak.
Junes Casenave-Harigilek 'Xiberoko antzertia edo pastorala' aurkeztu dau Maulen
2012-05-04 11:00 kulturbizJunes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainak Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu eban apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean.
Euskaltzaindiak 'Anaitasuna' aldizkariaren Interneteko bilatzailea hobetu dau
2012-05-03 15:49Euskaltzaindiak Anaitasuna aldizkariaren Interneteko hemerotekan aldaketa batzuk egin ditu, eta bilatzaile barritua gehitu. Bilatzaile barri horrek aldizkariaren katalogoan egindako azken hobekuntzak aprobetxetan ditu, eta ondorioz, aldizkarietako artikuluen bilaketak hobeto egingo dira, besteren artean eremuka egin ahal izango diralarik.
Herrien arteko VII. Berba Probak Mungian
2012-05-03 11:37 BertsolaritzeaLagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.
Portugaleteko Folklore Azokeak 40 artisau batuko ditu astegoienean
2012-05-03 11:11 KultureaAurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.
Martxan da 2012ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea
2012-05-02 18:26 BertsolaritzeaMartxan dagoz herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak; lehenengo saioak eguaztenean, hilaren 2an, hasi dira. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukerea eukiko dabe ume eta gaztetxuek, maila bitan banatuta, adinaren arabera: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Finala bagilaren 16an izango da, Aguraineko Harresi aretoan.
Magia ikuskizun ugari Txurdinaga eta Otxarkoagako VIII. Magia Topaketetan
2012-05-02 15:49VIII. Magia Topaketak barikuan, maiatzaren 4an, hasiko dira Bilboko Otxarkoaga-Txurdinaga barrutian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Aurten, ganera, egun gehiago ditue topaketek, izan be maiatza osoa hartuko dabe 16 ikuskizunen emonaldiek.
Eszenatoki barria ganbera-musika kontzertuen XIII. Eleizetan Jaialdian: San Juan Ergoien baseleizea
2012-05-02 15:43 MusikeaEgitarauari jagokonez, esperientzia eta kalidade handiko musika taldeen eskutik dator aurten XIII. Eleizetan. Danetara 5 kontzertu izango dira. Asteon, maiatzaren 5ean izango da lehenengoa; iluntzeko 20:00etan Boroako San Pedro baseleizan, Método Cardiofónico izenburua dauen German Diazen ikuskizun barria.
Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoak Hazi Hezi aldizkaria aurkeztu dau Bilbon
2012-05-02 14:49Helburua, umeek —personek— euren nortasuna garatu deien tresnak eskaintzea izango da, persona autonomo, solidario eta kritikoak sortzen laguntzea, euren behar emozional, fisiko eta psikologikoak asetzeko.
Atal berezia euskal zinemarentzat Bruselako Film Laburren Jaialdian
2012-05-02 12:46 BarriakBasque Country Specials izenburupean, euskal zinemagintzeak saio berezi bi izango ditu aurten Bruselako Film Laburren Jaialdian: astelehenean, 16:00etan, eta eguaztenean, maiatzaren 2an, 21:00etan. Danetara, sei izango dira emongo dituen euskal film laburrak, zuzendari barri nahiz eskarmentudunek sortutakoak.
'Musika dibertigarria da' zikloak lau didaktiko eskainiko ditu Bilbon
2012-05-02 12:26 MusikeaMusika dibertigarria da programea barikuan, hilaren 4an, abiatuko da Bilboko Barrainkuako udaltegian. Didi Jazzek eskainiko dau egitarauko lehenengo emonaldia, 20:00etan. Umorez ganezka, Didi Jazzek bluesaren eta jazzaren jatorriaeta gaur egunera arteko bilakaerea azalduko ditu, eta sasoi bakotxeko kantak joko ditu.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak kultur jarduerak proposatu ditu zine programazinoaren osogarri
2012-05-02 11:42 BarriakBilboko Berreginen Museoaren Izaki FANTastikoak izeneko bisita-tailer programea; fantasiazko eta bildurrezko film mitikoen 35 kartel jasoten dituan Fant: I love clicks erakusketea; eta Irudi idiliko gitxiago! Zatarkeria, bildur eta nazka gehiago! lelopeko erakusleiho lehiaketea dira jarduera aitagarrienak.
Jokin Oregi eta Patxo Telleriaren 'LKM' antzezlanak Max saria irabazi dau
2012-05-02 11:00 sariak-autortzakLKM. Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa lanak irabazi dau euskerazko antzerki lan onenaren Espainiako Arte Eszenikoen Max saria. Jokin Oregi eta Patxo Telleria egileek domekan jaso eben saria, Madrileko Price Zirku Antzokian. Beste lan bi egozan izentauta, Galder Perezen Antartikako lorea eta Mikel Losada eta Lander Otaolaren Sekula bai.
Wayne Shorter eta Eliane Elias Getxoko 36. Jazzaldian izango dira
2012-04-30 18:19 MusikeaWayne Shorter saxo-jotzailea eta Eliane Elias piano-jotzaile eta abeslari brasildarra izango dira aurtengo protagonistak. Horreez gan, saio nagusietan Larry Carlton, Mike Stern eta Richard Bonaren banda eta China Moses abeslaria izango dira Getxon garagarrilean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...