'Txina da' erakusketeak Arte Ederretako ikasleek Pekinen egindako lanak batzen ditu
2012-10-09 11:04 KultureaBilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan gaur zabalduko ditu ateak Txina da erakusketa kolektiboak. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko zortzi ikaslek (Nadia Barkate, Edurne Gonzalez, Miriam Isasi, J.P. Orduñez/Mawatres, Unai Requejo, Laurita Siles, Leire Urbeltz eta Cristian Villavicencio) Pekinen, Judas Arrietaren MA Studioan egonaldia egiteko jaso eben beka baten ondorioz Txinako uriburuan bertan sortutako lanak erakutsiko ditue.
Eremu urriko hizkuntzen eskubideak aztertuko ditue gaur Donostian
2012-10-09 11:03 jardunaldiakEuskal Herriko Unibersidadeko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko DREAM (Donostia Research Group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeak Europako eremu urriko hizkuntzentzako hizkuntza eskubide eta politikak mintegia egingo dau martitzenean, urriaren 9an, Donostian.
Bilbaopoesiak zinemeari eta Pasolinik, Cocteauk edo Aitzol Aramaiok lez, poesia landu eben zinemagileei begiratuko deutse aurten
2012-10-08 15:55 jardunaldiakPoesia idatzi eben zinemagileak eta poesiak batzen dituen edo hizkuntza poetikoa erabilten daben filmak izango dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilbaopoesia literatur jaialdiaren aurtengo edizinoaren gaia. Poesia eta zinea izenburupean, aurten formatua aldatu, eta poesia Pier Paolo Pasolini, Jean Cocteau edo Aitzol Aramaio lako zinemagileen lanagaz buztartuko dau.
Argizaiola sariketako argazkiak ikusgai, Bilboko Batzar Nagusietan
2012-10-08 13:14 KultureaArgizaiola argazki-sariketan parte hartutako irudien erakusketea ikusgai egongo da astelehenetik aurrera Bilboko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan.
Maindi Murua nagusitu da Altzürükün
2012-10-08 12:45 BertsolaritzeaMaindi Murua eta Maddi Ane Txoperena dira final erdietara zuzenean sailkatu diranak eta ganerakoak, barriz, puntuazinoaren arabera. Ondorioz, final erdietako saioetako kantarien izenak datorren asteko Kanboko kanporaketearen ondoren izango doguz. Urriaren 13an izango da hitzordua, Kanboko AIEC gelan, arratsaldeko 17:00etan.
Iratxe Ibarra nagusi lehenengo kanporaketan
2012-10-08 12:25 BertsolaritzeaIratxe Ibarrak (450) 48 puntu atara eutsozan bigarren sailatuari, Arrate Illarori (402) eta hortik aurrera ondokoak izan ziran puntuazinoak: hirugarren, Imanol Uria (371,5), laugarren Xabier Enbeita (357,5), bosgarren, Jone Larrinaga (346) eta seigarren Inazio Vidal (340).
Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak protagonista Amorebieta-Etxano Mangamore jaialdiaren eskutik
2012-10-05 16:37 kulturbizUrriaren 12tik 14ra bitartean, Japoniako kulturea, aisialdia eta tradizinoak izango dira protagonista Amorebieta-Etxanon, Mangamore jaialdiaren VI. edizinoa helduko baita udalerrira.
Produkzino artistikoa eta ikuspegi feminista aztertuko ditue Bilbon egunotan
2012-10-05 15:36 jardunaldiakIkuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroak 300 lagun batuko ditu egunotan, Bilboko Alondigan. Amelia Valcarcel fiolosooak edegiko ditu jardunaldiak, artearen alde sozialaren ganeko berbaldi bategaz, barikuan, 16:00etan.
'Harako Gabriel Aresti hartaz' bilbotar olerkariari buruzko zikloa Bilboko Kafe Antzokian
2012-10-05 15:00 jardunaldiakEta orain, hemendik egun batzuetara –urriaren 14an, hain zuzen–, Gabriel Arestiren jaiotzearen 79. urteurrena izango dogula-eta, Gabriel Aresti euskaltegiak ekitaldiz beteriko ziklo oparo ba tantolatu dau, data horren atxakian, barriro be gogoan eta kontuan hartu daiguzan Gabriel Arestik esandakoak eta egindakoak.
Hegaztien Munduko Eguna astegoienean, Euskadiko Biodibersidade Zentroan
2012-10-05 12:18Euskadiko Biodibersidade Zentroak asteburuan Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dau. Urriaren 6 eta 7an hainbat jardueta prestau ditue Busturiko Madariaga torretxean, bisita eta ibilbide gidatuak, berbaldiak eta dokumentalen emonaldiak, besteak beste.
Herritarrak Bilbo barriaren uri-transformazinoaren egile lez aurkezten ditu, ‘Bertan Bilbao – Proyecto Bilbao’ erakusketeak
2012-10-05 12:01 Kulturea2012ko urriaren 5tik 2013ko urtarrilaren 13ra egongo da ikusgai Bilboko Alondigako erakusketa aretoan (2. pisuak). Sarrerea dobakoa izango da. Erakusketan ondokoak topauko ditu bisitariak, besteak beste, Iñigo Bujedo Aguirre argazkilari bilbotarrari erakusketa honetarako beren-beregi eskatutako 30 argazki eta Iñigo Salaberriaren Bilboko metroaren bizitzari buruzko bideo bat.
Mugaldekoak taldeak 'Begiak lekuko' kaleratu dau, munduko doinu antologia txikia
2012-10-05 11:30 MusikeaMugaldekoak taldeak Begiak lekuko disko-liburua aurkeztu barri dau, mundu testu eta doinu antologia txiki bat. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratu dau. Zakur arra eta ehunzangoa bideoklipa be aukeztu dau Edu Zelaietak, Raúl Garcíak, Mattin Sorzabalberek eta Beñardo Goietxek osotutako bandeak.
Musika brasildar herrikoia, tangoak, folka eta bluesa nagusi VIII. Poltsiko Musika programan
2012-10-04 18:50 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programearen zortzigarren edizinoari emongo deutso hasierea gaur, hilak 4. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.
Susana Talayeroren 'Si vola' bideoa ikusgai Bilboko Berreginen Museoan
2012-10-04 14:15 KultureaSi vola bideoa, memoria barriro aktibetearen inguruko proiektuaren hasierea da, eta 2011ko abenduan Erroman egindako zenbait grabazinok osotzen dabe. Filmeko mikro-kontakizunak bisitearen ideiaren inguruan egituratzen dira, eta urte luzez egileagaz lotura personala izan daben uriko personakaz izandako topaketak jasoten ditue, besteak beste, Silvano Agosti zinemagileagaz eta Esther Flückiger konpositoreagaz.
EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak eta IDOMek diseinautako kamera astronomiko batek Jupiter eta Saturnoren lehen irudiak jaso ditu
2012-10-04 11:34Sánchez Lavega irakasleak adierazo dauenez, lehen emoitzak oso oparoak dira eta kamereak irudi ederrak atara leikezala ikusi dogu, aurrerantzean, atmosfera prozesu desbardinak aztertzeko balio izango dituenak eta fenomeno arinen jarraipena egiteko, adibidez, meteorito, asteroide, kometa eta gai desbardinen arteko talkak, batez be Jupiterren.
Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako lanen erakusketea zabaldu dabe
2012-10-04 11:29 kulturbizRekalde-Ortzadar komiki lehiaketako bigarren edizinoko erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Aurtengo sariketako beharrik aitagarrienak batu ditue, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearenak, eta ohorezko saridun Jon Zabaletarenak.
Bilblogari euskerazko blogen lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe
2012-10-04 10:43Nontzeberri kultur atariak Bilblogari euskerazko blogen lehiaketearen aurtengo edizinoa martxan ipini barri dau. Ekimenaren helburua gazteen euskerearen erabilerea Interneten eta euskarri digitaletan indartzea, eta ez galtzea da.
Traspasos, Gaitzerdi eta Hortzmuga konpainiak alkartu egin dira indarkeriaren kontra eta giza eskubideen alde
2012-10-03 18:44 KultureaProiektuaren izenburua Eta bihar… zer? da eta Bilbon eskainiko dabe urriaren 26an eta 27an. Aitatzekoa da kontalari lana egingo daben lau gerra-erreportarien presentzia: Hernán Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrasco.
El Columpio Asesino, Soziedad Alkoholika, Sutagar eta Barricada, Zuzen-Zuzenean zirkuituan
2012-10-03 15:17 MusikeaIV. Zuzen-Zuzenean musika zirkuituan 50 kontzertu iragarri ditue urritik apirilera bitartean. Euskal Herriko hainbat aretotan egingo dira kontzertuak. Orain arte iragarritako taldeak ondokoak dira: Soziedad Alkoholika, Zea Mays, Su Ta Gar, Moby Dick, Childrain, Jon Robles, Pablo Marín Stet, Moog Indigo Trío, Sosegua eta Barricada.












Lasterketa itzela antolatu dozue. Aupa Zeanuri, onenak zarie! Zorionak!
Erantzuna | Gorbeia Suzien mendi lasterketa eta martxeak bide zaharrak berreskuratuko ditu