Euskadin webgunea daben hamar langile edo gehiagoko enpresen 47,2k euskeraz be badauka

Bizkaie! 2014-11-25 14:42

2014an, EAEko hamar langile edo gehiagoko enpresak IKT ekipamenduetan ondo horniduta dagoz, batez be Debagoienan, merkataritza elektronikoaren erabileran izan ezik. Arabako Mendialdean eta Enkarterrin eta Markina-Ondarroan Bizkaian, neurri horretako enpresen % 100ek dabe Internet, eta Gipuzkoan Tolosaldea nabarmentzen da, % 99,6gaz.

Euskal Autonomia Erkidegoan webgunea daben hamar langile edo gehiagoko enpresen % 47,2k euskeraz be badauka, eta lurraldeka, Gipuzkoa nabarmentzen da, portzentaje hori % 61,1ra igoten baita, Eustaten datuen arabera.

Era berean, eskualdeka, Debagoiena (% 74,8) eta Goierri (% 68,2) nabarmentzen dira webgunea euskeraz be daben mueta horretako enpresei jagokenez, eta lurraldeko ganerako eskualdeetan be % 56ren gainetik dago portzentajea.

Bizkaian, Markina-Ondarroan % 59,3 dira webgunea euskeraz be daben hamar langile edo gehiagoko enpresak, eta Gernika-Bermeon % 58,8. Arabari jagokonez, Mendialdean % 50,0 da portzentajea, eta ganerako eskualdeetan beheraka doa.

Gainera, hamar langile edo gehiagoko enpresetako Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) ekipamenduen portzentajeak oso antzekoak dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen, baina euskerazko webguneeen portzentajea handiagoa da Gipuzkoako uriburuan.

Bestalde, 2014an, EAEko hamar langile edo gehiagoko enpresak IKT ekipamenduetan ondo horniduta dagoz, batez be Debagoienan, merkataritza elektronikoaren erabileran izan ezik. Arabako Mendialdean eta Enkarterrin eta Markina-Ondarroan Bizkaian, neurri horretako enpresen % 100ek dabe Internet, eta Gipuzkoan Tolosaldea nabarmentzen da, % 99,6gaz.

Internet daben hamar langile edo gehiagoko enpresak, herri administrazinoakaz izapide elektronikoak egiten dituenak, % 99,5 dira Markina-Ondarroan; % 96,8 Arabako Mendialdean; eta % 95,3 Debagoienan eta Goierrin (Gipuzkoan). Webgunea dabe Debagoienako % 93,4k, Kantauri Arabarreko % 89,1ek eta Bilbo Handiko % 87,3k.

Sare informatikoei jagokenez, Enkarterriko (Bizkai) neurri horretako enpresek % 100eko portzentajea dabe; Arabako Ibar eta Gorbeia inguruetakoek (Araba) % 98,1ekoa; eta Debagoienakoek % 97,7koa. Kode irekidun programei dagokienez, hamar langile edo gehiagoko enpresetan, Arabako Mendialdean % 94,3k dabe, Markina Ondarroan % 89,5ek, eta Debagoienan % 85,1ek.

Nurri honetako enpresek zenbateraino darabilten merkataritza elektronikoa (erosketa edo salmentak egiteko) neurtzeko orduan, portzentajeak askoz apalagoak dira: Urola-Kostan (Gipuzkoa) % 38,0, Markina-Ondarroan % 35,3 eta Gorbeiako Inguruetan (Araba) % 33,0.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu