Zineuskadik Donostia 60. Zinemaldiko bost pelikulagaz hasiko dau denporaldia
2012-09-20 10:51 BarriakAurtengo Zinemaldiko atal desbardinetan proiektauko diran Hipnotisören, To say goodbye, Pura Vida, Comme un chef eta Orla Frosnapper euskal zinema-aretoetan euskeraz ikusi ahal izango dira hilebete gitxi barru.
'Bi arreba' ikuskizuna eskainiko dabe Andoni Egañak eta Xabier Lizasok, piano doinuak eta bertsoak buztartuz
2012-09-19 17:59 BertsolaritzeaAndoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-jotzaile oriotarrak Bi arreba ikuskizuna sortu dabe, bertso jarriak eta bat-batekoak eta Chopinen musikea buztartzen dituana. Estreinaldia zemendiaren 1ean izango da, Bilbon, Arteria Campos Eliseos antzokian.
Luis Villasanteren lan guztiak digitalizau ditu Euskaltzaindiak
2012-09-19 15:41Luis Villasante zanak idatzitako lanen bersino digitalizatua aurkeztu dabe gaur Euskaltzaindiaren egoitzan. Luis Villasante euskaltzainburua izan zan 1970etik 1988ra, eta 57 urtetan zehar argitaratu eban lehenengo argitalpena 1944koa da, eta azkena, barriz, 2000koa. Danetara, 929 idazlan katalogau eta batu dira. Gaurtik aurrera sarean konsultau daitekez Akademiaren webgunean.
Etxepare Euskal Institutuak 'Euskal Kultura Saila' atondu dau
2012-09-19 14:33 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak Euskal Kultura Saila / Colección Cultura Vasca / Basque Culture Series izenburua emon deutso aurkeztu dauen liburu sailari. Hirueleduna izango da eta 12 liburuk osotuko dabe; horreetatik hamar aurkeztu ditue orain.
Publikoak dinamizetea helburu dauen kulturTICK egitasmoa abian da
2012-09-19 13:03 kulturbizKulturearen esparru desbardinak dinamizetako asmoz sortu dan tresnea da kulturTICK kulturzaleen kluba eta bere bazkideei, kulturzaleei oro har, zineman, kontzertuetan, antzerkian eta beste arte eszenikoetan, museoetan eta literaturan, abantailak eskainiko deutsezana.
Virginia Berasategirentzat 2012ko Bilboko Ibiltari Saria
2012-09-19 11:13Virginia Berasategik datorren zapatu eguerdiko 12:30ean jasoko dau saria Arenaleko Teilatupeetan, Bilbo, nire kotxe barik! jardunaldiaren ospakizunaren barruan eta bertan jardunaldiaren manifestua irakurriko dau.
Eddie Campbell eta Miguelanxo Prado izango dira Getxoko XI. Komiki Azokearen artista konbidatuak
2012-09-19 10:51 KultureaGetxoko XI. Komiki Azokan egongo diran egileen zerrendak baditu lehenengo izenak, eta aurten, goi mailako artistak batuko dira azokan. Zemendiaren 23tik 25era bertan egongo dira Eddie Campbell eskoziarra, From Hell eleberri grafiko famatuaren ilustratzailea, eta Miguelanxo Prado egile galiziarra, oso ospetsua nazinoartean.
Bilborock aretoak jarduerak eta zerbitzuak eguneratu ditu
2012-09-18 17:31 MusikeaHamabost urteko ibilbidearen ondoren, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren menpeko Bilborock aretoak eguneratu egin ditu jarduerak eta zerbitzuak: aisiarako leku bat, batzeko, lan egiteko, konektetako, zizka-mizkak eta edariak daukazan barra bat… Horren helburua da gazteen topaleku bihurtzea.
Hemen dira umeei zuzendutako XVIII. 'Bilbon Eskolatik Antzerkira' programea eta Eskola Antzerki Lehiaketea
2012-09-18 14:14 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Arte Eszenikoen aldeko apustuari eusten deutso, hezkuntzarako tresna moduan, eta ikasturte honetan be aurrera jarraitzen dau Bilbon Eskolatik Antzerkira programeagaz. Eskola Antzerki Lehiaketeagaz batera, Arte Eszenikoetarako ikus-entzule barriak trebatzea dau helburu, txikienen artean antzerki arlokoko sorkuntza lana bultzatzeaz gan.
Qingdaori (Txina) buruzko argazki erakusketa bat zabaldu dabe Bilbon
2012-09-18 10:46 KultureaArtista txinatar batzuek Qingdaoren Xarma izenburuko argazki erakusketea zabaldu dabe Bilbon. Erakusketea uriburu bilbotarreko Bailen kalean jarritako karpa batean bisitau ahal izango da, La Concordia geltokiaren aurrean, eguenera arte, hilaren 20ra arte. Erakusketeak 80 argazki batzen ditu, Qingdaoko paisajeak, usadioak eta ohiturak islatzen dituenak.
3.505 film labur aurkeztu dira 54. Zinebira
2012-09-17 17:48 BarriakZinebik 54k beste marka bat gainditu dau kopuru horreekaz, izan be, aurten igaz baino 484 film gehiago jaso dira. Jatorriari jagokonez, aurten be Frantzia da lan gehien aurkeztu dituan bigarren herrialdea, danetara, 588 lan, 687 lan aurkeztu dituan Espainiaren atzetik.
Euskal Herrian zehar euskeraz bitzeko gogoa adierazoko dabe herritarrek herri-lasterketen bitartez
2012-09-17 15:18 Euskerea berbagaiIrailaren 22an izango da ekimena. Euskal Herriko hainbat herritan, 50tik gora herritan egingo dira herri-lasterketak. Familia giroan lasterka egiteko konbita luzatuta, ibilbideak be guztiontzat moldatutakoak izango dira. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, familia giroan egiteko modukoak baino. Euskeraz biziteko nahia da asmoa.
UPV/EHUren trebakuntza-proiektu akademiko bat erakutsiko dau Cristóbal Balenciaga Museoak
2012-09-17 14:21 KultureaCristóbal Balenciaga Museoko erabilera anitzeko gelan erakutsiko ditue emoitzak, baita lan-prozesuak be, gaurtik irailaren 30era bitartean. Lan-prozesuak blogean be ikusgai dagoz.
Gasteiz uriburu magiko bihurtuko da XXIV. Nazinoarteko Magialdia tarteko
2012-09-17 14:01 kulturbizIrailaren 17rik 23ra bitartean, danetara, bederatzi herrialdetatik etorriko diran 30 artistek 69 ikuskizun eskainiko ditue Gasteizen, 21 agertokitan. XXIV. Nazinoarteko Magialdian, Artmik (Frantzia), Tony Chapeck (AEB), Mantas (Lituania) eta Les Chapeaux (Frantzia) magoak be bertan izango dira.
Euskal Poesiaren BBK Jardunaldiak Bilbon irailaren 17tik 21era
2012-09-17 11:17 jardunaldiakGalatea Taldeak, Bernardo Atxagak, Eñaut Elorriagak, Mikel Inunziagak, Yolanda Castañok, Carmen Isasik, Marina Perezek, Carmen Bereciartuak, Pablo Gonzalez de Langarikak eta Tachia Quintanarrek irakurgai hautatuak errezitauko ditue, eta Euskal Herriko eta nazinoarteko poeten sortze-lanik adierazgarrienetako batzuez gozetako aukerea izango da.
Langunek euskal enpresetako hizkuntzen erabilera, kudeaketa eta trebakuntzeari buruzko erretratua aurkeztu dau
2012-09-14 16:45 Euskerea berbagaiAzterketearen helburua izan da euskal enpresetako hizkuntzen erabilereari, kudeaketeari eta trebakuntzeari buruzko erretratu eguneratua egitea, enpresa ikuspuntutik, langile/ikaslearenetik eta hizkuntza-industriako profesionalen ikuspuntutik. Horretarako, 437 enpresak, hizkuntzak ikasten dituen 300 langile/ikaslek eta hizkuntzen industriako hogeita hamar bat profesionalek parte hartu dabe.
Gorbeia eskuko telefonoan zehaztasun guztiakaz
2012-09-14 14:00Hiru dimensinoko mendi-mapak Androidetan konsultetako aplikazinoa garatu dau Informatikako ikasle batek; Maria Teresa Ruiz Monzónek (Gasteiz, 1988) patrikeran Gorbeia daroala esan daiteke. Mendi horren aldatzak eta gorabeherak errealismo handiz agiri dira UPV/EHUn Informatika ikasketak amaitu barri dituan ikasle honen eskuko telefonoan.
'Zuloak' diskoa plazan, filma urriaren 5ean
2012-09-14 12:41 MusikeaTalka Records & Films-ek Bilbon aurkeztu eban atzo Zuloak taldearen lehenengo diskoa. Bertan Fermin Muguruza, Zuloak filmaren zuzendaria eta diskoaren produktorea izan zan, diskoan parte hartu daben musikari guztiakaz batera, Izaskun Muruaga, Tania de Sousa, Ainhoa Unzueta, Naiara Goikoetxea, Ursula Strong, Alba Burgos eta Maitane Alonso Mai Bass.
Alberto Ladron Aranak 'Piztiaren begiak' argitaratu dau
2012-09-14 11:48 KultureaMisterioa eta suspensea dakarz barriro be Alberto Ladron Aranak bere seigarren liburuan. Piztiaren begiak (Elkar) hirurehun orrialde pasatxoko thrillerra da, hasieratik irakurlea harrapatzen dauena eta ezusteko amaiera indartsua dakarrena.
Getxoko 26. Habanera Jaialdiak hiru talde batuko ditu barikutik domekara bitartean
2012-09-14 11:30 MusikeaJaialdiaren azken egunean, domekan, Oihartzuna Muskizko abesbatzak kantauko dau. Ahots mistoen talde honek 11 soprano, 10 kontralto, 9 tenore eta 7 baxu ditu, Jose Luis Garciaren zuzendaritzapean. Errepertorio zabala eta anitza dauka, euskal abesbatza musikea, habanerak, herrialde desbardinetako folklorea eta eleiz polifonia eta polifonia profanoa gehienbat. Oraingoz, disko bi kaleratu ditu taldeak: Muskiz abesten eta Nire bizitza abesten.


















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...