Donostia Kirolak Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu dau, euskerearen kudeaketearen kalidadeagaitik

Bizkaie! 2014-11-10 17:15   Euskerea berbagai

Donostia Kirola erakundeak Eusko Jaurlaritzeak emoten dauen Euskerearen Kalidadearen Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain mailea lortu dau, urrian zehar egindako ebaluaketea gainditu ondoren.

Donostia Kirola erakundeak Eusko Jaurlaritzeak emoten dauen Euskerearen Kalidadearen Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain mailea lortu dau, urrian zehar egindako ebaluaketea gainditu ondoren, Donostiako Udalak jakinarazo dauenez.

Ziurtagiri honek, Donostia Kirolaren eguneroko jardueran euskerearen presentzia, erabilerea eta kudeaketea aztertzen ditu, bai herritar guztiei emoten deutsen kirol zerbitzuetan, bai eta bere langileen barruko lanari jagokonean be. Ebaluazino bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiri ofiziala da, beraz.

Ebaluazino horretan erakundearen lau ardatz aztertzen dira: erakundearen komunikazinoa eta irudi korporatiboa (errotuluak, argibideak, webgunea); kanpo harremanak (bezeroak, produktuak eta zerbitzuak, hornitzaileak, finantza erakundeak); barruko harremanak (GGBB, prestakuntzea, baliabide informatikoak, kudeaketa sistemak); eta hizkuntza kudeaketea (hizkuntza politikea, personak eta baliabideak).

Eusko Jaurlaritzeak datorren zemendiaren 18an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian antolatu dauen ekitaldi publikoan jasoko dau Zilarrezko Bikain ziurtagiria Donostia Kirola erakundeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu