Imanol Uria Albizuri getxotarrak irabazi dau bosgarren eta azken kanporaketea

Bizkaie! 2014-11-10 09:48   Bertsolaritzea

Imanol Uria Albizuri algortarrak lortu dau puntu gehien batzea, 376,5 puntu, hain zuzen. Beraz, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantauko dau Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia.

Zeanurin astegoienean jokatu dan #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketan, Imanol Uriak irabazi dau eta erabagita geratu dira zeintzuk izango diran finalaurrekoetan kantauko daben bertsolariak; Giro bikaina egon da Zeanuriko Ibarreta frontoian. 300 lagunetik gora batu ziran Zeanurin #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:

• Ander Elortegi Garatea
• Beñat Vidal Gurrutxaga
• Igor Menika Bengoetxea
• Imanol Uria Albizuri
• Joseba Barandiaran Andueza
• Xabat Galletebeitia Abaroa

Imanol Uria Albizurik lortu dau puntu gehien batzea, 376,5 puntu. Finalaurrekoetarako txartela irabazi dau algortarrak, eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantauko du. Holan lotu dira puntuazinoak:

• Imanol Uria Albizuri 376,5
• Xabat Galletebeitia Abaroa 372
• Ander Elortegi Garatea 359,5
• Joseba Barandiaran Andueza 342
• Beñat Vidal Gurrutxaga 340
• Igor Menika Bengoetxea 325

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendaritzako kidea dan, Eñaut Intxaurraga Uriarte, eta Zeanuriko zinegotzia, Bitoriano Larrazabal Goikoetxea Zeanuriko zinegotzia egon dira.

Gai-emoile beharretan, barriz, Zuriñe Iarritu Azpitarte ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garaik, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu dabe; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.


Finalaurrekoak

Bosgarren eta azken kanporaketaren ostean, erabagita geratu dira zeintzuk izango diran #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantauko daben bertsolariak. Hurrengoak dira:


Saioetako irabazleak:

• Beñat Ugartetxea Ostolaza
• Oihana Bartra Arenas
• Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
• Gorka Ostolaza Ikaran
• Imanol Uria Albizuri

Puntuazinoaren arabera sailkatu diranak:

• Joseba Artza Zubillaga
• Xabat Galletebeitia Abaroa
• Ibon Ajuriagojeaskoa
• Ander Elortegi Garatea
• Julen Erezuma Arzanegi
• Garikoitz Sarriugarte Onaindia


Hurrengo saioak:

- Lehenengo finalaurrekoa zemendiaren 22an jokatuko da Etxebarrian, herriko frontoian, 17:30ean. Bertsolariak: Fredi Paia Ruiz, Iratxe Ibarra Foruria, Miren Amuriza Plaza, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Joseba Artza Zubillaga eta Ander Elortegi Garatea.

- Bigarren finalaurrekoa zemendiaren 30ean jokatuko da Urdulizen, Iparralde kiroldegian, 17:30ean. Bertsolariak: Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Gorka Ostolaza Ikaran, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Julen Erezuma Arzanegi.

- Hirugarren finalaurrekoa abenduaren 7an jokatuko da Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. Frontoian, 17:30ean. Bertsolariak: Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Imanol Uria Albizuri, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia.

- Finala abenduaren 20an jokatuko da Bilbon, Bilbao Arenan (Miribilla), 17:30ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu