Pettik 'Astirtitan' disko barria zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian
2014-11-11 11:04 MusikeaBost kanta barrik osotzen dabe Petti Berako kantariaren Astirtitan diskoa. Harkaitz Cano eta Beñardo Goietxe izan ditu lagun kantak idazten, eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak musikan. Kontzertua 20:00etan hasiko da.
Bost kanta barrik osotzen dabe Petti Berako kantariaren Astirtitan diskoa. Harkaitz Cano eta Beñardo Goietxe izan ditu lagun kantak idazten, eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak musikan. Kontzertua 20:00etan hasiko da.
Orain zapzi urte argitaratu eban Pettik abesti barridun aurreko diskoa. Bagilean, Erramurik gabeko gauak singlea estreinau eban, eta urrian plazaratu zan diskoa. Singleaz aparte, Argiak, Egunero, Hil arte edan eta Suerteren bluesa kantek osotzen dabe Astirtitan. Pettirenak dira gitarrak eta ahotsa; Igor eta Iñigo Telletxeak bateria eta bajua jo ditue; eta, Karlos Aranzegik (Bide ertzean), perkusinoa. Fredi Pelaez eta Estitxu Pinatxo (Damba) be lagun izan ditu proiektu honetan.
Jonan Ordorikak Katarain estudioan grabau zituan kantan, maiatzean, eta nahasketen ardurea Iñaki Bengoak euki dau, Shot estudioan.
Bilboko zuzenekoaren ostean, zemendian, beste hitzordu bi ditu: 15ean, Pasaiako Victor Hugo aretoan (20:00etan), eta, 22an, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean (22:00etan).
Erramurik gabeko gauak singlea entzun gura izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!