I. Gunea Eguna Azpeitian euskera alkarteen topagune izateko helburuagaz
2012-05-15 11:38 Euskerea berbagaiEuskaldunon alkarteen mobimentuko lagunok batu, batzuk besteakandik ikasi eta danon artean lortzen gagozana ospatzeko eguna Topaguneak antolatu dau datorren zapaturako, maiatzaren 19rako, Azkoitian.
Maiatz alkarteak literatur jardunaldiak antolatu ditu Baionan
2012-05-15 11:18 jardunaldiakMaiatz alkarteak, hogeita hamar urte bete barri, azkenengo hiru hamarkadetako euskal literaturearen inguruan gogoeta egiteko jardunaldiak antolatu ditu Baionako Euskal Museoan, maiatzaren 15 eta 16an.
Ikasturte honetan, UPV/EHUk 690 ikasle bisitari jaso ditu, eta 1.290 ikasle bialdu
2012-05-14 18:44Epe ertain eta luzeari begira, ikasle trukerako programa honeek unibersidadeko prestakuntzan txertatzea da asmoa, eta ikasleek euren borondatez bizi daben esperientzia izatetik nahitaezko esperientzia izatera aldatzea.
'80 egunean' eta 'Urte berri on, amona!' pelikulak, Pariseko Different 5! jaialdian izango dira
2012-05-14 18:10 BarriakEuskal zinemagintzak pelikula bi izango ditu aurten Pariseko Differentt 5! jaialdian, bata Telmo Esnalen Urte berri on, amona!, eta bestea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoari esker, film bietako zuzendariak jaialdian izango dira.
Tabakalerak eta EHU/UPV-k 'Herri mobimentuek sortutako ezagutza zelan kudeatu' udako ikastaroa antolatu dabe
2012-05-14 17:39 jardunaldiakHerri mobimentu erreferentzialak aztertuko ditue ikastaroan, dokumentazinoa zelan kudeatu daben aztertzeko. Euren esperientzia konpartiduko dabe bertaratzen diranakaz Juan Jose Agirre Lazkaoko Beneditarren Fundazinoko liburuzainak; #Bookcamping liburutegiko kideek; Rick Prelinger Archive.org proiektuaren sustatzaile nagusiak eta Asier Sarasua Ahotsak.com gunearen arduradunak.
'Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia' Euskaltzaindiaren webgunean ipini dabe
2012-05-14 17:35 Euskerea berbagaiPerpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak. Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak atondu dau lana eta Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako Mendaur bildumearen 9. zenbakia da.
'Olgetan' egitasmoa martxan Markina-Xemeinen
2012-05-14 14:39Urtarrila aldera Udala eta hezitzaile talde bat (Aisialdi Lan Taldea) alkartzen hasi zan aurtengo udan kalidadezko udaleku edegiak antolatzeko asmoz. Horren emoitzea da Olgetan egitasmoa. Sustraira jo dau aisialdi lantaldeak: aisialdia jolasa baino gehiago dala uste dogu, hezkuntzearen parte.
Dobako sarrerea, bisita gidatuak eta Art After Dark saio berezia Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2012-05-14 13:32 kulturbizMaiatzaren 18an, barikuan, Museoen Nazinoarteko Eguna dala eta, hainbat jarduera antolatu dira Guggenheim Bilbao Museoan, Museoak mundu aldakorrean. Erronka barriak, inspirazino berriak aurtengo lemapean. Sarrerea dobakoa izango da bisitari guztientzat, baita ikusgai dagozan erakusketak ikusteko bisita gidatuak (11:00etan eta 17:00etan).
Martxan dago Kameratoia VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya
2012-05-14 12:12 BarriakZapatuan abiatu zan Gernikan Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya. Parte-hartzaileek bost egun ditue lanak aurkezteko. Goitik behera da aurtengo gaia, eta Gernika-Lumoko ezaugarriekaz osotu beharko ditue beharrak.
Euskerearen Jatorriaren 7. Biltzarrak etnografia izan dau ardatz
2012-05-14 12:11 Euskerea berbagaiEuskerearen Jatorriaren 7. Biltzarrean hainbat gai jorratu zituen: euskal erritoak eta euskerea, Barandiararen aitz erroa, Julio Caro Barojaren Barscunesei buruzko proposamena, lur eta papeletan jasotako euskerearen oinatz galduak, sardana izentapen iberiarra, euskerearen jatorriari buruzko aurreretxiak eta Iruña-Veleiako grafitoek iradokitzen daben euskerearen egonkortasuna.
Iñaki Iturriotz igorreztarra eta Gorka Lazkano iurretarra zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara
2012-05-14 11:26 BertsolaritzeaEskualdeetako Bertsolari Txapelketako bigarren ekinaldia egin dabe astegoienean Abadiñon eta Zeanurin. Iñaki Iturriotz igorreztarra eta Gorka Lazkano iurretarra zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Txapelketarako.
Arrigorriagak Clown eta Pailazoen Jaialdiaren edizino arrakastatsua agurtu dau
2012-05-14 11:20 KultureaAurreko urteetan baino emonaldi gitxiago izan badira be, egitarauak agerraldi guztietara hurreratzea ahalbidetu dau, erlojuaren ezelako estutasunik barik. Batez beste, bostehun ikusle inguru hurreratu dira saio bakotxera; danetara, hamazazpi agerraldi izan dira eskola-umeentzat gehienbat.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 17 kontzertu eskainiko ditu 2012-2013 denporaldian
2012-05-14 10:50 MusikeaBilbao Orkestra Sinfonikoak 2012-2013 denporaldia aurkeztu dau; urriaren 18an emongo dau lehenengo kontzertua, eta danetara 17 emonaldi eukiko ditue. Denporaldia abiatzeko, Massimo Spadano kontzertinoa konbidau dau BOSek; errezitaldia eskainiko dau, Emma Schmidt pianistea lagun dauela.
Basilio Sarobe Sunbillako parrokoak dohaintza garrantzitsua egin deutso Euskaltzaindiari
2012-05-11 16:26 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren Azkue Bibliotekeak Basilio Saroberen liburu- eta dokumentu dohaintza garrantzitsua jaso dau, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez. Hain zuzen be, Eleiza Katolikoaren liturgia euskeratzeko hastapenekaz lotutako hainbat makinaizkribu eta argitalpen emon deutsoz Euskaltzaiundiari Sunbillako parrokoak.
V. Huezinemak baditu irabazleak
2012-05-11 15:55 Barriak10 film labur finalisten emonaldiagaz emon jakon bart Huhezinema 2012 jaialdiari amaierea. Aretxabaleta Arkupe Kultur Etxean egin zan proiekzinoa eta sari banaketa ekitaldia eta bertan egon ziran film labur finalisten hainbat zuzendari.
Getxoko Udalak 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu ditu Aixe Getxo! sarien bigarren ekitaldian
2012-05-11 15:40 sariak-autortzakAixe Getxo! sarien helburua Getxoko Kultur munduarentzat urteko topagune bihurtzea dala, holan arloan lan egiten daben eragile, erakunde edo persona desbardinen arteko hartu-emonak erraztuz.
Nemesio Sobrevillaren 'Elai Alai' dokumentala ikusgai, Gernikako Lizeo antzokian
2012-05-11 15:20 BarriakZinemea eta Gerra Zibila Euskadin izenburuko emonaldiaren barruan, Eusko Jaurlaritzearen zinematografia-propagandarako zerbitzuak gerra sasoian egindako film-bildumea proiektauko dabe gaur, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian, 20:30ean.
Aiko taldeak erromeria tradizionala eskainiko dau Urbiako landatan
2012-05-11 14:35 KultureaLehen erromeria datorren domekan, maiatzaren 13an, egingo da Urbiako landatan, Aitzgorriko Natur Parkean. Jai-giro eder honetan parte hartu nahi dauenak eta zaletasun bardineko jente berria ezagutzeko gogoa dauen guztiak, urteerako hitzordura agertzea besterik ez dau egin behar, 11:30ean Arantzazuko baseleizan (ostatuaren aurrean).
Pello Lizarraldek igesaldi baten kontakizuna osotu dau 'Orbanak' nobela barrian
2012-05-11 14:22 KultureaPello Lizarraldek igesaldi baten kronikea kontau da Orbanak nobela barrian. Susmoak eta zalantzak dira nagusi istorio osoan, egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez. Erein argitaletxeagaz plazaratu dau liburua.
Elkarrizketa itxurosoa eta ederra. Zorionak Begituri! Eta bereziki Iñigori. Ekin horrela.
Erantzuna | Iñigo Iruarrizaga: 'Gure asmoa astekari bihurtzea da'